Berrien artxiboa

DBHko proiektua ezagutu nahi duzu? Egin bisita

Lauro Admin erabiltzeak argitaratua. 10 urtarrila, 2023
DBH-ko proiektua ezagutzeko aukera ematen dizugu Ikastolara bisita eginez. Interesa duten familiak gurekin jarri daitezke kontaktuan, hitzordu bat konfirmatzeko: deitu 94-4538007, 212 luzapenera edo idatzi ondoko helbidera: rodriguezr@lauro.eus
Sakondu

Formakuntza “pildorak” entrenatzaileentzat Athleticen eskutik

Lauro Admin erabiltzeak argitaratua. 28 abendua, 2022
Athletic-ek formakuntza saio berezia eskaini die Lauro Ikastolako futbol entrenatzaileei hitzartutako kluba garen aldetik, Borja Gomez futbol koordinatzailearen bitartez, eta hamabi bertaratu dira Lezamara abenduaren 27an. Lezamara heldu, instalazioetatik bisitaldia, eta gero pare bat orduko saioa izan zuten, “pildorak” deitzen dituztenak, bereziki entrenoak nola egituratu daitezkeen azaltzeko. Eskerrik asko Athletic-eri eta oporretan formatzen jarraitzeko interesa ...
Sakondu

Bi sari eta hiru accesit ICLI Marrazki leihaketan

Lauro Admin erabiltzeak argitaratua. 22 abendua, 2022
ICLI Marrazki leihaketan parte hartu eta aurten ere irabazleak izan ditugu! Bi izan dira marrazkilari saituak: Nikole Garcia Cano, 3.B gelakoa, eta bere marrazkia ICLIren Gabonetako postala izango da; eta Lorea Serrano Astralagarena, 3.Bkoa ere, bere marrazkia COIIB Ingeniarien Eskolaren irudia izango delarik. Halaber, aurten 8 Accesit eman dituzte, beste lan batzuk ere aitortu nahian, eta hiru ...
Sakondu

Bizkaiko Batzar Etxean, ume errefuxiatuen duintasunerako eskubideak aldarrikatuz

Lauro Admin erabiltzeak argitaratua. 16 abendua, 2022
Azaroaren 20an ospatzen den Haurren Eskubideen Nazioarteko Eguna aitzakia, Bizkaiko Osoko Txikiak ume errefuxiatuen eskubideen aldeko elkartasun mezua zabaldu zuen, Gernikako Batzar Etxean Bizkaiko 250 ikasle batu zirelarik. Lauroko DBHko 2. mailako Gizarte Zientziak arloan, “Zuen balioak, lau haizeetara” ekimena martxan jarri genuen UNICEF elkartearekin. Proiektu honek haur eta nerabeei ahotsa eman nahi die beraien ...
Sakondu

Gabonetako ekitaldirako sarreren zozketa eginda!

Lauro Admin erabiltzeak argitaratua. 16 abendua, 2022
Zozketa, Lehen Hezkuntzako hiru ikasleen laguntzaz egin dugu eta atera den zenbakia 136 izan da. Beraz, ondoko zenbakiek lortu dute sarrera: 136tik 317ra (esleitutako azken zenbakia). 1etik 21era. Sarrerak prestatzen ari gara eta astearte eta asteazken bitartean entregatuko dizkiegu ikasleei klasean. Kontuan izan, mesedez, aforo mugatua segurtasun neurri bat dela denon onerako, ikasle eta ikusleentzako, ...
Sakondu

Haur Hezkuntzan, Euritan dantzan!!!

Lauro Admin erabiltzeak argitaratua. 12 abendua, 2022
Haur Hezkuntzako ikasle eta irakasleek bideoa grabatu dute aurtengo EiTB Maratoiaren ekimenean parte hartzeko: esklerosi anizkoitza izango da aurten maratoiaren ardatza. Ikusi bideoa, eta disfrutatu ikasleek beste! Eta dohaintza batekin parte hartu nahi baduzu IKUSI HEMEN: Berrikuntza + Ikerketa + Osasuna Eusko Fundazioa (BIOEF) izango da esklerosi anizkoitza ikertzeko emandako dirua jasoko duen erakunde publikoa.
Sakondu

Fair Saturday: esperientzia zoragarria izan zen!

Lauro Admin erabiltzeak argitaratua. 1 abendua, 2022
Lehen Hezkuntzako Abesbatzako kideek Fair Saturday ekimeneko hasiera ekitaldian parte hartu zuten. Inoiz ahaztuko ez duten esperientzia! Beste 2.000 bat artistekin batera, abeslari zein musikariekin, eta ia 8.000 ikusleen aurrean, kontzertu ederra burutu zuten azaroaren 25ean, Miribillako Bilbao Arenan. Ziur gaude datorren urtean errepikatu nahi izango dutela! Kontuan izan EiTB-k kontartua grabatu eta Gabon egunean ...
Sakondu

www.lauroikastola.eus webguneak cookiak erabiltzen ditu Erabiltzailea Atariko web gune eta orrietan dabilenean. Informazio gehiago nahi izanez gero, bisitatu DBLO atala.