Berrien artxiboa

Matematikako Udaberriko Lehiaketa-n parte hartu dute Lauroko ikaslek

Lauro Admin erabiltzeak argitaratua. 26 apirila, 2022
Matematikako Udaberriko Lehiaketaren 2. fasea apirilaren 23an izan da EHUko Zientzia eta Teknologia Fakultatean eta bertan izan ziren lehen fasean klasifikatutako Lehen Hezkuntza, DBH eta Batxilerreko ikasleak. Laster izango dugu emaitzen berri. Zorionak egindako lanagatik! Lehen Hezkuntza: Agirrebengoa Trueba, Iraia; Alberdi Gomez, Ander; Aldaiturriaga Ibarguen, Izaro; Aragones Garate, Kattalin; Ballarin Careaga, Markel; Campo Gurrutxaga, Unax; ...
Sakondu

Urpoloko hiru jokalari Euskal Selekziora deituak

Lauro Admin erabiltzeak argitaratua. 13 apirila, 2022
Lauro Ikastolako hiru jokalari Euskal Selekzioarekin jolastera deituak izan dira Espainiako Gaztetxoen urpolo txapelketan, Madrilen: Aiala Gutierrez, Ane Tabernero eta Amaia Uriarte. Lan bikaina egin dute eta laugarren postua lortu. Zorionak neskak! Aldizkari espezializatua WATERPOLISTA
Sakondu

Milaneko zientzia azokan izan da Batxilerreko ikerlari taldea

Lauro Admin erabiltzeak argitaratua. 12 apirila, 2022
Batxiler 2. mailako “Lauroko astronautak” ikertzaile taldeak 2021eko Elhuyar Zientzia Azokan Milango FAST azokara joateko saria jaso zuen, eta bertan izan dira apirilaren 8tik 12ra bitartean, Gorka Lozano eta Amaia Perez irakasleek lagundurik. Izadi Diego Eguren, Aiala Yañez Iturbe-Ormaetxea, Leire Soto Otxandiano eta Nahia Urteaga Lópezek osoturiko ikerlari-taldeak ondoko proiektua burutu zuen: Urteroko lekaleen hazien ...
Sakondu

Jendez gainezka Bilboko KORRIKAko Lauroko kilometroan

Lauro Admin erabiltzeak argitaratua. 7 apirila, 2022
Lekukoa, Iñaki Portilla eta Begotxu Rementeria irakasleek eraman zuten, euren belaunaldikoen ordezkari. Ikastolako aintzindari izan zirenen lekukoa hartu zuten eta euren lanarekin jarraitu. Izan zirelako gara; garelako izango dira.
Sakondu

Ederra giroa Ikastolako KORRIKA Txikian

Lauro Admin erabiltzeak argitaratua. 6 apirila, 2022
Etapa guztiak batu ditu KORRIKAko lekukoak, Lehen Hezkuntzako jolastoki nagusira heldu arte, bertan KORRIKA jaialdia denok ospatzeko! Hauek baino argazki gehiago, FAMILIEN ATAL PRIBATUAN: GALERIAK.
Sakondu

Loiuko ikastetxeen KORRIKA Txikia

Lauro Admin erabiltzeak argitaratua. 6 apirila, 2022
Apirilaren 6an, goizez, Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailetako ikasleek Loiuk antolatutako ikastetxeetako KORRIKA Txikian hartu zuten parte, Laurotik herrira arteko ibilbide batean, ikasle ugari batuz.
Sakondu

Bost sari kotxe elektrikoen lasterketan, Laudion

Lauro Admin erabiltzeak argitaratua. 5 apirila, 2022
Apirilaren 3an Greenpower – KID’S KIT-CAR proiektuko bigarren lasterketan hartu genuen parte, GOBLIN kategoriako lasterketan. Bertan izan ziren eskolaz kanpoko ekintzetan diseinatu eta montatutako kotxe elektrikoak bi talderen eskutik: Formulauro eta Geldiezinak. Hotzak eta elurrak ez zituen kikildu eta, eguraldiagatik lasterketetan doiketak egin izan behar baziren ere, bost sari ekarri zituzten etxera: 2. saria Drag ...
Sakondu

STEAM Ikerketa lana: Sener-en batu dute ikasleek BT 24 sarietako bat

Lauro Admin erabiltzeak argitaratua. 4 apirila, 2022
Iragarri genizuenez, martxoan aurkeztu ziren Batxiler 1. mailako “Ikerketa Lana” jakintzagaiko ikasleak Telekomunikazio Ingeniarien Elkargoan antolatutako “Telekos B24” erronkara, 24 orduz sormena landuz, enpresek proposaturiko erronkei erantzunez. Ospitale futuristak nola antolatu erronkari erantzunez “CyberHealth – La ciencia de curar” proposamena egin zuen Lauroko ikas-talde batek: Ibon Alonso, Unax Fernandez, Ibai Macareno eta Irune Pipaonek saria ...
Sakondu

KORRIKA 22 – Lauroko Kilometroa, Bilbon: 1.630

Lauro Admin erabiltzeak argitaratua. 1 apirila, 2022
Pandemiak nahi izan du 22. KORRIKA 2022. urtean gertatzea. Nork esango zuen zoro batzuen ideia  42 urte beranduago euskaldun guztion ondare kulturala bihurtuko zena? dagoeneko KORRIKA euskararen aldeko lasterketa baino gehiago delako; KORRIKAK bi urterik behin geratzeko eta hausnartzeko ere balio duelako. Zein da euskaltasunaren norabidea? Nola gaude? Zer da euskaldun izatea gaur egun? Nola ...
Sakondu

Txorierriko jardunaldi teknikoetan izan dira Lauroko ikasleak

Lauro Admin erabiltzeak argitaratua. 31 martxoa, 2022
Martxoaren 30ean EA2030 proiektuaren barne, Derioko Nekazaritza Eskolan ospatzen den Txorierriko jardunaldi teknikoan parte hartu du Lauro Ikastolako LH 6. mailako eta DBH 1. mailako ikasle talde batek, beste ikastetxe batzuetako ikasleekin batera. Bertan, 1. Garapen Jasangarrirako Helburua ardatz izanik, Pobrezia desagerraraztea, alegia, ikasleek Caritas elkarteko kide baten hitzaldia jaso dute. Jarraian gure ikasleek Lehen ...
Sakondu

www.lauroikastola.eus webguneak cookiak erabiltzen ditu Erabiltzailea Atariko web gune eta orrietan dabilenean. Informazio gehiago nahi izanez gero, bisitatu DBLO atala.