Berrien artxiboa

Pagasarrira igoera, urteurreneko beste ekintza bat burututa

Maiatzaren 15ean, igandea, Pasagarrira igoera izan da, Ikastolako 50. urteurreneko beste ekintza bat burutuz. Eguraldiak ez du lagundu hasierako orduetan, baina guraso eta ikasle asko animatu dira eta igoerari ekin diote. Giro bikaina sortu da tontorrean, trikitixaz ere lagundurik. Eskerrik asko denoi!!! Argazki galeria bat jarri dugu atal pribatuan, “Ospakizunak” atalean.
Read more

Lauroko bi ikasle irabazle, Bizkaidatz Txikia Literatur Sarian

II. Bizkaidatz Txikia Haur eta Gazteen Literatur Sarian, ondoko Lauroko ikasleak izan dira sarituak tableta eta diplomagaz: Gaztelania  modalitatea, Haur kategoria, AIALA GARABIETA ORIBE; eta landutako kontakizuna: “Viaje nocturno”. Euskara modalitatea, Haur kategorian, GOTZON GANDARIAS ZABALA; eta landutako kontakizuna: “Haize-begi”. Lehiaketaren oinarrien arabera «haur eta gazte irabazleen ikastetxeek eskolagai sorta bat jasoko dute», eta, beraz, ...
Read more

Lauroko bi taldek hartuko dute parte Bilboko Scratch Egunean

Aurten ere Scratch Eguna ospatuko da Bilbo, Donostia eta Gasteizen, eta Euskadin ospatzen den seigarren edizioa da. Bilbon, Azkuna Zentroan izango da, larunbata honetan, maiatzak 14. Hasieratik Ikastola eragilea izan da bai partehartzaile moduan zein antolatzaile taldean ere. Aurreko bost jardunaldi horietan Lauro Ikastolako ia 100 ikaslek izan dute Alhondegian ospatzen den festara joateko aukera ...
Read more

Saskibaloiko Kadete A taldeak final four jokatuko du La Casillan

Iragarpen guztien kontra, Ikastolako saskibaloiko Kadete neskak A taldea Bizkaiko lau talde hoberenen artean egongo da. Zortzi talde gurutzatu egin dira joan-etorriko kanporaketan Bizkaiko final four-en egoteko. Ohikoena da horrelako kanporaketetan Euskal Ligan dauden taldeak irabaztea. Oraingoan ere horrela izan da, kasu batean izan ezik: Kadeteak A taldea. Amagoiak entrenatzen duen taldeak kanporaketa hau sari ...
Read more

Lauroko bost taldek lortu dute aipamenik Elhuyar-en “Zientziaren Azaoka”n

Apirilaren 23an, larunbata, Elhuyar-ek antolatzen duen Zientziaren Azoka burutu da Bilbon, eta Lauro Ikastolaren izenean aurkeztu diren hamaika taldeetatik, bosten lanak aukeratuak izan dira eta aipamen berezia merezi izan dute. Ikasleak, Josune, Amaia, Arantza, Itsaso eta Oihane irakasleak lagundurik bertaratu ziren. Hona hemen aukeratutakoen zerrenda: Aipamena: Batxilergoko lanaren osotasunagatik – Bizipena: MILSET azokan parte-hartzea – ...
Read more

Ikasle-ohien bazkaria ospatu zen Ikastolan apirilaren 23an

Apirilaren 23an, larunbata, ia 400 ikasle-ohi batu zen Lauron, Ikastolaren 50. urteurrenaren inguruko ospakizunen artean. Bazkari batean batu ziren, baina aurretik eta geroztik ere, ekitaldi ezberdinak izan ziren, alaiak eta askotan hunkigarriak: Ikastolaren ibilbideari buruzko erakusketa, abesbatzaren agerraldia, egun ikasleak direnen dantza, kantaldia, etab. Ondoan dituzue argazkiak: 1 2 ... 7 ►
Read more

Hasi dira urteurreneko jarduerak Ikastolan

Apirilaren 13, 14 eta 15 egun bereziak izango dira Ikastolan, eta urteurren eta historiari buruzko jarduera ezberdinak burutuko dira etapa guztietan: hitzaldiak, kantaldiak, poesia errezitaldiak, egindako lanen erakusketak, ibilaldiak,… DBHn jarduera ezberdinak egongo dira, jakintzagai bakoitzaren arabera: ikus argazkian, Lengua-n egindako antzinako irakarkiak Laurori buruz. Batxilerrean, ostiralean izango dira jarduera guztiak. Haur Hezkuntzan, Ikastola bat ...
Read more

We use cookies from third party services to offer you a better experience. Read about how we use cookies and how you can control them by clicking Privacy Preferences