Berrien artxiboa

Filosofia Olinpiadaren finalean izan da Garazi Ibaseta

Espainiako XII Filosofia Olinpiada Mallorcan ospatu da martxoaren 28 eta 29an. Bertan izan da Garazi Ibaseta Azkorra Batxiler 2. mailko ikaslea. Argitaratu genuenez, Garazik Euskadiko fasea irabazi zuen, iruzkinaren modalitatean, “Zaintza” gaia jorratuz. Oraingoan ez du saririk lortu, baina esperientzia bikaina bizi izan du beste kategorietan sailkatu ziren gainontzeko ikasleekin. Zorionak Garazi egindako lanagatik!
Read more

Industria Erronka programa Batxiler 1. mailan

Apirilaren 2an Batxiler 1. mailako Teknologia eta Ingenieritza ikasgaiko ikasleek ikasleek FVEM-ek BEC-en antolatutako Industria Erronka-n parte hartu zuten. BEC-era Bizkaiko 800 bat ikasle batu ziren eta bertan erronka batean parte hartu zuten taldeka. Lauroko ikasle talde batek 2. saria lortu zuen! Industria Erronka proiektuak Bizkaiko errealitate industriala hurbiltzen die ikasleei, STEM bokazioak pizteko eta ...
Read more

Auto elektrikoen lasterketa Zornotzan

Martxoaren 23an, igandez, Greenpower auto-elektrikoen lasterketan parte hartu genuen Zornotzan, GOBLIN kategorian, hau da, Lehen Hezkuntzako autoekin, beste ikastetxeetako 20 talderekin. Formulauro eta Geldiezinak gure taldeentzat lehen esperientzia izan zen, eta emozioz, urduritasunez eta jakin-min handiz hasi zuten eguna, jakin gabe zer espero zezaketen lasterketa batean. Ikasleak primeran aritu ziren: antolaketa, autoen prestaketa, babesleen ikusgarritasuna ...
Read more

EUSKARALDIA: ELKAR MUGITUZ EGINGO DUGU!

Mezu honekin batera Lauro ikastolak entitate moduan Euskaraldian parte hartzea erabaki dugula adierazi nahi dizuegu. Jakingo duzuen bezala, Euskaraldia herritarren hizkuntza-praktikak aktibatu eta euskararen erabilera handitzeko asmoa duen ariketa soziala da. Laugarren edizioa izango da aurtengoa, eta lehen aldiz, udaberrian egingo da: 2025eko maiatzaren 15etik 25era. Ikastolaren izaeran, euskararen biziberritzean zeresana eta zeregina daukagula uste ...
Read more

42 Urduliz Bizkaia programazio campus-ean izan dira IKT ikasleak

Batxiler 1. mailako Informazio eta Komunikazio Teknologiak jakintzagaiko ikasleak 42 Urduliz Bizkaia programazio campus-ean izan dira Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak sustatzen duen STEAM Euskadi Estrategiaren barruan dagoen “Adimen Artifizialaren hastapenei buruzko tailer teknologikoa” tailerrean parte hartzera.   Bisitari hasiera emateko, 42 Urduliz Bizkaia zer den eta beraien lan egiteko modua azaldu dute, hau da, gaitasun teknikoen ...
Read more

Filosofia Olinpiada irabazi du Garazi Ibasetak

Garazi Ibaseta Azkorra 2. mailako ikasleak Euskadiko VII. Filosofia Olinpiada irabazi du, iruzkinaren modalitatean, “Zaintza” gaia jorratuz. Otsailaren 21ean izan da sari banaketa, Gasteizen, eta Iñigo Martinez irakaslea eta olinpiadan parte hartu duten beste zazpi ikaskidek lagundurik bertaratu da Garazi. Estatu mailako finalean izango da Garazi, Mallorcan, martxoaren 28-29 bitartean. Zorionak Garazi! Aurretik argitaratutako berria ...
Read more

“Familia Enpresa Ikasgeletan” programan parte hartzen dugu

AEFAMEK  (Asociacion de Empresas Familiares de Euskadi) antolatutako “Familia Enpresa Ikasgeletan” programa ekintzailetzailearen barne, Gizarte Zientzietako Ekonomia ikasgaiko ikasleek Mungiako Arteche enpresa bisitatu dute otsailaren 19an. Programa honek, Euskadiko hiru lurraldeetako familia-enpresa liderrak biltzen ditu bere jarduera-sektore guztietan. Irteeeran, ikasleek elkarteko enpresaburu familiarren hitzaldia entzuteko aukera izan dute Alex Arteche, enpresako zuzendaria, Lauro Ikastolako guraso ...
Read more

Disfrutatu Aste Santuko oporrak gurekin!

Behekosoloa Kiroldegiak Aste Santuko oporraldirako jarduerak eskainiko ditu, Lauro Ikastolako ikasle diren neska-mutilentzat zein kanpokoentzat ere. Eskaintza zabala da 3-16 urte bitarteko neska-mutilentzat: euskera indartu; futbol, saskibaloia edo urpoloa hobetu. Guztiontzat instalazio zabalak, naturan eta kanpoaldean disfrutatzeko! SAKATU OPORRETAKO KANPUS atalean, eta bertan duzue eskaintza osoa. Izen ematea: eskaintza dokumentuan azaltzen denez, Lauroko bazkideek Alexia ...
Read more

We use cookies from third party services to offer you a better experience. Read about how we use cookies and how you can control them by clicking Privacy Preferences