Berrien artxiboa

Batxilerrerako matrikula ofiziala, martxoaren 28tik apirilaren 8ra

Lauro Admin erabiltzeak argitaratua. 18 martxoa, 2022
Batxilerrerako ikasle berrien matrikula egiteko: ON-LINE HEZKUNTZA ORRIALDEAN. Aurrez-aurrekoa, Ikastolako Batxilerreko idazkaritzan: 9:00etatik 15:00etara. Beharrezko dokumentuak: Ikasle eskatzailearen NAN. Gurasoen NAN. Familia-liburu osoaren fotokopia. Familia-errolda agiria. Informazio gehiago behar izanez gero, Batxiler proiektuko laburpena luzatzen dizuegu ondoko dokumentuan. Zehaztapenetarako edota hitzordu pertsonalizatua adosteko, deitu Ikastolara, 94-4538007, 212 luzapenera edo idatzi mezu bat rodriguezr@lauro.eus helbidera.
Sakondu

Hamar ikaslek Euskadiko IV Filosofia Olinpiadan hartuko dute parte

Lauro Admin erabiltzeak argitaratua. 14 martxoa, 2022
Martxoaren 4ean entregatu zituzten gure ikasleek Filosofia Olinpiadan parte hartzeko idatzitako iruzkinak. Aurtengo edizioaren gaia da Transhumanismoa: gizateriaren hobekuntza edo amaiera? Martxoaren bukaeran izango dugu finalisten berri eta euren artean egonez gero, Donostian ospatuko den finalera egongo da.  Olinpiadak proposatutako galdera horren inguruan hausnartuz, aurten Lauroko hamar ikasleek hartu dute parte: lehen mailatik, Aiala Garabieta eta Imke ...
Sakondu

Egunero de M8!

Lauro Admin erabiltzeak argitaratua. 11 martxoa, 2022
Aste osoan zehar hainbat jarduera burutu dira etapa guztietan Emakumeen Nazioarteko Eguna ospatzeko. Gizarteak aurrera egin du eta egiten ari da berdintasunerantz, baina ohartarazi behar da atzera egitearen arriskua ere badagoela eta lan handia dugula oraindik egiteko, eta Ikastolan hezkidetzaren aldeko apostua egiten dugu. 2030 Agenda-ko webgunean, etapetan burututakoaren laburpena duzue: IKUS HEMEN
Sakondu

Lauro – Ukraina laguntza dela eta

Lauro Admin erabiltzeak argitaratua. 10 martxoa, 2022
Martxoaren 9an amaitu da Ukrainako krisi humanitarioari aurre egiteko Ikastolan egin dugun material-bilketa. Gure eskola komunitate osoak, berriz ere, hain egoera berezi bati erantzunez erakutsi duten jarrera paregabea izan da. Bai ekarritako material kopuruak zein familia edota umeak etxean hartzeko prestatasunak erakusten dute gure ikasle, familia-bazkide eta pertsonalaren elkartasun maila eta talde-lana, gure instituzioaz gain ...
Sakondu

Asteburu oparoa STEAM proiektuentzako: FFL eta B24 lehiaketetan sariak

Lauro Admin erabiltzeak argitaratua. 7 martxoa, 2022
Lehen Hezkuntza eta DBHko eskolaz kanpoko First Lego League taldeek Euskadiko lehiaketan parte hartu dute martxoaren 5ean, Deusto Unibertsitateko egoitzan. LH 6. mailako taldeari, kategoriako ikaslee gazteenei, Etorkizun Oparoko Gazteentzat Saria eman diete. Zorionak egindako lanagatik! Halaber, Batxiler 1. mailako “Ikerketa Lana” jakintzagaiko ikasleek Telekomunikazio Ingeniarien Elkargoan antolatutako “Telekos B24” erronkan parte hartu dute, Getxon ...
Sakondu

