Berrien artxiboa

Europar mailako faserako klasifikaturik Batxilerreko ikasleak European Youth Parliament-ean

Lehen Batxilerreko Cristina Alonso, Asier Esandi eta Ander Urteaga Zaragozan izan ziren apirilaren 3tik 7ra, Oihane Urizar irakasleak lagundurik, European Youth Parliament-eko fase nazionalean eta fase europearrerako sailkatuak izan dira. Zorionak! Zaragozan zeudela, anekdota ederra izan zuten: bertan, EYP-eko monitoretza lana egiten ari ziren gazteen artean, Gorka Etxebeste Arroyo ikasle-ohia topatu zuten. Gorkak, Ikastolan zegoen ...
Read more

Zure ilea eman nahi duzu? Ikastolan lagunduko dizugu

DBH 1.mailako ikasleek Ethics ikasgaian landu duten “Mechones Solidarios” (“ile-motots solidarioa”) izeneko ekintza zabaldu nahi dute ikastolako guraso, irakasle eta ikasleen artean, geletan ere aurkezpena egin dutelarik. “Mechones solidarios” ekimenak gaixo dauden eta ileordea behar duten pertsonei laguntzen die. Parte hartu nahi baduzu eta zure ilea eman nahi badiezu, Ikastolan lagunduko dizugu, guk batuko baiditugu ...
Read more

Pedro Luis Uriarteren hitzaldietako bideoak, webgunean

Aurreko berri batean aipatu genuenez, apirilaren 3an Pedro Luis Uriarte izan genuen Ikastolan, 2. Batxilerreko ikasleekin, KUKULUMENDI – Pertsonen talentua garatuz hitzaldi-saioetan. Bideo labur batzuk prestatu ditugu bere saioko bi zatietan tratatutako gaien adibide batzuk ikusteko: “Euskadi y tú ante desafío de futuro” eta “Avanzando hacia tu transformación personal” hitzaldiak, alegia. Hitzaldiko eduki osoa, Familien ...
Read more

“Dena aldatuko bada, ZU ere aldatu behar zara”, eraldaketa pertsonalari buruzko hitzaldia, Pedro Luis Uriarteren eskutik

Bigarren Batxilerreko ikasleek Pedro Luis Uriarteren eskutik, hitzaldi bikaina izan dute gaur, eraldaketa pertsonalaren inguruan, giltza den euren bizitzako une honetan. Hitzaldi honekin, maila honetako ikasleek KUKULUMENDI – Pertsonen talentua garatuz saioen programa amaitu egiten dute. Lehen zatian, Pedro Luisek “Euskadi y tú ante desafío de futuro” saioa aurkeztu die, azkenean ikasleei erreflexiorako lau galdera ...
Read more

Kotxeen GOBLIN lasterketa giro ezin hobean burutu zen

Lauro Ikastolako eta bertaratutako beste sei ikastetxeetako ikasleek egun honetaz gozatu ahal izan zuten, eta horrek aurrera jarraitzeko gogoak pizten dizkigu. Parte hartu zuten beste ikastetxeen eskerrona hartzen ari gara ekitaldia antolatzeagatik, eta zoriondu gaituzte. Lasterketa hau, GOBLIN kategoriarako antolatu da, hau da 9-11 urte bitarteko ikasleen kotxeak, eskolaz kanpoko ekintzetan eraikitzen dituztenak hain zuzen. ...
Read more

“Nigerrerako ur-tantak” kanpainia burutu dugu etapa guztietan

Gizarte-integrazio hoberako elkarlana eta beharrizan gehien duten pertsonekiko solidaritatearen kulturaren hedapena gure Hezkuntza Proiektuan agertzen dira. Hori dela eta, Ikastolako Giza-konpromisoko Plana–ren ikasturteko hirugarren ekintza burutuko dugu: UNICEFen “Nigerrerako Tantak, Lasterketa”n parte hartu dugu etapa guztietan. Nigerreko eskolen %15ak baino ez dauka edateko ura eta laguntzaren bitartez, oinarrizko osasunean eragiteaz gain, haurren hezkuntza matrikulazio tasa ...
Read more

Lauro Ikastolak kotxe elektrikoen lasterketa antolatu du Areetan, martxoaren 31n

Lauro Ikastolak, Kid’s kit-car erakundearekin elkarlanean, kotxe elektrikoen lasterketa bat antolatu du, ZTIAM (Zientzia-Teknologia-Ingeniaritza-Artea-Matematikak) proiektuak sustatu eta aurrera eramateko duen konpromisoagatik eta ibilbide luzeagatik. Lasterketa martxoaren 31n izango da, 9:30etik 14:30era, Areetako Geltoki Plazan, Getxon, eta parte hartuko duten kotxeak GOBLIN kategoriakoak dira, hau da, 9-12 urte bitarteko ikasleek eraikitako kotxe elektrikoak. Topaketa honek bi ...
Read more

Matematika Olinpiadetan fase mediterraneorako klasifikatuta Inés Borchers Arias, 2. batxilerreko ikaslea

Martxoaren 23 eta 24ean Ourensen ospatu diren Espainako Olinpiada Matematikoan Inés Borchers Arias Euskadiko klasifikatu bakarra izan da Europar faserako: 7. geratu da Estatu mailakoan, 75 ikasleen artean, eta horrek zilarrezko europako faserako pasea ematen dio. Inesek 500€ irabazi ditu eta udan fase mediterraneora joango da, Napolesera. ZORIONAK Ines!!!
Read more

We use cookies from third party services to offer you a better experience. Read about how we use cookies and how you can control them by clicking Privacy Preferences