Berrien artxiboa

EHUko Matematika Lehiaketan sarituak

Lauro Admin erabiltzeak argitaratua. 21 maiatza, 2019
Ostiralean, maiatzak 17, familiak eta Ikastolako arduradunak lagunduta, EHUak antolatutako Udaberriko Matematika XXIII Lehiaketaren sari-banaketara hurbildu ziren ikastolako sarituak. Lauro Ikastolatik aurkeztu ziren ikasleen artean, hauek izan ziren sarituak kategoria bakoitzean: 0 MAILA, Lehen Hezkuntzako 4. maila: Ekain Garai Fernandez-Basabe Jun García Madroñal Aimar Intxausti Aragonés I MAILA, Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailak: Malen ...
Sakondu

Lauroko Jaia, ekainaren 1ean, larunbata

Lauro Admin erabiltzeak argitaratua. 16 maiatza, 2019
Datorren ekainaren 1ean, larunbata, Lauro Ikastolako jaia izango da, DBH4ko ikasleek antolatzen dutena euren guraso eta Ikastolako pertsonalaren laguntzaz (ikusi egitaraua behean). Aurtengo berrikuntzen artean, Ahobizi eta Belarriprest-en presentzia, Jinkana, Antzerki tailerra eta Dron hegalariaren erakusketa aipatu ditzakegu. ESKOLA KIROLEKO IKASLEEN PARTIDAK: LH 5. ETA 6. MAILAK: Futbol 7: 10:00-11:30 (9:30etan Behekosoloan): Lauro Futbol 7ko ...
Sakondu

DBH 4ko Plastikako ikasleen proiektu bat, Ekonomia zirkularreko jardunaldietan

Lauro Admin erabiltzeak argitaratua. 16 maiatza, 2019
Maiatzaren 9an, Santurtziko Kresala aretoan, San Jose De Calasanz ikastetxeak antolatutako Ekonomia Zirkular gaiaren inguruko jardunaldiak ospatu ziren. Bertan, DBHko 4. mailako Plastika arloko irakasleak une honetan lantzen ari diren proiektua azaldu zuen. Ikasleen esanetan, “Proiektuan ingurumenari buruz dugun iritzia adieraztea erabaki dugu. Ozeanoetan plastikoek eragiten dituzten kalteak salatu nahi ditugu, eta horretarako plastikoekin irudiak egingo ditugu. Gure ingurune hurbilean eragiteko, apirilaren 3an Arrigunagako ...
Sakondu

2. saria ekintzailetzari buruzko “Egin eta Ekin” Lehiaketan

Lauro Admin erabiltzeak argitaratua. 15 maiatza, 2019
DBHko Ander Iriondo, Jon Ochoa, Maialen Olabarri, Ane Sáez eta Jon Villanueva ikasleek 2.saria irabazi dute Bizkaiko Foru Aldundiak antolatzen duen ekintzailetza bultzatzeko Egin eta Ekin lehiaketan, asmakizunak atalean, Gaztelaniako ikasgaian egindako proiektu batekin. “EGIN eta EKIN” programaren helburua egiten ikastea eta ekitea da, erabakiak hartzeko eta erantzukizunak bereganatzeko ekimena izanik, ahalegina eta zailtasunei aurre egiteko ahalmena baloratuz eta ...
Sakondu

Saskibaloiko Mini Neskak A, Bizkaiko A ligako txapeldunak

Lauro Admin erabiltzeak argitaratua. 15 maiatza, 2019
Saskibaloiko Mini Neskak A taldea, Bizkaiko A ligako txapeldun geratu da, eta Euskadiko txapelketa jokatuko dute. Zorionak!!! Bestalde, Saskibaloiko D ligan Mini B taldea txapeldun geratu egin da. Futbol 5ean, aurten, bi txapeldun ditugu: Lauro C eta D taldeak. Eta Esku pilotan, D ligan, Umeen taldea Bizkaiko txapeldun geratu da. Zorionak guztioi!!!  
Sakondu

Hazparneko trukea, zazpigarren urtez!

Lauro Admin erabiltzeak argitaratua. 14 maiatza, 2019
Zazpigarren urtez jarraian DBHko 1. mailako 19 ikaslek Hazparneko Ursuia eskolako ikasleekin trukea egin dute Aste Santuko opor aurretiko astean. Iparraldeko gaztetxoak eta familiak ezagutzeaz gain, ikasleek euskara hutsez harremantzeko aukera izan dute aste osoan hainbat ekintza garatuz: Hazparne ezagutu, Baiona tippian barneratu Euskal museoa bisitatuz, Hendaiako Abaddia gaztelua ikusi, Korrikan parte hartu, Gurasoekin batera ...
Sakondu

Plastikako proiektuak aurrera doaz

Lauro Admin erabiltzeak argitaratua. 10 maiatza, 2019
DBHko Plastika ikasgaian kurrikulumaren edukiak proiektu zehatz eta hurbilen bitartez garatzen dira emaitzei benetako erabilera esanguratsua eman nahian. Hori dela eta, ikasturte honetan garatu ditugun bi proiektuen berri eman nahi dizuegu: ARTE SHOP-DENDA PROIEKTUA DBHko 2. mailako ikasleekin Artistak eta arte lanak aztertu ondoren, ikasleek plastika lana garatu dute, artearen kontzeptuan sakonduz eta hausnarketa bideratuz. ...
Sakondu

Batxiler: ate irekiak eta matrikula ofiziala

Lauro Admin erabiltzeak argitaratua. 30 apirila, 2019
IKASTOLAKO IDAZKARITZAKO HARRERA ORDUTEGIA (Batxiler eraikinean) Maiatzaren 2tik 13ra. Ordutegia: 8:00 – 15:00. Prozesua xedapen hauen arabera egingo da: KLIKATU HEMEN Matrikula ofiziala bi modutara egin daiteke: Ikastolako Batxilerreko idazkaritzan bertaratuta. ON-LINE, Eusko Jaurlaritzaren webgunean (aukera hau, maiatzaren 2tik 12ra). HEZKUNTZA ORRIALDEA. Beharrezko dokumentuak: Ikasle eskatzailearen NAN. Gurasoen NAN. Familia liburu osoaren fotokopia. Familia-errolda agiria. ...
Sakondu

Kontzertu Ekonomikoaren inguruko bideoak, Pedro Luis Uriarteren hitzaldian

Lauro Admin erabiltzeak argitaratua. 16 apirila, 2019
Iragarri genuenez, apirilaren 9an Pedro Luis Uriarte izan genuen Ikastolan, 1. Batxilerreko ikasleekin, KUKULUMENDI – Pertsonen talentua garatuz hitzaldi-saioetan, saio hau, ikasturteko azkena izanik. Bideo labur bi prestatu ditugu Kontzertuaren garrantzia eta “Kupoa” zer diren azaltzeko, baina hitzaldi osoa ikusteko, sar zaitez familien atal pribatuan: FAMILIAK – IKASTURTEKO EDUKIAK – KUKULUMENDI PROIEKTUA. Baliatu itzazu egun ...
Sakondu

www.lauroikastola.eus webguneak cookiak erabiltzen ditu Erabiltzailea Atariko web gune eta orrietan dabilenean. Informazio gehiago nahi izanez gero, bisitatu DBLO atala.