STEAM Ikerketa lana: Sener-en batu dute ikasleek BT 24 sarietako bat

Iragarri genizuenez, martxoan aurkeztu ziren Batxiler 1. mailako “Ikerketa Lana” jakintzagaiko ikasleak Telekomunikazio Ingeniarien Elkargoan antolatutako “Telekos B24” erronkara, 24 orduz sormena landuz, enpresek proposaturiko erronkei erantzunez.

Ospitale futuristak nola antolatu erronkari erantzunez “CyberHealth – La ciencia de curar” proposamena egin zuen Lauroko ikas-talde batek: Ibon Alonso, Unax Fernandez, Ibai Macareno eta Irune Pipaonek saria lortu zuten eta apirilaren 3an SENER-en izan dira saria hartzen.

Ikus Telekos B24 erronkari buruzko bideoa IT24 Getxo


www.lauroikastola.eus webguneak cookiak erabiltzen ditu Erabiltzailea Atariko web gune eta orrietan dabilenean. Informazio gehiago nahi izanez gero, bisitatu DBLO atala.