Berrien artxiboa

Burutu da Angoulême-ko trukearen lehen zatia

Angoulême-ko trukea egingo duten 25 ikasleak dagoeneko itzuli dira Frantzian astebete eman eta gero, Audrey eta Gorka irakasleen laguntzaz. Jarduera eta bisitaldi bikainak burutu dituzte: “Le Château de la Rochefoucault”en bisita egin zuten jabearekin eta erdi-aroko arropak jantzi “mannequin challenge” bat egiteko (Bideoa galerietan ikusgai), magdalenak egin eta bingoan jolastu, Angoulême-eko paperaren eta komikiaren museoak bisitatu; ...
Read more

Amaia Pérez eta Josune Anasagastik Ikerketa Lana azaldu dute irakasleen prestakuntza saioetan

Elhuyarrek zientzia- eta teknologia-irakasleekin trebakuntza saioak prestatu ditu martxoaren 9an eta 10ean, Urola Erdian, Iraurgi Berritzen garapen-agentziarekin batera antolatuta. Bertan, besteak beste, 2017ko Zientzia Azoka aurkeztu zuten, eta hainbat praktika on erakutsi gerturatu ziren Azpeitiko eta Azkoitiko irakasleei. Saio hauetan Amaia Perez eta Josune Anasagasti gure irakasleek Lauroko “Ikerketa Lana” proiektua azaldu zuten. Ikasturte hasieran ...
Read more

Arrainak 3 urteko geletan eta Mitologia, 4 urtekoetan

Hiru urteko gela bakoitzean arrain-ontzi bat jarri da eta, animalien gaia lantzen ari direla, arrainak ekarri. Denon artean izenak aukeratu dituzte eta nola zaindu behar diren ikasiko dute. Ongi etorri Dori, Lore, Peru, Minion eta Popi! Lau urtekoak, aldiz, mitologian murgilduta daude: Euskal mitologia txokoa eratu dute Sormen tailerrean, eta ikasleek eurek sortu dituzte pertsonaia ...
Read more

LAURONIX taldea “Global Innovation Award”en FIRST LEGO League España ordezkatzeko aukeratua izan da

Munduko 120 proiektu berriztatzaileenen artean daude, aurkeztutako 32.000en artean hautatuak izan direlarik. Lauro Ikastolako LAURONIX taldea “Global Innovation Award”en FIRST LEGO League España ordezkatzeko aukeratua izan da. Sailkapenerako lehiaketa  ezberdinetan aukeratuak izan diren proiektuen artean, hiru izan dira hautatuak: Madrileko IMPERIALS, Madrileko FLL partehartzailea. “Birds Defenders: cápsula de protección para torres eléctricas para proteger la electrocutación de ...
Read more

Lehen Hezkuntza eta DBH mailetako ikasleak Eskola Agenda 21eko jardunaldi teknikoetan

Gaur asteazkena, martxoak 8, Lehen Hezkuntza eta DBH mailetako gure ikasle batzuk Eskola Agenda 21ek antolatzen dituen Txorierriko jardunaldi teknikoetan parte hartu dute, zonaldeko beste ikastetxeetako ikasleekin batera. Bertan gure ikasleek garapen jasangarriaren inguruan ikastolan burutzen ditugun ekintza batzuk azaldu dituzte, eta Derioko Nekazaritza Eskola bisitatu dute, Asier Etxebarrieta eta Eriz Kaminero irakasleek lagunduta. 
Read more

Emakume langilearen nazioarteko eguna dela eta, Ikastolan burutuko diren ekintzak

Martxoaren 8ko Nazioarteko Emakumeen Egunean, eta asteko beste egunen batean ere, hainbat jarduera buruko dira etapa guztietan. Aurten ere, Ikastolako estamentu guztiei eskatu nahi diegu, ikasle, guraso, langile, kolaboratzaileak,… morez edota antzeko kolorez janzteko hezkidetzaren aldeko gure konpromezua adierazteko. Egia da gizarteak aurrera egin duela berdintasunerantz, baina ohartarazi behar da atzera egitearen arriskua badagoela eta ...
Read more

Eneko Diaux eta Beñat Subiñas Bizkaiko Xake Finalean

Bizkaiko Foru Aldundiko Banakako eskolarteko txapelketa Lehen Hezkuntza 4. mailako Eneko Diaux eta Beñat Subiñas eskolarteko Bizkaiko xake finaletarako sailkatu dira, martxoaren 12an Sestaon izango dena, alegia. Bertan bizkaiko hogei jokalari onenak izango dira eta bertan, gure ikasle burutsuak, txapela Laurora ekartzeko. Sailkapen fasean, 3 txapelketa egon ziren: Santurtzin, Leioan eta Abadiñon. Finalerako sailkapena egiteko, jokalari ...
Read more

Leire Arenas gogoratuz

Gaurko egunean, martxoak 1, Leire gogoratzeko ekitaldi bat burutu da DBHn. Bere familia gonbidaturik, maila ezberdinetako ikasleek eta Ikastolako langileek hartu dute parte. ” order_by=”sortorder” order_direction=”ASC” returns=”included” maximum_entity_count=”500″ display_type=”photocrati-nextgen_basic_thumbnails”]
Read more

Batzar Nagusiak kooperatibaren kontuak onartu ditu

Otsailaren 23an ospatu dugu Ikastolako Batzar Nagusia. Ekitaldia minutu bateko isiluneaz hasi zen, Leire Arenas Pérez ikaslearen omenez. Quorum-a 148 bazkidekoa izan zen, etorritako eta ordezkatutakoen artean. Kooperatibaren Batzar Nagusiak Urteko Kontuak, bazkide berrien hasierako diru-ekarpena eta auditoretza elkartearen izendapena onartu zituen. Jagolaritza Batzorde berriztatu eta ondoko bazkideek osotuko dute: Olatz Larrauri Arregi, María Rodríguez ...
Read more

We use cookies from third party services to offer you a better experience. Read about how we use cookies and how you can control them by clicking Privacy Preferences