Berrien artxiboa

Saskibaloiko nesken taldeen azken lorpenak!

Saskibaloian, berriz, notizia onak ditugu. Alde batetik, Junior neskak A taldeak “Maila Berezi”ra itzultzea lortu du: Gabonetan mailatik jaitsi ziren, baina bigarren buelta on bat eginez, maila igoera lortu dute berriro ere. Bestalde, Kadete neskak A taldeak Bizkaiko final fourrera sartzeko gurutzeak jokatu ditu Loyola Indautxuren kontra. Sailkapena lortzekotan, bigarren urtez izango genuke lorpen hau! ...
Read more

Easo klubak antolatutako saskibaloi txapelketan parte hartu dute Ikastolako taldeek

Apirilaren 22 eta 23an, Lehen Hezkuntzako 5. eta 6 .mailako 36 neskek Easo klubak Donostin antolatutako saskibaloi txapelketan parte hartu dute. Probintzia desberdinetako taldeak elkartu ginen Donostin saskibaloiarekin disfrutatzeko eta asteburu ezin hobe bat pasatzeko: Valladolid, Zaragoza, Gipuzkoa, Bizkaia, Cantabria, Madrid, Barcelona, … Lauroko lau taldeentzako gauzak ez ziren lar ondo hasi, baina pixkanaka hobetzen joan ...
Read more

Gernikako Arbolaren landaketan parte hartu dute Lauroko ikasleek

Ikastolako Batxilerreko ikasleak Gernika – Auschwitzeko espedizioan parte hartzen ari dira eta gaur, apirilak 20, Gernikako Arbolaren kimu baten landaketan parte hartu dute, Iñigo Urkullu Lehendakariarekin batera.   Ekitaldi honetan Gernikako Arbolaren kimu bat landadu da Auschwitzeko kontzentrazio-esparruan. Ikastolako ikasle batek eta Poloniako batek kimua ureztatu dute laguntasun keinu bezala. Berria prentsan: DEIA EL CORREO ...
Read more

Gernika-Auschwitz espedizioa

Lauroko ikasleek topaketa bat izan dute gaur, asteazkena, bertako ikastetxe batean. Gaur ere Auschwitz-eko kultur zentroan egon dira poloniar eta euskaldun ikasleen topaketan. Bertan Euskal Herritik bidaiatu den delegazioa ere izan da, Iñigo Urkullu Lehendakaria buru delarik. Kontzentrazio-gunean biziraun zuen Bogdan Bartnikowski-ren hitzak entzungo dituzte eta Gernikako bonbardeaketa gogoratuko da.
Read more

Batxilerrerako ikasle berrien matrikula ofiziala: maiatzaren 2tik 12ra

IDAZKARITZAKO HARRERA ORDUTEGIA Maiatzaren 2tik 12ra: 8:00 – 15:00. Prozesua xedapen hauen arabera egingo da: Martxoaren 4ko 35/2008 Dekretua. Hezkuntza Sailburuaren 2017ko martxoaren 9ko Agindua: agindu honen bitartez 2017/18 ikasturtean Batxilergoan ikastetxe publikoetan eta itunpeko ikastetxeetan eskabideak aurkeztu eta onartzeko epeak eta jarraibideak adierazten dira. Matrikula ofiziala bi modutara egin daiteke: Ikastolako Batxilerreko idazkaritzan bertaratuta. ON-LINE, Eusko ...
Read more

Lauroko 70 ikasle Poloniara bidaiatuko dira misio diplomatikoan, Pazko Astean

Gernika – Auschwitz hezkuntza-bidaia Batxilerreko 70 ikasle Poloniara bidaiatuko dira Pazko Astean APTCE (Asociación Pro Tradición y Cultura Europea) elkarteak antolatutako bidaian, Euskal Herriko, Poloniako eta Alemaniako ikasleekin batera. Proiektu honek Bizkaiko Batzar Nagusien eta Eusko Jaurlaritzaren babesa du eta gazteen misio diplomatikoa sustatzen du, gure gazteak Europako herrialdetan bake-enbaxadore bihurtuz. Euskal Herriko hiru ikastetxeek ...
Read more

Ane Arrugaetak eta June Mongek Bartzelonako Exporeserca Jove-n parte hartu dute

Apirilaren 6tik 8ra Lauro Ikastolako Batxilerreko bi ikasleek 2016ko Elhuyar Zientzia Azokan aurkeztutako lanak aurkeztu zituzten Bartzelonako 2017ko Exporecerca Jove-n, Amaia eta Oihane irakasleek lagunduta. “Zaborretik energia lortzen” proiektua eraman dute, Elhuyar-eko Azokan Batxilerreko lanik osotuenari aipamena hartu zuena, hain zuzen. Azoka honetara Fernando Arana ikasle ohia eta Ikastolako LEGO Innovation Studio-ko monitorea ere bertaratu ...
Read more

Ikastolako KORRIKA txikia!!!

  Gaur, osteguna, Korrika txikia egin dugu. Ikastolako ikasle, irakasle eta langileok euskararen aldeko lasterketa egin dugu Lauroko petoak jantzita. Lehen Hezkuntzako patioan bilduta etapa guztietako ikasleek mezua irakurri dute eta musikaz eta bertsoz zipriztinduta Eskola kiroleko ikasleei arratsaldeko Bilboko kilometrorako petoa eman diegu. Aurtengo Korrikak euskerari bultzada emateaz gain, Ikastola osoan proiektu bertikala egiteko ...
Read more

We use cookies from third party services to offer you a better experience. Read about how we use cookies and how you can control them by clicking Privacy Preferences