Berrien artxiboa

Udaberriko Matematika lehiaketan sarituek aitormena hartu dute

Lauro Admin erabiltzeak argitaratua. 24 maiatza, 2022
Udaberriko Matematika leihaketako sari banaketa maiatzaren 21ean izan da, EHUko egoitzan. Lehen Hezkuntzako lau ikasle izan ziren sarituak: Mikel Garate Castaño, Markel Intxausti Aragonés, Iraia Agirrebengoa Trueba eta Iñigo Torre García. Zorionak egindako lanagatik!
Sakondu

ZORIONAK, TXAPELDUNAK!

Lauro Admin erabiltzeak argitaratua. 10 maiatza, 2022
Lauro Ikastolako Kadete Berezia Bizkaiko txapeldun izan da asteburu honetan Getxo Saski final zirraragarri batean. Martin Santanak entrenatutako neskak zalantzekin hasi ziren eta zailtasunak izan zituzten lehenengo laurdenetan, baina euren onena atera zuten atsedenaldiaren ostean. Harmailen bultzadak eta hamalau jokalarien animoek, zelaikoak zein bankilokoak, markagailuari buelta ematen eta aurretik jartzen lagundu zuten amaierarako minutu gutxi ...
Sakondu

Zabalik Eskola Kirola, Kultur ekintzak eta Hizkuntzetan izena emateko epea LH 2tik Batxiler 1era

Lauro Admin erabiltzeak argitaratua. 5 maiatza, 2022
Maiatzaren 5etik 15era bitartean, Eskola Kirola, Kultur ekintza eta Hizkuntzetan izena emateko epea zabalik dago Ikastolako ikasleentzat, aurten Lehen Hezkuntzako 2. mailan dauden ikasleetatik hasita eta Batxiler 1ean daudenentzat. Eskaintza osoa familia eta ikasleei helarazi zaie. Gogoan izan, ALEXIA aplikazioaren bitartez egin behar dela, iragarri dugun moduan. IKUS HEMEN prozedurak eta epeak.
Sakondu

Prest udan kirola egin edota hizkuntzak lantzeko?

Lauro Admin erabiltzeak argitaratua. 3 maiatza, 2022
2022ko Udako Kanpusen eskaintza prest dugu: ondoan duzue jarduera guztiak batzen dituen dokumentua. Kontuan izan, aurten, ohiko Bilbao Basket eta St. George’s English Academyren eskaintzari, Mendizaleentzako kanpusa dugula, Gorbeian egonaldia egiteko. Eskaintza ikusteko KLIKATU HEMEN. Izen-emate epea: ekainak 8, asteazkena. Lauroko bazkideak: Alexian izena emateko, kanpusa aukeratu “Eskolaz kanpokoak” atalean. Gogoratu txanden matrikulak banan banan ...
Sakondu

Imanol Ibarrondo izan dugu KUKULUMENDI hitzaldi saioan

Lauro Admin erabiltzeak argitaratua. 28 apirila, 2022
Apirilaren 28an Imanol Ibarrondo bertaratu zaigu KUKULUMENDI – Pertsonen Talentua garatuz hitzaldi saioetan parte hartzeko, ikasturteko azken saioa izan den honetan. Batxiler 1. mailako ikasleekin izan da, ordu eta erdiko hitzaldi tinkoa emanez eta amaieran ikasleen galderei erantzunez, Larraitz Artaza Hurtado de Saratxo eta Jon Xabier Ezpeleta Fernandez ikasleen gidaritzapean. “Estoicismo en tiempos turbulentos” titulupean, ...
Sakondu

Matematikako Udaberriko Lehiaketa-n parte hartu dute Lauroko ikaslek

Lauro Admin erabiltzeak argitaratua. 26 apirila, 2022
Matematikako Udaberriko Lehiaketaren 2. fasea apirilaren 23an izan da EHUko Zientzia eta Teknologia Fakultatean eta bertan izan ziren lehen fasean klasifikatutako Lehen Hezkuntza, DBH eta Batxilerreko ikasleak. Laster izango dugu emaitzen berri. Zorionak egindako lanagatik! Lehen Hezkuntza: Agirrebengoa Trueba, Iraia; Alberdi Gomez, Ander; Aldaiturriaga Ibarguen, Izaro; Aragones Garate, Kattalin; Ballarin Careaga, Markel; Campo Gurrutxaga, Unax; ...
Sakondu

Urpoloko hiru jokalari Euskal Selekziora deituak

Lauro Admin erabiltzeak argitaratua. 13 apirila, 2022
Lauro Ikastolako hiru jokalari Euskal Selekzioarekin jolastera deituak izan dira Espainiako Gaztetxoen urpolo txapelketan, Madrilen: Aiala Gutierrez, Ane Tabernero eta Amaia Uriarte. Lan bikaina egin dute eta laugarren postua lortu. Zorionak neskak! Aldizkari espezializatua WATERPOLISTA
Sakondu

Milaneko zientzia azokan izan da Batxilerreko ikerlari taldea

Lauro Admin erabiltzeak argitaratua. 12 apirila, 2022
Batxiler 2. mailako “Lauroko astronautak” ikertzaile taldeak 2021eko Elhuyar Zientzia Azokan Milango FAST azokara joateko saria jaso zuen, eta bertan izan dira apirilaren 8tik 12ra bitartean, Gorka Lozano eta Amaia Perez irakasleek lagundurik. Izadi Diego Eguren, Aiala Yañez Iturbe-Ormaetxea, Leire Soto Otxandiano eta Nahia Urteaga Lópezek osoturiko ikerlari-taldeak ondoko proiektua burutu zuen: Urteroko lekaleen hazien ...
Sakondu

Jendez gainezka Bilboko KORRIKAko Lauroko kilometroan

Lauro Admin erabiltzeak argitaratua. 7 apirila, 2022
Lekukoa, Iñaki Portilla eta Begotxu Rementeria irakasleek eraman zuten, euren belaunaldikoen ordezkari. Ikastolako aintzindari izan zirenen lekukoa hartu zuten eta euren lanarekin jarraitu. Izan zirelako gara; garelako izango dira.
Sakondu

Ederra giroa Ikastolako KORRIKA Txikian

Lauro Admin erabiltzeak argitaratua. 6 apirila, 2022
Etapa guztiak batu ditu KORRIKAko lekukoak, Lehen Hezkuntzako jolastoki nagusira heldu arte, bertan KORRIKA jaialdia denok ospatzeko! Hauek baino argazki gehiago, FAMILIEN ATAL PRIBATUAN: GALERIAK.
Sakondu

www.lauroikastola.eus webguneak cookiak erabiltzen ditu Erabiltzailea Atariko web gune eta orrietan dabilenean. Informazio gehiago nahi izanez gero, bisitatu DBLO atala.