“Marea Arrosa” Lauro Ikastolan

DBH 1.Bko Laida Elexpuru, Jone Esturo, June Gerenabarrena eta June Uriarte ikasleek “Marea Arrosa” deituriko ekimena burutu zuten Ikastolan bularreko minbiziaren kontrako jarduera ezagunari jarraiki.

Ikasleok materiala prestatu zuten, azalpenak eman zituzten ikaskideek jardueraren nondik-norakoa ezagutzeko eta urriaren 15ean lasterketa ospatu zen Ikastolako instalazioetan, gainontzeko etapen parte hartzearekin.

Ekimen honek 2030 Agendaren OSASUN ETA ONGIZATEA helburuari erantzuten dio, 3.4 helmuga lortzeko: “Zenbait gaixotasun ekiditea prebentzioaren, tratamenduaren eta txertaketa kanpainen bitartez, eta osasun mentala eta ongizatea sustatzea”. Ondoan duzue ekimena laburbiltzen duen bideoa, 2030 Agendaren webgunean txertatutakoa, ekimenaren zehaztasunekin.

Zorionak neskak egindako lanagatik!


www.lauroikastola.eus webguneak cookiak erabiltzen ditu Erabiltzailea Atariko web gune eta orrietan dabilenean. Informazio gehiago nahi izanez gero, bisitatu DBLO atala.