Eskaintza berriztatua udako kanpusetan: errugbia, saskia, ingelesa,… eta gehiago!

Badugu prest Udako kanpusetako eskaintza, 3-18 urte bitarteko neska-mutilentzat, Lauroko ikasleak izan hala ez. Kanpusak, ekainaren 22tik uztailaren 30era burutuko dira, asteroko txandetan.

Kontuan izan aurten berrikuntza ezberdinak ditugula: St. George’s English Academy-ko Summer City aukera, 13-18 urte bitartekoentzat Errugbi hobekuntza, Bilbao Basket-en kanpusa, eta gehiago.

Kanpus guztietako IZEN-EMATEA, Lauro Ikastolaren bitartez egingo da. SAKATU OPORRETAKO KANPUS atalean. Bertan duzue eskaintza eta izen-emate orria Lauroko familiak ez direnentzat. Lauroko familiek, Alexia bidez egin behar dute izen-ematea. Epea: maiatzak 29, ostirala.

Izen-emateko kontakturako helbidea: zerbitzuak@behekosoloaxxi.com

Ikus liburuxka:


www.lauroikastola.eus webguneak cookiak erabiltzen ditu Erabiltzailea Atariko web gune eta orrietan dabilenean. Informazio gehiago nahi izanez gero, bisitatu DBLO atala.