DBHko 3. mailako Plastika arloko Ekosistemak proiektuaren erakusketa eta marrazketa digitalaren jarduerak LHko 5. mailako ikasleentzat
Ikasturte honetan ere, Lehen Hezkuntzako 5. mailako ikasle eta irakasleak DBHra hurbildu dira Plastika arloan landutako Ekosistemak proiektuaren erakusketa ikustera. Proiektuan Lurraren ekosistema desberdinak ikertu dituzte DBH 3ko ikasleek, orografia, flora, fauna eta klima bezalako ezaugarriak aztertuz eta irudietan adieraziz. Ekosistemak aztertu ondoren, bakoitzaren bizitza irudien bitartez adierazi dute, lerro eta koloreen ezaugarriak bereziki landuz. ...
Sakondu