Nerea Ibarzabal, Bizkaiko Bertsolari Txapelduna, izan dugu Ikastolan

Lauro Admin erabiltzeak argitaratua. 2 martxoa, 2022
Martxoaren 2an Nerea Ibarzabal Salegi izan dugu Lauron Batxiler lehen mailako ikasleekin, KUKULUMENDI hitzaldi-saioen proiektuko aurtengo azken ekitaldian. Nerea, 2021eko Bizkaiko Bertsolari Txapelketako txapelduna, ia bi orduz jardun izan da ikasleekin Imke Lazaro, Mikel Iriondo eta Maia Onaindia aurkezle eta gidariek plazaratzen zizkioten gaien inguruan, eta bertsotan. Bertsoa nola sortu, munduan zeharreko ahozko beste tradizioak ...
Sakondu

Ohiko Batzar Nagusiak Urteko Kontuak onetsi zituen

Lauro Admin erabiltzeak argitaratua. 25 otsaila, 2022
Bazkideen 141ko quorum-arekin, bertaratutako 71 bazkide eta ordezkatutako 70, Batzar Nagusiak Urteko Kontuak eta bazkide berrien hasierako diru-ekarpena onetsi zituen. Halaber, Kontseilu Errektoreko sei kide berriak hautatu zituen: Jon Ansoleaga Ugarte, Naroa Atxurra Lasfuentes, Alaitz Landaluze Solaun, Libe Makua Garcia, Isusko Oribe Bastero eta Natalia Ruiz Gomez. Kontseiluak agintaldia amaitu duten kideei eskerrak helarazi nahi ...
Sakondu

Kontzertu ekonomikoa, ezagutu beharreko altxorra… eta defendatu beharrekoa

Lauro Admin erabiltzeak argitaratua. 22 otsaila, 2022
Otsailaren 22an Pedro Luis Uriarte Santamarina izan dugu Ikastolan, 2. Batxilerreko ikasleekin, KUKULUMENDI – Pertsonen talentua garatuz hitzaldi-saioetan. Pedro Luis Uriarte, Lauroko guraso izandakoa eta gaur egun aititea, demokraziako lehen Eusko Jaurlaritzan Ekonomia Sailburu zelarik (1980-1984) Euskadiko Kontzertu ekonomikoa eta kupoa negoziatu eta sinatu zituen, eta horren historia eta gorabeherak azaldu dizkie Batxilerreko ikasleei. Datu ...
Sakondu

Amets Arzallus izan dugu Ikastola, immigrazioaz

Lauro Admin erabiltzeak argitaratua. 21 otsaila, 2022
Euskara Mintegiak antolaturik, gaur, otsailak 21, Amets Arzalluz izan dugu Ikastolan, DBH 4 eta Batxiler 1eko ikasleekin. Euskal kulturako ordezkari handi batekin egoteko aukera izan dute, nahiz eta oraingoan jorratutako gaia bestelakoa izan: Miñan liburuaren bueltan aritu izan dira solasaldian, ikasleek liburua irakurtzeko aukera izan dutelarik, Ibrahima Balde migrantearen istoria bitarte, migrazioaren gaiaz hausnarketan, Ametsek ...
Sakondu

Heldu zaizkigu Ugandako eskolako eskutitzak!

Lauro Admin erabiltzeak argitaratua. 10 otsaila, 2022
Lauroko ikasle ohia den Leire Agirreazkuenaga eta proiektukide duen Iker Mijangos Ikastolan izan dira Ugandatik eskutitzak ekarriz! Duela bi urte hasi ginen SALUGANDA Elkartearekin elkarlanean ikasleen arteko gutun trukaketa bidez, bi helburuekin: kultura ezberdinen ezagutza bultzatu eta ingelesa landu. Gure ikasleak Lehen Hekzuntzako 4. mailan zeudenean, Andrew Currie, ingeleseko irakaslearen ardurapean idatzi zituzten lehen eskutitzak; ...
Sakondu

www.lauroikastola.eus webguneak cookiak erabiltzen ditu Erabiltzailea Atariko web gune eta orrietan dabilenean. Informazio gehiago nahi izanez gero, bisitatu DBLO atala.