Berrien artxiboa

Batxilerrerako ikasle berrien matrikula ofiziala: maiatzaren 2tik 12ra

IDAZKARITZAKO HARRERA ORDUTEGIA Maiatzaren 2tik 12ra: 8:00 – 15:00. Prozesua xedapen hauen arabera egingo da: Martxoaren 4ko 35/2008 Dekretua. Hezkuntza Sailburuaren 2017ko martxoaren 9ko Agindua: agindu honen bitartez 2017/18 ikasturtean Batxilergoan ikastetxe publikoetan eta itunpeko ikastetxeetan eskabideak aurkeztu eta onartzeko epeak eta jarraibideak adierazten dira. Matrikula ofiziala bi modutara egin daiteke: Ikastolako Batxilerreko idazkaritzan bertaratuta. ON-LINE, Eusko ...
Read more

Lauroko 70 ikasle Poloniara bidaiatuko dira misio diplomatikoan, Pazko Astean

Gernika – Auschwitz hezkuntza-bidaia Batxilerreko 70 ikasle Poloniara bidaiatuko dira Pazko Astean APTCE (Asociación Pro Tradición y Cultura Europea) elkarteak antolatutako bidaian, Euskal Herriko, Poloniako eta Alemaniako ikasleekin batera. Proiektu honek Bizkaiko Batzar Nagusien eta Eusko Jaurlaritzaren babesa du eta gazteen misio diplomatikoa sustatzen du, gure gazteak Europako herrialdetan bake-enbaxadore bihurtuz. Euskal Herriko hiru ikastetxeek ...
Read more

Ane Arrugaetak eta June Mongek Bartzelonako Exporeserca Jove-n parte hartu dute

Apirilaren 6tik 8ra Lauro Ikastolako Batxilerreko bi ikasleek 2016ko Elhuyar Zientzia Azokan aurkeztutako lanak aurkeztu zituzten Bartzelonako 2017ko Exporecerca Jove-n, Amaia eta Oihane irakasleek lagunduta. “Zaborretik energia lortzen” proiektua eraman dute, Elhuyar-eko Azokan Batxilerreko lanik osotuenari aipamena hartu zuena, hain zuzen. Azoka honetara Fernando Arana ikasle ohia eta Ikastolako LEGO Innovation Studio-ko monitorea ere bertaratu ...
Read more

Ikastolako KORRIKA txikia!!!

  Gaur, osteguna, Korrika txikia egin dugu. Ikastolako ikasle, irakasle eta langileok euskararen aldeko lasterketa egin dugu Lauroko petoak jantzita. Lehen Hezkuntzako patioan bilduta etapa guztietako ikasleek mezua irakurri dute eta musikaz eta bertsoz zipriztinduta Eskola kiroleko ikasleei arratsaldeko Bilboko kilometrorako petoa eman diegu. Aurtengo Korrikak euskerari bultzada emateaz gain, Ikastola osoan proiektu bertikala egiteko ...
Read more

KORRIKA: Ikastolako kilometroaren zehaztapenak

Animatu zaitezte Ikastolako kilometroan parte hartzen! KOKAPENA: KLIKATU HEMEN Km zenbakia: 1.798 Lekukoa hartzeko ordua: 17:53 (15-20 minutu arinago egotea komeni da), Santiago Brouard kalean. Oharra: Kilometroa egiteko, eraman ezazue ikastolan egindako petoa edo Lauroko kamiseta gorria. Lekukoa: Informatu genuenez, aurten Eskola kirolean parte hartzen duten guztiei omenaldia egin nahi diegu, kirol esparrura ere euskararen ...
Read more

KORRIKA eta Eskola Kirola

Martxoaren 30etik apirilaren 9ra KORRIKAk 20. edizioa beteko du eta Lauro Ikastolak parte hartuko du. KORRIKA Lauro Ikastolako eragile guztiok bi urterik behin elkarrekin egiten dugun ekintza bateratua da, euskararen aldeko mezua eta konpromisoa berresteko. Apirilaren 6an, ostegunean, eguerdian, Korrika txikia ospatuko dugu ikastolan zehar 11:00etatik 12.00etara ikasle, irakasle eta langile guztiak batuko gara Lauro ...
Read more

UNICEFen “Nigerrerako tantak” kanpainaren eguna da gaur Ikastolan

Martxoaren 22an Nazioarteko Uraren Eguna ospatzen da eta horrekin bat eginez, Ikastolak kanpaina honetan parte hartzen du, martxoaren 24 eta 31n jarduera bereziak burutuz. Aurreko egunetan, kanpainaren azalpena egiten zaie ikasle guztiei: uraren garrantziaz eta Niger herrialdearen egoeraz informatzen da, herrien %15ak bakarrik baitu ur-edangarria; eta horren ondorio bat da umeak ez direla eskolatzen edo ...
Read more

Migrazio eta integrazioari buruzko hitzaldiak DBH 3n

Aste honetan, eta Zubietxe Elkartearen eskutik, Amadou Loum artista plastiko senegaldarra DBH3ko talde guztiekin elkartu da, bere migrazio eta integrazio esperientzia eta bizipenak gure ikasleekin partekatzeko. Solasaldietan, Amadouk ikasleen galdera mamitsu ugariei erantzuna eman die. Gizarte ikasgaiaren barruan, migrazioak sakonki landu dituzte 2. ebaluazioan, eta immigrante bat elkarrizketatzeaz gain, egungo migrazio puntu-beroen inguruko minidokumentalak ekoitzi dituzte. ...
Read more

We use cookies from third party services to offer you a better experience. Read about how we use cookies and how you can control them by clicking Privacy Preferences