Berrien artxiboa

Gurasoek ikasleen orientazio saioetan parte hartzen dute

Aurten ere antolatu ditugu gurasoen parte hartze aktiboa suposatzen duten Orientazio Saioak 2. Batxilerreko ikasleentzat: hamabi guraso gonbidatu ditugu, arlo ezberdinetako profesionalak izanik, euren ibilbide akademiko eta profesionala 2. Batxilerreko ikasleei azaltzeko, norberaren bizipenetatik alde baikor eta ezkorrak kontatuz, ikasleei gomendioak emateko. Gonbidatuak lau multzotan antolatu ditugu eta ikasleek euren lehentasunen arabera hitzaldia aukeratu dute: ...
Read more

Bi ikasle-ohiek ZTIAM nazioarteko aitorpenak lortzen dituzte euren ibilbide profesionaletan

Esti Blanco Elorrieta, 30. belaunaldiko Lauroko ikasle-ohia, 2020ko Forbes-eko zientzia zerrendan sartu dute, 30 urte azpiko zientzielarien artean, eleaniztasunari buruzko azterketa neurozientifikoengatik. IKUS FORBES ZERRENDA. Itxaso Arizak, Lauro Ikastolako 22. promozioko ikasle-ohiak, Bretainia Handiko Royal Aeronautical Society-k ematen duen Sir Ralph Robin domina lortu du ingenieritzako lidergoari. Egun, Rolls-Royceko Trent B & C motoreetako Ingeniari ...
Read more

Xabier Egaña artistaren bisita Laurora, bere artelanak ikustera

Abenduaren 9an Xabier Egaña (Getxo, 1943) artista bertaratu zaigu Lauron burutu zituen artelanak bisitatzera, bereziki, igerilekuko hormairudia eta Batxiler eraikineko Paraninfokoa, bereziki. 2000 eta 2004 urte bitartean, Xabierrek beste lan batzuk ere burutu zituen Ikastolan: hala nola, Batxiler eraikineko sarreran dagoen egurrezkoa, Agorako margo abstraktoa, beste hormairudi bat Haur Hezkuntzako sarreran, jolastoki eta eraikinetako sarreretako ...
Read more

Koadro bat lapurtu dute! Hasi dira lehen ikerketak

Batxilerreko ikasleen lehen ikerketak hasi dira Forensic Science proiektuaren barruan Ikastolan izan den koadro baten lapurketa argitzeko: Paraninfoan zegoen margolana desagartu da eta aztarnak bilatzen eta aztertzen hasi dira. Azaroan Ertzaintzaren Polizia Zientifikoaren bulegoetara bisita egin zuten ikerketa metodologiak ezagutzeko eta orain praktikan jarri behar dute. Batxilerreko Paraninfoan ilea, odola eta bestelako aztarnak hartuta, lehenbailehen ...
Read more

Lauro Ikastolako ikasle eta irakasleak EITB MARATOIAREKIN bat eginez, haurren minbiziaren inguruko ekimenean

Lehen Hezkuntzako 3. eta 4. mailetako ikasleek bideoa grabatu zuten, aurtengo EiTB Maratoiaren ekimenean parte hartuz. Gogotsu eta emozioz parte hartu zuten ikasle eta irakasleek haurren minbiziaren inguruan ikertzeko dirua lortzeko sortu den kanpainian, gaixotasun hau ere ikusgai eginez eta haurrekin solidaritatean. Haur Hezkuntzan bertsio propioa egin dute, irakasleen ahotsez eta ikasle guztien laguntzaz, hori ...
Read more

Kalakao lagunen artean ekimena DBHn: Haria ez dadila eten

Euskara planaren barruan, Kalakariko ikasleekin batera proiektu berri bati ekingo diogu: Kalakao lagunen artean – Haria ez dadila eten.  Hilean behin, euskara, euskal kultura eta gaztetxoekin harremana du(t)en gonbidaturen bat ekarriko dugu ikastolara, solasaldian eta jolasean, bazkalondo goxoan euskarari buruz eta euskal kulturari buruz hausnartzeko eta ondo pasatzeko. Hizkuntza ohiturak aldatze bidean, proiektua gazteen arteko transmisioan ...
Read more

Ertzaintzaren Polizia Zientifikoaren bulegoetara bisita, Forensic Science proiektuaren barne

Azaroaren 22n, ostirala, lehen Batxilerreko 20 ikasle Ertzaintzaren Polizia Zientifikoaren bulegoetara bisita egin zuten, Josune eta Esther irakasleak lagundurik, Forensic Science proiektuaren barne. Bisitak polizia zientifikoaren lana hurbil-hurbiletik ikusi eta ikasteko balio izan zien. Bertan arlo desberdinetako laborategiak bisitatu ahal izan zituzten, eta ertzantzaren lana delitu desberdinetan nola burutzen den aztertzea ahalbidetu zien. Forensic Science ...
Read more

Plastikorik ez, irteeretako pik-nik bazkarietan

Lauroko ikasleek egun osoko irteera didaktikoak dituztenean, sukaldean egun horretarako bazkaria prestatzen zaie. Plastikozko estalki eta poltsak erabili izan dira orain arte, ogitartekoa eta pik-nikeko bestelako jakiak gordetzeko. Jasangarritasunarekin dugun konpromisoari erantzunez eta sortzen diren plastikozko hondakinak murriztu nahian, oraindik aurrera bilgarri horiek kendu ditugu: ogitartekoa, gazta eta irasagarra paperezko poltsetan ematen dira eta sagarrak, ...
Read more

“Eszenatokian ez naiz liderra, proiektu amankomun baten arduradun eta parte sentitzen naiz”, Inma Shara

Azaroaren 25ean Inma Shara orkestra zuzendaria izan dugu Lauron “Kukulumendi – Pertsonen talentua garatuz” hitzaldi saioen programa barruan. Inma Shara Batxiler 2. mailako ikasleekin aritu izan da “Dirección armónica. El liderazgo que genera armonía” titulupean, lidergo eta talde-lanaren inguruan hitz eginez, bereziki. Liderra taldeko beste kideak inspiratzen dituena izan behar duela azpimarratu du, sentsibilitatea garatzea ...
Read more

We use cookies from third party services to offer you a better experience. Read about how we use cookies and how you can control them by clicking Privacy Preferences