Berrien artxiboa

INSPIRA programa: nesken bokazio zientifiko-teknologikoa sustatzen

Lauro Admin erabiltzeak argitaratua. 24 urtarrila, 2022
Seigarren urtez martxan ditugu INSPIRA proiektuko saioak Lehen Hezkuntzako 6. mailan, Ikastola aitzindaria izan baitzen programa honetan parte hartzen: lehen ikasturtean Euskadiko 11 ikastetxe izatetik, egun 6 Autonomi Elkarteko 119 izatera igaro gara. Inspira STEAM Deustuko Unibertsitateak sustatzen du, Innobasqueren lankidetzarekin Euskadin, neskengan teknologia eta zientziarako bokazioa bultzatzeko helburuarekin. Horretarako sentsibilizazio eta orientazioko ekintzak egiten ...
Sakondu

Iraia Iturregi Lauro Ikastolaz, grabatutako dokumentalean

Lauro Admin erabiltzeak argitaratua. 23 urtarrila, 2022
Iraia Iturregiri egindako dokumentalean, Athletic-eko talde femeninoaren entrenatzaileari, alegia, ikasle-ohi hau bere kirol hasieraz mintzatzen da. Iraia Lauroko ikasle zela hasi zen futbolean Ikastolako eskolaz kanpokoetan (1993-1999) eta Athletic-eko jokalari izatera heldu zen. Gaur egun, nesken taldeko entrenatzailea da. Iraiak maiz kolaboratzen du Ikastolarekin, esate baterako Lehen Hezkuntzan burutzen diren emakume kirolarien hitzaldi saioetan. Biodeoan ...
Sakondu

Matrikula ofiziala egiteko epe eta prozedurak: Haur eta Lehen Hezkuntza, eta DBH

Lauro Admin erabiltzeak argitaratua. 13 urtarrila, 2022
Eusko Jaurlaritzak matrikula ofiziala egiteko epea iragarri du, urtarrilaren 17tik 28ra bitartean izango dena, alegia. Ondoko prozedura bitartez burutu daiteke: HEZKUNTZAKO ORRIALDEAN ON-LINE MATRIKULA: lehenestutako aukera. Esteka, erabilgarria urtarrilaren 17tik aurrera. IKASTOLAN BERTARATUTA EGINIKO MATRIKULARAKO: Idazkaritza Nagusian (Batxilerreko eraikina), lanegunetan, ondoko ordutegietan: Urtarrilak 17 – 24 9:00-14:00 eta 15:00-17:00 Urtarrilak 25 – 27 8:00-14:00 eta ...
Sakondu

Zorionak eta Urte Berri On Lehen Hezkuntzakoen partez!

Lauro Admin erabiltzeak argitaratua. 22 abendua, 2021
Lehen Hezkuntzako ikasleek, irakasleen laguntzaz, Gabonak zoriondu nahi dizkiete familia guztiei. Bideo bat grabatu dute, Gabon eskutiz polit bategaz, 5. mailako Nikole Zuluaga, Iker Elorrieta, Elena Uribe eta Arrate Linazak idatzia. Mezu zoragarria bidaltzen digute: “Alaitasuna, poztasuna, maitasuna, adorea eta irria kutsatuko ditugu!”
Sakondu

Ane de la Sen eta Nahia Alkorta, Marrazketa Solidarioaren IV. Lehiaketan irabazle

Lauro Admin erabiltzeak argitaratua. 21 abendua, 2021
Lehen Hezkuntzako 3. eta 4.mailako ikasleek ICLIk eta Bizkaiko Industria Ingeniarien Elkargoak (COIIB) partekatutako ekimen batean parte hartu dute, Marrazketa Solidarioaren IV. Lehiaketan, alegia. Edizio honetako gaia GJH laugarren helburua izan da, hau da, hezkuntza inklusiboa, bidezkoa eta kalitatezkoa bermatzen duena. Bigarren zikloko ikasle guztiek marrazki bidali zuten. Arduradunek maila bakoitzean marrazki bat nabarmenduko zuten ...
Sakondu

Zein errugbi egun polita!

Lauro Admin erabiltzeak argitaratua. 21 abendua, 2021
Lauroko jokalariak Bizkaiko ehun neska-mutil baino gehiagorekin aritu ziren Ikastolako Gaztaiñazpi zelaian, abenduaren 18an. Errugbiaz gozatu ahal izan genuen Universitario Bilbaoren eskutik, goizean zehar partida ezberdinetan lehiatu ziren Lauro-UNIR taldeekin. Jardunaldi arrakastatsua izan zen, neska-mutil asko ibili baitziren kirol honetan lehen urratsak ematen, eta ondoren, taldekide eta aurkari guztiek, hirugarren denbora bikaina partekatu zuten Behekosoloako ...
Sakondu

Orientazio profesionala: “Industria Erronka” proiektuan hartuko dugu parte FVEMen eskutik

Lauro Admin erabiltzeak argitaratua. 21 abendua, 2021
Abenduaren 21ean Batxiler Teknologikoko 1. eta 2. mailetako ikasleek, MANUFACTURAS ELÉCTRICAS S.A.U. – MESA enpresako bisita jaso dute Industria Erronka proiektuaren barruan. Lauro Ikastolak Bizkaiko Metal Enpresen Federazioak (FVEM) antolaturiko programa honetan parte hartuko du, ikasleei prozesuak, produktuak eta proiektuak bertatik bertara ezagutzeko aukera emateko, eta Bizkaiko industria ezagutzeko. Finean, STEAM bokazioak sustatzeko. Ikasleei Bizkaian ...
Sakondu

www.lauroikastola.eus webguneak cookiak erabiltzen ditu Erabiltzailea Atariko web gune eta orrietan dabilenean. Informazio gehiago nahi izanez gero, bisitatu DBLO atala.