Berrien artxiboa

Batxilerreko bi lanek aipamen berezia lortzen dute estatu mailako lehiaketan

Lauro Admin erabiltzeak argitaratua. 27 maiatza, 2022
Lehen Batxilerreko “Ikerketa Lana” jakintzagaiko hiru ikaslek aipamen bereziak lortu dituzte estatu mailako “Si eres original eres de libro” lehiaketaren XVI edizioan. Aurkeztutako lanak izan dira: “Origamia, azalera zabalgarriak” Unai López Tomé eta Irune Pipaón Lópezek egina, Amaia Perez Etxebarria irakasleak koordinatuta. “Sindikalismoa tresna feminista bezala” Aiala Garabieta Oribek egina, Begoña Diez de Ultzurrun Iturralde ...
Sakondu

Lehen “stolpersteine” harria Euskal Herrian, Ikastolako guraso eta irakasle baten ikerketaren ondorioz

Lauro Admin erabiltzeak argitaratua. 26 maiatza, 2022
Duela hilabete batzuk, Ikastolako aita batek, Anton Gandariasek, egindako ikerketa baten emaitzen berri eman genuen. Ikerketa horretan, Lauroko irakasle bat, Unai Eguia Bizkarralegorra, egiten ari zen ikasketekin bat egin zuen. IKUS BERRIA PRENTSAN. Antonek bere osabaren errautsak aurkitzea lortu du eta orain Busturian jarriko dute Euskal Herriko lehen “stolpersteine” harria (literalki, “estropezu harria”), euskaraz idatzia. ...
Sakondu

Irailaren 8an hasiko da 22/23 ikasturtea

Lauro Admin erabiltzeak argitaratua. 25 maiatza, 2022
Maiatzaren 24ko Eskola Kontseiluaren batzarrean 22/23 ikasturteko eskola-egutegia onartu da, Eusko Jaurlaritzaren bestelako jarraibiderik jaso ezean. Ikasturtea irailaren 8an hasiko da etapa guztietan, eta ekainaren 21ean bukatu. Ikasturteko jai-egunak ondokoak izango dira: Urriak 12: El Pilar jai-eguna. Urriak 31-Azaroak 1: zubia eta Domu Santu jai-eguna. Abenduak 6-7-8-9: Konstituzioa eguna, La Inmaculada jai-eguna eta zubiak. Abenduak ...
Sakondu

Banatu ditugu Ohorezko Matrikulak eta Bikaintasun Agiriak

Lauro Admin erabiltzeak argitaratua. 24 maiatza, 2022
Ohiko deialdia amaituta, 21-22 ikasturte amaieran Batxilerreko espedientean 8,75etik gorako nota duten ikasleak 35 izan dira: Enara Aldaiturriaga Ibarguen, Idoia Arana Ruiz, Mikel Arriola Abasolo, Izaro Astorkitza Fernandez, Marcos Bilbao Martinez, Caterina Calvo Schiró, Begoña Elua Susilla, Aitor Garabieta Urbistondo, Irene Garcia Busto, Amaia Gil Erroteta, Nerea Goikoetxea Sierra, Ane Ibañez Mujika, Jon Ibarguen Aberasturi, ...
Sakondu

Udaberriko Matematika lehiaketan sarituek aitormena hartu dute

Lauro Admin erabiltzeak argitaratua. 24 maiatza, 2022
Udaberriko Matematika leihaketako sari banaketa maiatzaren 21ean izan da, EHUko egoitzan. Lehen Hezkuntzako lau ikasle izan ziren sarituak: Mikel Garate Castaño, Markel Intxausti Aragonés, Iraia Agirrebengoa Trueba eta Iñigo Torre García. Zorionak egindako lanagatik!
Sakondu

ZORIONAK, TXAPELDUNAK!

