Berrien artxiboa

KUKULUMENDI – Pertsonen talentua garatuz: Ekintzailetza mintzagai, Batxilergoan

Azaroaren 25ean “KUKULUMENDI – Pertsonen talentua garatuz” hitzaldi programaren aurtengo bigarren saioa izan dugu Ikastolan: lehen mailako ikasleak presentzialki; eta bigarrenekoak, streaming bidez gelan zeudela, aurreko urtean ezin izan baitzen saio hau burutu. Hitzaldietako programa hau, Batxilerreko Orientazio akademiko-profesionaleko Planaren parte da, “INSPIRATU besteekin” atalean. Eneko Knörr eta Jon Uriarte izan ditugu “Ekintzailetza” gaia jorratuz, ...
Read more

Azaroak 25, Emakumeen kontrako indarkeriaren aurkako nazioarteko eguna

Azaroaren 25ean, osteguna, Emakumeenganako Indarkeriaren kontrako Nazioarteko Egunean, Ikastolan hainbat ekimen antolatuko ditugu etapa guztietan urteroko SENTSIBILIZAZIO lanarekin jarraitzeko eta ikasleen artean zein helduen artean berdintasuna, errespetua eta askatasuna sustatzeko. Emakumeen kontrako edozein indarkerien aurkako sinboloa den puntu lila oinarri hartuta, azaroaren 25ean, osteguna, kolore moreko arroparen batekin janztea proposatzen dizuegu, horretara, genero berdintasuna aldarrikatu eta ...
Read more

ESKERRIK ASKO, elikagaien bilketan parte hartu izanagatik!

Ikastolako etapa guztietan batutako elikagaiak azaroaren 16an batu dituzte Elikagaien Bankuko arduradunek eta honako idatzia helarazi digute: Queremos agradecer LAURO IKASTOLA, la entrega realizada en el mes de NOVIEMBRE, gracias a la cual hemos recibido 2.427 kgs. de alimentos de primera necesidad. (…) Estos alimentos  contribuirán a cumplir los objetivos marcados y repartir gratuitamente 4.353 toneladas ...
Read more

Martxan da Ikastolan janari bilketa

Azaroaren 10etik 12ra bitartean janari bilketa burutuko da Ikastolan Bizkaiko Elikagaien Bankuarekin kolaboratuz. Bi ekimen burutuko ditugu: elikagaien bilketa Ikastolako etapa guztietan eta DBHko 4. mailako eta Batxilergoko ikasleen, irakasleen eta familien parte hartzea bultzatu saltokietan antolatutako Elikagaien Bilketa Nagusian. Bi ekimen hauek Lauro Ikastolako 2030 Agenda-planean txertatuta daude Garapen Jasangarrirako 2. Helburuan: GOSERIK EZIZATEA. ...
Read more

2030 Agenda: bultzada berria jasangarritasunean hezteko

Lauro Ikastolako proiektuan jasangarritasunaren ikuspegiak beti izan du protagonismo berezia, eta Eskola Agenda 21 proiektua eskoletan martxan jarri zenean, berehala atxekitu eta 2012 urtean lehen Eskola Jasangarriaren agiria lortu genuen, gaur egun ere mantentzen duguna. Jasangarritasunaren proiektuek ere aurrera egin dute 2030 Agenda bihurtuz, Nazio Batuen Erakundeak (ONU) proposatutako Garapen Jasangarrirako Helburuak – GJH oinarritzat ...
Read more

“Marea Arrosa” Lauro Ikastolan

DBH 1.Bko Laida Elexpuru, Jone Esturo, June Gerenabarrena eta June Uriarte ikasleek “Marea Arrosa” deituriko ekimena burutu zuten Ikastolan bularreko minbiziaren kontrako jarduera ezagunari jarraiki. Ikasleok materiala prestatu zuten, azalpenak eman zituzten ikaskideek jardueraren nondik-norakoa ezagutzeko eta urriaren 15ean lasterketa ospatu zen Ikastolako instalazioetan, gainontzeko etapen parte hartzearekin. Ekimen honek 2030 Agendaren OSASUN ETA ONGIZATEA helburuari ...
Read more

Oiloak eta oilarra heldu dira Haur Hezkuntzako Baratzera

Naturan inspiratu eta jasangarritasunean oinarrituz, Haur Hezkuntzako Baratzeko proiektuak euren ikaskuntzaren protagonista bihurtzen ditu ikasleak. Ingurumenean eragin minimoa sortuz eta eskura ditugun baliabide guztiak erabiliz, Baratzeko espazioa eraberritu eta osotu dugu: Erabiltzen ez diren paleekin baratzaren eta lorategien egitura sortu ditugu. Euri-ura zirkuitu baten bidez biltzen dugu eta ureztatzeko erabili. Hamaiketakoan sortzen ditugun soberakin organikoak ...
Read more

We use cookies from third party services to offer you a better experience. Read about how we use cookies and how you can control them by clicking Privacy Preferences