Oiloak eta oilarra heldu dira Haur Hezkuntzako Baratzera

Naturan inspiratu eta jasangarritasunean oinarrituz, Haur Hezkuntzako Baratzeko proiektuak euren ikaskuntzaren protagonista bihurtzen ditu ikasleak.

Ingurumenean eragin minimoa sortuz eta eskura ditugun baliabide guztiak erabiliz, Baratzeko espazioa eraberritu eta osotu dugu:

  • Erabiltzen ez diren paleekin baratzaren eta lorategien egitura sortu ditugu.
  • Euri-ura zirkuitu baten bidez biltzen dugu eta ureztatzeko erabili.
  • Hamaiketakoan sortzen ditugun soberakin organikoak material birziklatuz egindako konpost kutxan batzen ditugu, gure laboreak behar bezala garatzeko behar den ongarria sortzeko.

Aste honetan, bi oilo eta oilarra heldu dira oilotegira!

Ondoko bideo laburrean, orain arte burututakoa azaltzen dizuegu, baina lanean jarraitzen dugu, jasangarritasunaren bidean irakasten eta elikadura osasungarri baterako ohiturak barneratzen.


www.lauroikastola.eus webguneak cookiak erabiltzen ditu Erabiltzailea Atariko web gune eta orrietan dabilenean. Informazio gehiago nahi izanez gero, bisitatu DBLO atala.