Lauro Admin erabiltzeak argitaratua. 10 maiatza, 2022
Lauro Ikastolako Kadete Berezia Bizkaiko txapeldun izan da asteburu honetan Getxo Saski final zirraragarri batean. Martin Santanak entrenatutako neskak zalantzekin hasi ziren eta zailtasunak izan zituzten lehenengo laurdenetan, baina euren onena atera zuten atsedenaldiaren ostean. Harmailen bultzadak eta hamalau jokalarien animoek, zelaikoak zein bankilokoak, markagailuari buelta ematen eta aurretik jartzen lagundu zuten amaierarako minutu gutxi ...
Sakondu

Zabalik Eskola Kirola, Kultur ekintzak eta Hizkuntzetan izena emateko epea LH 2tik Batxiler 1era

Lauro Admin erabiltzeak argitaratua. 5 maiatza, 2022
Maiatzaren 5etik 15era bitartean, Eskola Kirola, Kultur ekintza eta Hizkuntzetan izena emateko epea zabalik dago Ikastolako ikasleentzat, aurten Lehen Hezkuntzako 2. mailan dauden ikasleetatik hasita eta Batxiler 1ean daudenentzat. Eskaintza osoa familia eta ikasleei helarazi zaie. Gogoan izan, ALEXIA aplikazioaren bitartez egin behar dela, iragarri dugun moduan. IKUS HEMEN prozedurak eta epeak.
Sakondu

Prest udan kirola egin edota hizkuntzak lantzeko?

Lauro Admin erabiltzeak argitaratua. 3 maiatza, 2022
2022ko Udako Kanpusen eskaintza prest dugu: ondoan duzue jarduera guztiak batzen dituen dokumentua. Kontuan izan, aurten, ohiko Bilbao Basket eta St. George’s English Academyren eskaintzari, Mendizaleentzako kanpusa dugula, Gorbeian egonaldia egiteko. Eskaintza ikusteko KLIKATU HEMEN. Izen-emate epea: ekainak 8, asteazkena. Lauroko bazkideak: Alexian izena emateko, kanpusa aukeratu “Eskolaz kanpokoak” atalean. Gogoratu txanden matrikulak banan banan ...
Sakondu

Imanol Ibarrondo izan dugu KUKULUMENDI hitzaldi saioan

Lauro Admin erabiltzeak argitaratua. 28 apirila, 2022
Apirilaren 28an Imanol Ibarrondo bertaratu zaigu KUKULUMENDI – Pertsonen Talentua garatuz hitzaldi saioetan parte hartzeko, ikasturteko azken saioa izan den honetan. Batxiler 1. mailako ikasleekin izan da, ordu eta erdiko hitzaldi tinkoa emanez eta amaieran ikasleen galderei erantzunez, Larraitz Artaza Hurtado de Saratxo eta Jon Xabier Ezpeleta Fernandez ikasleen gidaritzapean. “Estoicismo en tiempos turbulentos” titulupean, ...
Sakondu

Matematikako Udaberriko Lehiaketa-n parte hartu dute Lauroko ikaslek

Lauro Admin erabiltzeak argitaratua. 26 apirila, 2022
Matematikako Udaberriko Lehiaketaren 2. fasea apirilaren 23an izan da EHUko Zientzia eta Teknologia Fakultatean eta bertan izan ziren lehen fasean klasifikatutako Lehen Hezkuntza, DBH eta Batxilerreko ikasleak. Laster izango dugu emaitzen berri. Zorionak egindako lanagatik! Lehen Hezkuntza: Agirrebengoa Trueba, Iraia; Alberdi Gomez, Ander; Aldaiturriaga Ibarguen, Izaro; Aragones Garate, Kattalin; Ballarin Careaga, Markel; Campo Gurrutxaga, Unax; ...
Sakondu

www.lauroikastola.eus webguneak cookiak erabiltzen ditu Erabiltzailea Atariko web gune eta orrietan dabilenean. Informazio gehiago nahi izanez gero, bisitatu DBLO atala.