Berrien artxiboa

15 ikaslek hartu dute aitorpena Jakin-Min programa parte hartu izanagatik

Ikasturte honetan markak hautsi ditugu: hamabost ikaslek burutu dute Jakin-Mina hitzaldietako programa, Zientzietako Mintegiaren proposamenari erantzunez. Aitorpenezko agiriok ekitaldi ofizialean hartzen ohi dituzte ikasleek, Hezkuntzako Sailburuaren eskutik, baina osasun egoera dela eta Ikastolara bidali eta Esther Atela irakasle arduradunak banatu die. Jakiundek, Zientzia, Arte eta Letren Akademiak, JAKIN-MINA programa eskaintzen die DBH 4ko ikasleei euren ...
Read more

Agur Kalakari!

Kalakari hil da. Hamar urteko ibilbidea eta gero, DBHko ikasleek hileta egin dute, merezitako agurra emanez. Kalakari euskararen erabilera sustatzeko Ikastolaren proiektua izan da eta DBHko bigarren zikloko ikasleek, euskara gehiago egiteko grinak gidatuta, hainbat egitasmo garatu dituzte Kalakariren bizitzan. Egindako proiektu guztien helburua, sormena eta irudimena iparra, euskararekin emozio positiboak elikatzea izan da, arnasgune ...
Read more

Batxilergoko lanik onenari Saria, Elhuyar Zientzia Azokan

ZORIONAK “Lauroko Astronautak” 1. Batxilerreko ikerklari taldeari! Ekainaren 5ean Bilboko Areatzan ospatu den Elhuyar Zientzia Azokan “Batxilergoko lanik onenaren saria” lortu dute ” Urteroko lekaleen hazien ernetzea ikertzen mikrograbitate baldintzetan, espaziora eramateko helburuarekin” proiektuarekin. Elkarrizketa RADIO EUSKARI, Almudena CachorekinDEIAEL CORREO – EuskarazEL CORREO
Read more

Aparteko aipamena “Si eres original eres de libro” lehiaketan

Batxiler 1eko “Lauroko Astronautak” taldeak Leire, Izadi, Aiala eta Nahiak osotua, aipamen berezia lortu du Madrileko “Si eres original eres de libro” estatu mailako lehiaketan. Epaimahiak proiektuei buruz bidalitako erabakiak dio: Por medio de la presente comunicación nos complace exponerles que el jurado de la XV edición del concurso Si eres original, eres de libro, ...
Read more

Saria “Galiciencia”n: neskek lideratutako proiekturik onena

Iragarri genizuenez, Batxilerreko lau ZTEAM proiektu izan ziren hautatuak “Galiciencia” Azoka zientifikoan parte hartzeko, Ikerketa Lana jakintzagaian burututakoak. Euretariko batek saria lortu du, kategoria berezietan, neskek lideratutako proiekturik onenari, hain zuzen: “Hazien ernetzea ikertzen mikrograbitate baldintzetan”. Azpimarratu behar dugu lau proiektuetan parte hartu duten ikasle guztiak, bat izan ezik, neskak izan direla. Zorionak ikerketa lanean ...
Read more

Sorosle titulazioa, Lehen sorospenak, DigiPen Unibertsitatea: ekaineko jarduerak Batxiler 1ean

Batxiler lehen mailako azken ebaluazioa amaituta dagoela, dena gainditu duten ikasleentzat ikastaro bereziak burutzen ditugu Ikastolan ekaineko egun lektiboetan. Aurten, osasun-egoera dela eta, ohikoa den eskaintza murriztu behar izan dugu, esate baterako, “Gurena” nagusien etxean egiten diren bisitaldi-jarduerak edota Haur eta Lehen Hezkuntzako etapetako praktikak albo batera utziz. Ikasleek hiru aukera izan dituzte eta martxan ...
Read more

Tximeleta eta intsektuen oasia, txorientzako janlekuak,… Garapen Iraunkorreko Helburuak bultzatzeko jarduerak LHn

Agenda 2030 Planari dagokionez, NBE-Nazio Batuen Erakundeak (ONUk) proposatutako iraunkortasunerako 17 helburuak oinarritzat hartuta, jasangarritasuna lantzen jarraitzen dugu eta Lehen Hezkuntzako jarduera berri batzuk aurkeztu nahi dizkizuegu: Tximeleta eta intsektuen oasia Gure ingurune naturala aprobetxatuz, eta gure biodibertsitatea dibertsifikatu eta aberasteko, Lehen Hezkuntzako 3. eta 4. mailetako ikasleek “Tximeleten eta intsektuen oasia” izeneko espazio berria ...
Read more

We use cookies from third party services to offer you a better experience. Read about how we use cookies and how you can control them by clicking Privacy Preferences