Berrien artxiboa

LauroLan praktika-programa pil-pilean ekainean

Lauro Admin erabiltzeak argitaratua. 21 ekaina, 2022
Laur@Lan programa, Lauro Ikastolak aurten abian jarri duen Orientazio Akademiko eta Profesional Planeko proiektuetako bat da, zeinaren helburu nagusia ikasleak lan munduan hurbiltzea den. Gaur egun, gero eta garrantzi handiagoa du ikasleekin landutako ikasgai desberdinak praktikotasun puntu batetik lantzea eta ikasitakoa beraien etorkizunerako baliogarria izango dela erakustea. Bide honetatik, datorren urtean beraien etorkizuna baldintzatuko duen ...
Sakondu

Haur Hezkuntzako “Baserritar txiki” proiektuak STEAM Euskadi Zigilua lortu du

Lauro Admin erabiltzeak argitaratua. 14 ekaina, 2022
Aurten Hezkuntza Saileko Berritzeguneetako, Tknikako, Deustuko Unibertsitateko, EHUko eta Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentziako ordezkariek osatutako STEAM Euskadi Sarien 2. edizioa ospatu da eta Haur Hezkuntzako irakasleek 5 urteko mailan landurako “Baserritar txiki” proiektua aurkeztu dute. Talde ebaluatzaileak 137 hautagai-zerrenda baloratu ditu, memorietan eskatzen ziren irizpideen arabera, eta proiektu honek STEAM Euskadi ZIGILUA lortzeko baldintzak gainditzea lortu duela jakinarazi ...
Sakondu

Batxilerreko ikerlari talde bat saritua Elhuyar Zientzia azokan

Lauro Admin erabiltzeak argitaratua. 13 ekaina, 2022
Ekainaren 3tik 6ra, Elhuyarrek antolatuta Zientzia Azokan parte hartu zuten DBH eta Batxilerreko 8 taldek, 5 stan-etan antolaturik, Amaia Pérez Etxebarria irakaslearen gidaritzapean, Twiter bidez informatu genuenez (@Lauroikastola), “Ikerketa Lana” eta “Ikerketa Faktoria” jakintzagaietan burututako lanak, alegia. Aurkeztutakoen artean, Batxiler 1eko Ane Angulo Las Hayas, Larraitz Artaza Hurtado de Saratxo eta Imke Lázaro Van Spijk ...
Sakondu

Lehen saria lasterketarik zailenean!

Lauro Admin erabiltzeak argitaratua. 8 ekaina, 2022
Barakaldokoa, ekainaren 5ean, ikasturte honetako azken lasterketa izan da Kid’s Kit Car – Greenpower auto elektrikoen proiektuaren baitan, Ingurumenaren Nazioarteko Egunean, hain zuzen. GOBLIN kategoriako Lehen Hekzuntzako ikasleek berriz lortu dute talde-lanean bikain aritzea, euren guraso eta senitartekoen laguntzaz. Horren emaitza izan da “Sprint” modalitatean lehen saria. Eskerrik asko denoi egindako lanagatik!
Sakondu

Bi literatur sari Batxilerreko ikasleentzat

Lauro Admin erabiltzeak argitaratua. 7 ekaina, 2022
Bigarren Batxilerreko Ander Muñoz ikasleak Kultur Leioak antolatutako “Ni gaztea nintzenean” izeneko Narrazioen lehiaketan 2. saria lortu du A kategorian (18 urtera artekoena). Bere lanaren izenburua “Araztasunaren begirada” da. IKUS KULTUR LEIOA Halaber, Imke Lazaro Van-Spijk Lehen Batxilerreko ikasleak “Inperfekzioaren perfekzioa” lanarekin Urruzuno literatur lehiaketako Saria lortu du Prosa atalean. Zorionak bioi, egindako lanagatik!
Sakondu

