Berrien artxiboa

USaP-eko nota bikainak berretsi ditugu, azterketako aldaketen gainetik

Lauro Ikastolako  USaP probako derrigorrezko zatiko batazbestekoa 7,3 batean kokatu da, eta ikasleen azken hamazortzi urteetako 7tik gorako batezbestekoa berresten da.  Aurten lehenengo deialdian gure ikasleen %95,3a aurkeztu da, COVID-eko bi ikasturteak kanpo utziz, gure ibilbidean ohiko deialdian aurkeztu dugun ikasle portzentai altuena.  USaP frogako azterketen egituran aldaketak egon dira eta hurrengo ikasturteetako eredu definitiboak zehaztearen bidean daude, gaitasunetarantz bideratutako galderek indar ...
Read more

Jon Maguregi saritua “Pentsatzeko ipuinak” lehiaketan

Ekainaren 6an, Bilboko Bidebarrieta Liburutegian, Fair Saturday Fundazioak antolatutako “Pentsatzeko Ipuinak 2026” lehiaketaren sari banaketa ekitaldia ospatu zen. Lehen Hezkuntza 4. mailako Jon Maguregi Castillo bere kategoriako saridunetako bat izan da Sekretuen logela izenburuko ipuinarekin. Aurten, lehiaketaren gai nagusia “Errespetua” izan da, eta Jonek bikain islatu du balio hori bere lanean. Gainera, Fair Saturday ekimenaren filosofiari ...
Read more

Sarituak, EHUko Ekonomia Olinpiadan

Ekainaren 5ean, 2. Batxilergoko Enpresa eta Negozio Ereduen Diseinuko Lauroko ikasleak EHUk EUSKADIKO XVII. EKONOMIA OLINPIADAren sari banaketan egon ziren, Bilboko Ekonomia eta Enpresa Fakultatean, hain zuzen, Maite Mugira eta Zaloa Gomezek lagunduta. Irene Andres ikasleak banakako saria jaso zuen Euskadiko 6. postua lortu baitzuen. Bestalde, guztira aurkeztutako 80 ikastetxeen artean, Lauro Ikastolako ikasleek notarik ...
Read more

Batxiler 1eko ekaineko ekintza bereziak

Batxilerreko ohiko ebaluaketan ikasturtea gainditu duten ikasleentzat, jarduera eta ikastaro bereziak antolatzen ditugu ekaineko azken egun lektiboetan. Aurten izan dira: Antolatutako jarduerak kurrikuluaren osagarri garrantzitsua dira, bai eta ikasleen konpetentzien errefortzua ere. Zorionak parte hartu duten ikasleei, eta euren familiei, hartu duten konpromisoagatik eta egin duten esfortzuagatik!
Read more

Amaituta dagoeneko Forensic Science-ko aurtengo kasuak

Ikasturtea ia amaitu da, eta FORENSIC SCIENCE bezalako proiektu batzuk amaitu dira. Forensic Science, Batxilergoko 1. mailan garatua, STEAM hezkuntza-ekimen bat da, eta ikasleei ikertzaile eta polizia zientifiko bihurtzea proposatzen die, itxurazko krimen bat konpontzeko: lapurreta bat, hilketa bat,… Ikasleek lantaldeetan lan egitean datza, auzitegiko adituen rola hartuz, kasu praktiko bat ebazteko. Programa hainbat fasetan ...
Read more

“Herria eta garraioa” Haur Hezkuntzako 3 urteko azken proiektua

Haur Hezkuntzako 3 urteko geletan, “Herria eta garraioak” proiektua garatu dute ikasleen interesetatik abiatuta eta elkarlanean, guztion artean eraikiz eta ikaskuntza esanguratsua sustatuz. Jarduera desberdinen bidez, ikasleek herrietan aurkitu ditzakegun espazio garrantzitsuenetako batzuk ezagutu eta bertako funtzioak, ezaugarriak eta egin ditzakegun jarduerak landu dituzte: udaletxea, osasun-zentroa, kiroldegia, eliza, eskola eta kultur etxea. Ondoren, gela bakoitzak, ...
Read more

Irailaren 8an hasiko da 26/27 ikasturtea

Maiatzaren 26ko bileran, Eskola Kontseiluak 26/27 ikasturteko behin-behineko eskola-egutegia onartu du Eusko Jaurlaritzak 2027ko jai-egun ofizialak argitaratu arte eta bestelako jarraibiderik eman ezean. Ikasturtea irailaren 8an hasiko da etapa guztietan, eta ekainaren 18an bukatu. Data hauek ez dute aldaketarik izango. Ikasturteko jai-egunak ondokoak izango dira: * ADI! Eusko Jaurlaritzak jai-egun ofizialen bat gehituz gero, abenduaren ...
Read more

Ibaialde proiektuan, Batxiler 1eko ikasleak, irakasle

DBH 1eko ikasleak izaki bizidunen gaia lantzen ari zirela Biologia eta Geologia ikasgaian, bertoko ekosistemak landu dituzte Batxiler 1eko ikasleak irakasle bihurtuz.  DBHko talde bakoitza 3/2 talde handietan banatu dira eta ikasle bakoitzak fitxa batzuk bete behar izan dituzte, lehen Batxilergoko ikasleak gidari eta laguntzaile izan dituztela. Batxilergoko ikasleen egin beharrak izan dira: Ikerketa-esperientzia bikaina ...
Read more

We use cookies from third party services to offer you a better experience. Read about how we use cookies and how you can control them by clicking Privacy Preferences