Lauroko ikasleak European Youth Parliament-eko fase nazinoalerako sailkatuak

Aurrekoan informatu genuenez, Batxiler lehen mailako sei ikaslek European Youth Parliament-eko lurralde-saioetan parte hartu zuten eta sailkatuak izan dira fase nazionalean parte hartzeko, apirilean, Bartzelonan izango dena, alegia.

Epai-mahaiak irizpide ezberdinak izan ditu kontuan Lauro Ikastolako ikasleak aukeratzeko, hau da:

  • Jarrera eta gizatasuna.
  • Komunikaziorako gaitasuna eta ingelesa.
  • Kontzientzia akademikoa eta giza-politikoa.
  • Talde orekatua izatea.

Aurkeztu diren ikastetxeetatik, biren ikasleak izan dira aukeratuak Bartzelonara joateko. ZORIONAK!


We use cookies from third party services to offer you a better experience. Read about how we use cookies and how you can control them by clicking Privacy Preferences