Berrien artxiboa

Maider Ruiz Azkue, ikastolako saskibaloi jokalaria, txapeldun Euskadiko Selekzioarekin

Aste Santuko oporretan, Maider Ruiz Azkue, Lehen Hezkuntzako 6. mailako ikaslea eta ikastolako saskibaloi jokalaria, Euskadiko Selekzioarekin egon da San Fernandon, Cadizen, Espainako mini txapelketa jokatzen. Bertan, maila berezian Espainiako txapeldun lotu dira finalean, Balear Irlak taldeari 59 – 89 irabazi ondoren. Zorionak Maider! Federazioko berria
Read more

“7 kantu, 7 lur, 7 konexio” ikuskizuna KALAKARI taldearen eskutik, Loraldia Eskolan

Iragarri izan dugunez, DBH 4ko KALAKARI taldeak, Loraldia Eskolan parte hartu du, martxoaren 23an “7 kantu, 7 lur, 7 konexio” ikuskizuna antzeztuz. Euskal kantuen barneko kontu unibertsalen eta imajinario kolektiboen konexioak harilkatu zituzten 15-16 urteko ikasleek, ikusle zituzten senitarteko eta lagunak kantatzen jarri arte. Tradiziozko kantuak eta gaur eguneko testuingurua lotu zituzten, bai eta antzeztu ...
Read more

Desfibriladoreak Ikastolako eraikin guztietan eta segurtasun beste neurri batzuk

Orain arte eta duela hamar bat urtetik, desfibriladore bat egon da Kiroldegiko sarreran, baina orain eraikin guztietako sarreretan instalatzea erabaki da. Eraikin bakoitzaren atean, desfibriladore bat dagoelako adierazgarria jarri eta eraikin barruan tresna instalatu da. Eraikin guztietako pertsonek tresnaren erabileraren inguruko prestakuntza izan dute eta ikasleen artean ere zabaltzen ari gara: DBH eta Batxilerreko lehen ...
Read more

Uraren eguna Ikastolan: Nigerrerako ur-tantak proiektua etapa guztietan

Martxoaren 22an Nazioarteko uraren Eguna ospatzen da eta Ikastolan jarduerak burutu dira etapa guztietan, “Nigerrerako ur-tantak” proiektuan parte hartuz, azken bostu urteetan egin izan dugun moduan. Honen helburua da Nigerreko haur behartsuenek ura izatea euren eskola eta etxeetan: ura hurbil izanez gero, ez dute berorren bila urrun joan behar eta horrek eskolara joaten ahalbidetzen ditu. ...
Read more

DBH 3ko ikasleak Bartzelonako Exporecerca Zientzia Azokan

3.DBH-ko lau ikasle, Unax Unzueta, Ariana Molinos, Leire Pereda eta Lucia Chirapozu, Amaia Perez eta Oihane Uriarte irakasleak lagunduta, Bartzelonan ospatzen ari den Exporecerca Zientzia Azokan parte hartzen ari dira. Azoka honetan estatuko zein nazioarteko beste herrialdeekin batera beraien proiektu zientifikoa aurkeztuko dute hiru egunetan zehar. Proiektu hau “Ikerketa-Faktoria” ikasgaian garatu dute beste bi ikasleeekin ...
Read more

“Euroeskualdea eta euskara” izeneko elkartruke kulturalaren bigarren atala burutu dugu Lauron

Bordeleko Euskal Etxeak antolatuta, “Euroeskualdea eta euskara” izeneko elkartruke kulturalaren lehen atala gure ikasleek Bordelera egindako bisita izan zen; eta bigarren trukea, Lauro Ikastolan eta Bilbon egiten ari gara. Akitania berria, Euskadi eta Nafarroa osatzen dituzten hiru eskualdeen arteko identitate kulturaletan sakontzeko eta harremanak estutzeko helburuz sortutako elkartruke oso emankorra izaten ari da. Batxilerreko 2. mailako frantses ikasgaiko ...
Read more

Amalur proiektua, abesti berrien CDarekin osotua

Duela lau urte, Haur Hezkuntzako hezkuntza-proiektuaren inguruko hausnarketa prozesua hasi zen, eta material eta metodologia ezberdinen aplikazioa aztertu ondoren, gure neurrira egindako materiala osotzea erabaki zen Amalur proiektua sortuz, Ikastolako proiektu propioa eta ikasleen beharrizanak kontuan izanik. Irakasleok elkarrekin egindako hausnarketa honetan, ondoko beharrizanak definitu ziren: metodologia indartu, gai egokiak aukeratu, euskal kultura txertatu, hezkidetza ...
Read more

Kontseilu Errektoreko karguen izendapena egin da

Batzar Nagusiak Kontseilu Errektorearen zatikako berriztapena burutu ondoren, lehen batzarra egin da eta kargoak izendatu dira, hauexek izanik: Presidentea: Itziar Laskurain Presidente ordea: Mikel Agirre Diruzaina: Anton Arriola Idazkaria: Begoña de Ibarra Bokalak: Jon Asua, Jon Egia, Alaitz Landaluze, Josu Lauzirika, Isusko Oribe, Natalia Ruiz, Ziortza Sulibarria, Iñigo Zorriketa.
Read more

We use cookies from third party services to offer you a better experience. Read about how we use cookies and how you can control them by clicking Privacy Preferences