Berrien artxiboa

Filosofia Olinpiadan aurkeztutako lanak irakurgarri

Martxoan, Batxilerreko hamar ikasle aurkeztu ziren Agora Elkarteak antolatzen duen Euskadiko Filosofia Olinpiadara. Informatu genuenez, bi sailkatu ziren Finalerako eta Olaia Olivasek hirugarren postua lortu zuen. Oraingoan, ikasleak euren lan bateratuarekin datozkigu, interesa duenak euren lanak irakur ditzan: iruzkin modalitatean egindakoak dira, “Eromena” gaia jorratuz. Hemen duzue dokumentua, eta azken testuari dagokion bideoa. Gozatu irakurketa!!
Read more

Zorionak Ohorezko matrikula eta Bikaintasun agiria lortu duten ikasleei

Batxiler 2. mailako ohiko ebaluazioa amaituta, Ohorezko Matrikula eta Bikaintasun agiriak banatu dituzte Zuzendari Pedagogikoak, Batxilerrekoak eta tutoreek. Gure aurtengo ikasle kopurua kontuan izanik, bost Ohorezko Matrikula esleitzea dagokigu, eta hauek izan dira: Irene Andrés Ansotegi, Ane Castellanos Iruretagoyena, Nora Irizar Rodrigo, Arene López Tomé eta Liher Toja Ledesma. Bestalde, Bikaintasun Agiria lortu dutenak, hau ...
Read more

LGTBIQ+ familien II topaketan izan ginen

Maiatzaren 15ean, Bilboko Abandoibarrako Bizkaia Aretoan, Sehaska elkarteak LGTBIQ+ familien II topaketa antolatu zuen, Udaletxeko eta Foru Aldundiko arduradun desberdinekin batera. Hasierako aurkezpena Sehaska elkarteko arduradunen eskutik etorri zen eta ondoren Asier Molleda, Deustuko Unibertsitateko FamilyPsych ikerketa-taldeko kidea, familia homoparentalez aritu zen eta hauen inguruko ikerkuntzak norantza doazen azaldu zuen. Ostean, Francesca Rek, Associacione Luca ...
Read more

Agurra egin diogu 48. promozioari

Maiatzaren 15ean ospatu dugu Ikastolako 48. belaunaldiaren agurra (2011-2026), euren guraso eta irakasleekin batera. Ikuskizunak agerraldi bikainak izan zituen, ikasleak benetako protagonistak izanik: musikariak eta dantzariak, abesbatza, poesia eta bertsoa, hitzaldiak, dantzak,… Eskerrik asko ere parte hartu zuten Lehen Hezkuntzako ikasleei, bai Abesbatza zein Dantza-taldekoei ere. Artistak zarete! Ekitaldiko argazki guztiak eta proiektatutako promozioaren bideoa, ...
Read more

Jakin-Min programaren aitortza-agiria hartu dute ikasleek

Maiatzaren 12an DBH 4ko bost ikasle Bizkaiko Foru Jauregian izan ziren, Katalin Arrien irakasleak lagunduta, Jakiunde-k antolatutako zientzia, arte eta letren hitzaldi-zikloan parte hartu izanagatik, aitortza-agiria hartzen: Katalin Alberdi de Ibarra, Julen Alonso Bikandi, Iara Diaz de Lezana Pérez, Maddi Gomez Velasco eta Maria Urizar Conde. JAKIUNDE Zientzia, Arte eta Letren Akademiak antolatzen duen JakinMina ...
Read more

Udaberria heldu da: gure ingurunea aztertzen

Proiektu hau 3 urteko ikasleekin burutu da, natura-ingurunea modu zuzenean eta esanguratsuan ezagutzeko helburuarekin. Gure Ikastolak eskaintzen digun ingurune paregabea baliatuz, ibilbide bat egin dugu udaberrian naturan gertatzen diren aldaketak ezagutzeko. Irteera honetan, haurrek hainbat lore mota behatu dituzte eta haien ezaugarri nagusiak ezagutu dituzte: loreen formak, itxurak, koloreak, atalak… Inguruko hainbat lore bildu dituzte, ...
Read more

Agurra eta ongi etorria!

Azken bost urtetan, Aizea Garcia Ikastolako osasun-zerbitzuaren parte garrantzitsua izan da. Bere gertutasunak, goxotasunak eta egunerokoan ikasle, familia eta lankideekin izan duen inplikazioak arrasto oso berezia utzi dute Lauroko komunitatean. Etapa berri bati ekingo dio orain, ospitale-eremuan zuzenean pazienteak artatzeko duen bokazioari helduz. Eskerrik beroenak eman nahi dizkiogu urte hauetan guztietan egindako lanagatik, erakutsitako profesionaltasunagatik ...
Read more

We use cookies from third party services to offer you a better experience. Read about how we use cookies and how you can control them by clicking Privacy Preferences