Iñigo Urkullu Renteria Lehendakariak Ikastola bisitatu du

Goizeko 10:00etan heldu eta ordu eta erdiko bisitaldia egin du Ikastolan, Sailburu, Sailburu orde eta Loiuko Alkateaz lagundurik.

Kontseilu Errektore eta Zuzendaritza Taldeak harrera egin dio Batxilerreko eraikinean eta ondoren Lehen Hezkuntzakora bideratu da. Bertan proiektu eta jarduera ezberdinak azaldu dizkiote ikasleek eurek.

Jarraian, DBHko eraikinera abiatu, eta ikasleek harrera egin diote ongi-etorri bertsoaz eta Jon Imanol Gerediagaren poesia irakurriz. Bertan ikasleen lan-kooperatibo eta interdisziplinarrak ezagutu ahal izan ditu, bai eta Batxilerreko ikasleen proiektuak ere. DBHko bisitaldia Lehendakariaren hitzekin amaitu da.

Azkenik, Haur Hezkuntzako patiora hurbildu eta ikasle guztiek agurra egin diote “Euskal Herrian euskaraz” abestu eta datzatuz.

Eskerrik asko etorri izanagatik!!!


We use cookies from third party services to offer you a better experience. Read about how we use cookies and how you can control them by clicking Privacy Preferences