Berrien artxiboa

Disney eta Netflix, euskaraz!

Ikastolak asko eragiten du gure ikasleen euskaran. Hala ere, ez da erabateko hiztunak sortzeko edabe magikoa, norberaren testuingurua kontuan hartu behar baita. Testuinguru horren barnean kultur kontsumoak asko eragiten du. Kultur kontsumoaren esparruan ikus-entzunezkoek erabateko garrantzia hartzen dute. Hau horrela,  streaming plataformek azken urteetan gugan aisialdiaren kontzeptuaren aldaketa ekarri dute. Pantailaz blai bizi gara.    ...
Read more

Olinpiada Filosofikoak: 1. eta 3. saria Lauroko bi ikasleentzat

Urtarrilean Filosofiako III Olinpiadak ospatu dira Euskadiko ikastetxeen artean, zeinetan 27 ikastetxek eta 440 ikaslek hartu zuten parte, eta martxoaren 13an sari banaketa izan da: Batxiler 2ko Helen Zarragoitiak Lehen Saria izan da iruzkin filosofikoaren modalitatean; eta Itziar Rodríguezek, Hirugarrena. Helenek Estatuto Olinpiadetan parte hartuko du, maiatzean, telematikoki. Deustuko auditoriumean zoragarri aurkeztu zituzten haien idatziak, ...
Read more

Martxan dago Adi-Adian programa Batxilerreko 2. mailan

Aurreko urteetan burututako Adi-Adian programarekin hasiko gara Batxilerreko 2. mailan, ikasturteko honetako zailtasunak gaindituz. Programa honetan, giza duintasunari, bizikidetzari eta enpatiari buruzko ikaskuntzak lantzen dira, indarkeria ezberdinak jaso dituzten biktimen testigantzak entzunez. Martxoaren 2an hasitako dinamikei jarraipena emanez, hau da, sarrera bideo eta gaiarekin lotutako pelikulak ikustea, martxoaren 11n Bakeolako arduradunak bertaratu zaizkigu ikasleei testuinguru ...
Read more

ZTEAM erronka berria Industri Teknologia eta Marrazketa Teknikoan, GESTAMP enpresarekin elkarlanean

Innobasque-ren eskutik, ZTEAM proiektu berri batean sartzeko aukera izan dugu, STEAM Sare Bokazio zientifiko-teknikoak sustatu ikastetxe eta enpresen arteko elkarlanaren bitartez, hain zuzen. Lehen Batxilerreko Industri Teknologia eta Marrazketa Teknikoa jakintzagaiak lotuz burutu dugu, eta helburua da ikasleak teknologia, matematika, enpresa eta zientzia mundura hurbiltzea, benetako enpresa baten nondik-norakoak ezagutuz eta lan praktiko bat eginez. ...
Read more

Egunero da M8!

Martxoaren 8ko Nazioarteko Emakumeen Eguna dela eta, hainbat jarduera buruko dira egunotan, etapa guztietan. Egia da gizarteak aurrera egin duela berdintasunerantz, baina ohartarazi behar da atzera egitearen arriskua badagoela eta lan handia dugula oraindik egiteko, eta Ikastolan hezkidetzaren aldeko apostua egin nahi dugu. Aurtengo egoera berezia dela medio, eta ohiko klaseko saioetatik haratago doazen ekintzak ...
Read more

“Eskola-jantoki osasuntsua”ren hurrengo ekimenean parte hartuko dugu: nola jaten dituzte ikasleek jaki batzuk?

Eusko Jaurlaritzako Osasun Saila, Hezkuntza sailarekin batera, 2017 urtetik ”Eskola jantoki osasuntsuak” ekimena bideratzen ari da. Proiektu honen helburua da umeak eskolatze-etapan daudenean ohitura osasungarriak hartzea euren bizitzan zehar manten ditzaten, eta Osasun eta Kontsumo Ministerioek elikadura osasungarria sustatzeko proiektu honi “Estrategia NAOS” Saria men diote. Ekimen honen barruan, hainbat ekintza bideratu dira 2017 urtetik, ...
Read more

We use cookies from third party services to offer you a better experience. Read about how we use cookies and how you can control them by clicking Privacy Preferences