Bost sari kotxe elektrikoen lasterketan, Laudion

Apirilaren 3an Greenpower – KID’S KIT-CAR proiektuko bigarren lasterketan hartu genuen parte, GOBLIN kategoriako lasterketan. Bertan izan ziren eskolaz kanpoko ekintzetan diseinatu eta montatutako kotxe elektrikoak bi talderen eskutik: Formulauro eta Geldiezinak.

Hotzak eta elurrak ez zituen kikildu eta, eguraldiagatik lasterketetan doiketak egin izan behar baziren ere, bost sari ekarri zituzten etxera:

  • 2. saria Drag kategorian: GELDIEZINAK
  • 2. saria Slalom Kategorian: GELDIEZINAK
  • 3. saria Orokorrean: GELDIEZINAK
  • Best Presented Team: FORMULAURO
  • Green Power Spirit: LAURO IKASTOLA

STEAM proiektu hau (zientzia+teknologia+ingenieritza+artea+matematika) zer edo zerrengatik gailentzen bada, talde-lan eta kooperazioagatik da. Zorionak denoi egindako lanagatik!

Kotxeak finantzatzeko babesleak izan dira:

FORMULAURO:

GELDIEZINAK:


www.lauroikastola.eus webguneak cookiak erabiltzen ditu Erabiltzailea Atariko web gune eta orrietan dabilenean. Informazio gehiago nahi izanez gero, bisitatu DBLO atala.