Berrien artxiboa

European Youth Parliament-eko tokian-tokiko saioetan izan dira gure ikasleak

Aurten ere, Lauro Ikastolako Batxiler 1. mailako sei ikaslek hartuko dute parte European Youth Parliament saioetan: European Youth Parliament hezkuntza proiektu independientea da, pentsaera kritikoa eta iniziatiba sozio-politikoa sustatzeko. Sortu zenetik, milaka ikaslek hartu dute parte, tokian-tokiko edota saio nazional eta nazioartekoetan, beste gazte batzuk ezagutuz eta eurekin debateak ingelesez eginez, Europa osoan gazteen politika-plataformarik handiena ...
Read more

Bi ikasle sarituak Euskadiko Filosofia Olinpiadako finalean

Martxoaren 24an ospatu da Eibarren Euskadiko filosofia Olinpiada, zeinetara Ikastolako lau ikasle heldu diren: Batxilerreko Aiala Garabieta Oribe, Inge Izar Bidaurrazaga Garcia eta Naroa Loroño Fano; eta DBH 4ko Beñat Oskila Arrieta. Bi izan dira sarituak: Aiala Garabieta, bigarren Iruzkinaren kategorian eta “Laratz saria”, euskarazko lan onenei egiten zaien aipamen berezia. Beñat Oskila hirugarren, Argazkilaritza ...
Read more

Jardunaldi ederra Uraren Eguna ospatu eta Nigerrerako ur-tantak ekimenean parte hartzeko

Martxoaren 22an Uraren Eguna ospatzen dela aitzakia hartuta, jardunaldi bereziak burutuko dira Haur Hezkuntzan, Lehen Hezkuntzan eta DBHn aste honetan zehar. Lehen Hezkuntzako ikasle guztiek, esaterako, martxoaren 22an Herri Kirolak burutu dituzte, primeran pasatuz, gure kirolak praktikatuz eta horretarako diru-ekarpena eginez, euro bana ikasleko, UNICEF erakundeari emango zaiona, alegia. Ekimen hau Lauro Ikastolako 2030 Agenda-planean ...
Read more

Lan-talde eta giro ederra GOBLIN kategoriako ikasturteko lehen lasterketan

Martxoaren 19an izan da Lehen Hezkuntzako GOBLIN kategoriako auto elektrikoen lasterketa, Leioan. Bi talde eta bi auto aurkeztu ziren, Formulauro eta Geldiezinak, eta lan bikaina egin zuten lehen lasterketa zela eta oraindik gidaritzan esperientzia falta zutela igarri bazen ere. Izan ere, Greenpower Spirit saria lortu zuten, euren lanari emandako aitormen bikaina! Eskerrik asko denoi, guraso ...
Read more

Angoulême-ko ikastetxearekin burututako trukearen lehen atala amaitu da

Nazioarteko trukaketen planaren barne, eta gure ikasleek ikasten duten frantsesa praktikan jarri eta beste herrialde eta kultura batzuetan ibiltzen ikas dezaten, Angoulême hiriko Elisabeth et Robert Badinter eskolarekin duela urteak burutzen dugun trukea berreskuratu dugu. Martxoaren 11-17 bitartean 25 ikasle izan dira Angoulême-n, Gorka Lozano eta Lilia Di Brindisi irakasleak lagundurik, bertako familiekin elkar-bizitzen. Jarduera ...
Read more

Batxilerreko ikasle berrientzako matrikula: martxoaren 27tik apirilaren 21era

Hemen duzue Batxilerrerako matrikula egiteko Hezkuntza Sailak argitaratu duen araudia: HEZKUNTZA ORRIALDEAN. Matrikula bi eratara egin ahal izango da: ON-LINE, martxoaren 27tik apirilaren 21era. Aurrez-aurrekoa, Ikastolako Batxilerreko idazkaritzan, ondoko egun eta ordutegian: EGUTEGIA ORDUTEGIA Martxoak 27-31 9:00 – 14:0015:00 – 16:30 Apirilak 17-20 9:00 – 14:0015:00 – 16:30 Apirilak 21 9:00 – 14:00 Kontuan izan ...
Read more

Industri erronka: Batxiler 1eko ikasleak errealitate industrialera hurbilduz

Martxoaren 15ean Industri Erronkaren azken ekitaldian izan da, Batxilerrerko 1. mailako ikasleek burutu dutena, alegia, Oihane Uriarte irakasleak lagundurik. Industri Erronka FVEM eskutik datorren jarduera da, Metaleko Enpresen Bizkaiko Federazioak sustaturik, errealitate industriala gazteei hurbiltzeko eta talentua sektorera erakartzeko. Aurreko batean informatu genuenez, lehenik informazio saio batzuk burutu ziren Ikastolan bertan eta gero ikasleek Arteche ...
Read more

Bi auto elektrikoekin lehiatu ziren DBH 4ko ikasleak

DBH 4. mailako Teknologia ikasleak Bilbon izan ziren martxoaren 5ean auto elektrikoen Greenpower-Bridgestone lasterketan, Josu Basterretxea, irakasleak lagundurik. Guztira 15 autok parte hartu zuten lehiaketan eta Lauroko ikasleek bi auto aurkeztu zituzten, bi taldetan banaturik, Laurokart1 (beltza) eta Laurokart2 (berdea). Ordu bat eta erdiko iraupen-lasterketa izan zen eta gure taldeek lasai eta seguru ekin zioten ...
Read more

Kontzertu ekonomikoa hizpide KUKULUMENDI hitzaldi saioetan, Pedro Luis Uriarterekin

Martxoaren 7an Pedro Luis Uriarte Santamarina izan dugu Ikastolan, 2. Batxilerreko ikasleekin, KUKULUMENDI – Pertsonen talentua garatuz hitzaldi-saioetan. Pedro Luis Uriarte, Lauroko guraso izandakoa eta gaur egun aititea, demokraziako lehen Eusko Jaurlaritzan Ekonomia Sailburu zelarik (1980-1984) Euskadiko Kontzertu ekonomikoa eta kupoa negoziatu eta sinatu zituen, eta horren historia eta gorabeherak azaldu dizkie Batxilerreko ikasleei. Datu ...
Read more

M8 egunero da!

Aste osoan zehar hainbat jarduera daude programatuta, etapa guztietan, Emakumeen Nazioarteko Eguna aldarrikatzeko. Gizarteak berdintasunerantz aurrera egin du eta egiten ari da, baina ohartarazi behar da atzera egitearen arriskua ere badagoela eta lan handia dugula oraindik egiteko, eta Ikastolan hezkidetzaren aldeko apostua egiten dugu. Egun hauek eduki ezberdinez jantziko dira inguruan ditugun gaiak jorratu eta ...
Read more

We use cookies from third party services to offer you a better experience. Read about how we use cookies and how you can control them by clicking Privacy Preferences