Naturaz eta udazkenaz disfrutatzen!

Udazken honetako giro oneko egunak baliatuz, Haur Hezkuntzako 4 urteko Ikasleek txangoa egin dute Ikastolaren inguruan, naturaz gozatzeko eta modu jostagarrian ikasteko.

Gure ingurune-naturalak kanpora atera eta ikasteko aukera ezin hobeak eskaintzen dizkigu: zuhaitz mota ezberdinak, udazkenaren ezaugarriak, orain topa daitezkeen fruituak, abereak, eta zortea dugunean… animaliaren bat!

Horrelako txangoek, eta hezkuntza-proiektuan txertatuta ditugun beste jarduerek, esate baterako Oilotegia, Baratza eta LHko Urmaelak, umeen esperientziak lehen eskukoak izatea ahalbidetzen digute.


We use cookies from third party services to offer you a better experience. Read about how we use cookies and how you can control them by clicking Privacy Preferences