Haur Hezkuntzako “Baserritar txiki” proiektuak STEAM Euskadi Zigilua lortu du

Aurten Hezkuntza Saileko Berritzeguneetako, Tknikako, Deustuko Unibertsitateko, EHUko eta Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentziako ordezkariek osatutako STEAM Euskadi Sarien 2. edizioa ospatu da eta Haur Hezkuntzako irakasleek 5 urteko mailan landurako “Baserritar txiki” proiektua aurkeztu dute.

Talde ebaluatzaileak 137 hautagai-zerrenda baloratu ditu, memorietan eskatzen ziren irizpideen arabera, eta proiektu honek STEAM Euskadi ZIGILUA lortzeko baldintzak gainditzea lortu duela jakinarazi digute.

Zorionak egindako lanagatik!

Proiektuak jasangarritasuna eta elikadura ohitura osasungarria konbinatzen ditu. Helburua ez da soilik ingurumena lantzea, elikadura ohitura osasungarriak bultzatzen ditu baita re, lehengaien ekoizpen tradizionalera hurbiltduz, eta talde-lana eta komunikazioa sustatuz.

Haurrek ezagutzak, trebetasunak eta gaitasunak eskuratu dituzte fruitu eta barazkiak landatuz, nola hazten diren ikertuz eta arakatuz. Halaber, oilotegian arrautzak abtu eta gorozkiak konposta egiteko baliatu dute, ikaslek eurek horren ardura hartuz. Aukera paregabea zientzia, teknologia, arteak eta matematikak lantzeko.


www.lauroikastola.eus webguneak cookiak erabiltzen ditu Erabiltzailea Atariko web gune eta orrietan dabilenean. Informazio gehiago nahi izanez gero, bisitatu DBLO atala.