LauroLan praktika-programa pil-pilean ekainean

Laur@Lan programa, Lauro Ikastolak aurten abian jarri duen Orientazio Akademiko eta Profesional Planeko proiektuetako bat da, zeinaren helburu nagusia ikasleak lan munduan hurbiltzea den. Gaur egun, gero eta garrantzi handiagoa du ikasleekin landutako ikasgai desberdinak praktikotasun puntu batetik lantzea eta ikasitakoa beraien etorkizunerako baliogarria izango dela erakustea.

Bide honetatik, datorren urtean beraien etorkizuna baldintzatuko duen erabaki baten aurrean egongo direnez, Ikastola osteko ikasketak, hain zuzen, programa honek lanpostu horiek lehen eskutik ezagutzeko aukera ematen die Batxiler 1eko ikasleei.

Programa hau, ekaineko beste jardueren osagarria izan da aurten, hau da, Sorosle Titulu, Lehen Laguntzak, Magisteritza Praktikak eta DigiPen ikastaroa. Ikasleek borondatez eman dute izena eta Ikastolak gurasoen artean bilatu ditu enpresa bolondresak eurekin praktika hauek buru ditzaten.

Praktika hauek ekainean hasi dira, baina kasuren batean, irailera arte ere luzatuko dira.


www.lauroikastola.eus webguneak cookiak erabiltzen ditu Erabiltzailea Atariko web gune eta orrietan dabilenean. Informazio gehiago nahi izanez gero, bisitatu DBLO atala.