Giro bikaina eta talde-lan aparta Santurtziko lasterketan

Lauro Admin erabiltzeak argitaratua. 30 maiatza, 2022
Maiatzaren 29an Santurtzin ospatutako Kid’s kit-car – Greenpower proiektuko auto elektrikoen lasterketan parte hartu genuen, hirugarrenez ikasturte honetan, GOBLIN kategorian. Lehen Hezkuntzako talde biak izan ziren bertan, senitarteko eta irakasleak lagundurik, eta bi sari lortu zituzten: FORMULAURO: 3. postua, sprintean. GELDIEZINAK: Best Bodywork. Sari hauek aitormen garrantzitsua izanik ere, gure ikasleek aurreko lasterketetan ikasitakoa eta ...
Sakondu

Batxilerreko bi lanek aipamen berezia lortzen dute estatu mailako lehiaketan

Lauro Admin erabiltzeak argitaratua. 27 maiatza, 2022
Lehen Batxilerreko “Ikerketa Lana” jakintzagaiko hiru ikaslek aipamen bereziak lortu dituzte estatu mailako “Si eres original eres de libro” lehiaketaren XVI edizioan. Aurkeztutako lanak izan dira: “Origamia, azalera zabalgarriak” Unai López Tomé eta Irune Pipaón Lópezek egina, Amaia Perez Etxebarria irakasleak koordinatuta. “Sindikalismoa tresna feminista bezala” Aiala Garabieta Oribek egina, Begoña Diez de Ultzurrun Iturralde ...
Sakondu

Lehen “stolpersteine” harria Euskal Herrian, Ikastolako guraso eta irakasle baten ikerketaren ondorioz

Lauro Admin erabiltzeak argitaratua. 26 maiatza, 2022
Duela hilabete batzuk, Ikastolako aita batek, Anton Gandariasek, egindako ikerketa baten emaitzen berri eman genuen. Ikerketa horretan, Lauroko irakasle bat, Unai Eguia Bizkarralegorra, egiten ari zen ikasketekin bat egin zuen. IKUS BERRIA PRENTSAN. Antonek bere osabaren errautsak aurkitzea lortu du eta orain Busturian jarriko dute Euskal Herriko lehen “stolpersteine” harria (literalki, “estropezu harria”), euskaraz idatzia. ...
Sakondu

Irailaren 8an hasiko da 22/23 ikasturtea

Lauro Admin erabiltzeak argitaratua. 25 maiatza, 2022
Maiatzaren 24ko Eskola Kontseiluaren batzarrean 22/23 ikasturteko eskola-egutegia onartu da, Eusko Jaurlaritzaren bestelako jarraibiderik jaso ezean. Ikasturtea irailaren 8an hasiko da etapa guztietan, eta ekainaren 21ean bukatu. Ikasturteko jai-egunak ondokoak izango dira: Urriak 12: El Pilar jai-eguna. Urriak 31-Azaroak 1: zubia eta Domu Santu jai-eguna. Abenduak 6-7-8-9: Konstituzioa eguna, La Inmaculada jai-eguna eta zubiak. Abenduak ...
Sakondu

Banatu ditugu Ohorezko Matrikulak eta Bikaintasun Agiriak

Lauro Admin erabiltzeak argitaratua. 24 maiatza, 2022
Ohiko deialdia amaituta, 21-22 ikasturte amaieran Batxilerreko espedientean 8,75etik gorako nota duten ikasleak 35 izan dira: Enara Aldaiturriaga Ibarguen, Idoia Arana Ruiz, Mikel Arriola Abasolo, Izaro Astorkitza Fernandez, Marcos Bilbao Martinez, Caterina Calvo Schiró, Begoña Elua Susilla, Aitor Garabieta Urbistondo, Irene Garcia Busto, Amaia Gil Erroteta, Nerea Goikoetxea Sierra, Ane Ibañez Mujika, Jon Ibarguen Aberasturi, ...
Sakondu

www.lauroikastola.eus webguneak cookiak erabiltzen ditu Erabiltzailea Atariko web gune eta orrietan dabilenean. Informazio gehiago nahi izanez gero, bisitatu DBLO atala.