Berrien artxiboa

Ekintzailetza: Jon Uriarte eta Eneko Knorr batxilerreko ikasleekin

Otsailaren 18an, “KUKULUMENDI – Pertsonen talentua garatuz” hitzaldi programaren ikasturteko azken saioa izan dute Batxiler lehen mailako ikasleek. Ez dute euren hitzordura huts egin, beste urte batez, Jon Uriarte eta Eneko Knörrek, eta bada seigarrena! “Ekintzailetza” gaia jorratu dute Oihan Encinas, June Macareno, Yeray Fernandez de Ochoa eta Nahia Madrazo ikasleen gidatu duten saioan. Jonek ...
Read more

Emakume Zientzialarien astea izan dugu Ikastolan

Otsailaren 11n Emakume Zientzialarien Nazioarteko Eguna izan dela aitzakia, aste osoan zehar gaiari lotutako jarduerak izan ziren Lehen Hezkuntzan, DBH eta Batxilerrean. Lehen Hezkuntzan, 1. eta 2. mailetan material berezia landu dute; 3. mailan Science Workshop jakintzagaian bereziki landu da gai hau; eta hirugarren zikloan, 6. mailako neska ikasle talde batzuk aurkezpenak egingo dituzte  geletan. ...
Read more

European Youth Parliament saioetan izan ziren Batxilerreko zortzi ikasle

Otsailaren 7tik 9ra bitartean ospatutako tokian-tokiko European Youth Parliament saioetan ondoko ikasleek parte hartu zutenak, Gorka Lozano irakasleak koordinatu eta gidaturik, eta Leire Martinez eta Nerea Loidi ingeleseko irakasleekin: Aurten, beste ikastetxeetako hainbat ikasleekin jorratu eta ingelesez debatitu beharreko gaiak izan ziren: Zorte on denoi!
Read more

Filosofia Olinpiadarako finalista, Garazi Ibaseta

Aurten, Batxiler lehen eta bigarren mailetako hamar ikaslek aurkeztu dituzte iruzkinak Euskadiko Filosofia Olinpiada-n “Zaintza” gaia jorratuz. Garazi Ibaseta Azkorra 2. mailako ikaslea sailkatu da Euskadiko finalerako, Gasteizen ospatuko dena, otsailaren 21ean. Zorionak Garazi! Garaziri galdetu diogu zer izan den berarentzat fase honetan parte hartzea: “Filosofia Olinpiadak mila idea hartzea da eta, guztion artean, hauek ...
Read more

Biologia Olinpiadako irabazlea, Markel Torrel, eta Malen Bustamante hirugarren

Urtarrilean iragarri genuenez, UPV/EHUko kanpusean izan zen Espainiako XX. Biologia Olinpiadako autonomia-erkidegoko fasea eta Markel Torrel ikasleak 1º postua lortu du. Halaber, Malen Bustamantek hirugarren egin du. Fase honetan hiru ikasle izan dira irabazleak, Euskal Herriko hiru ikaslerik hoberenak, Espainiako XX. Biologiako Olinpiadara joateko, apirilean Kanariar Uharteetan ospatuko dena, eta bi izango dira Lauroko ordezkariak. ...
Read more

Agate Deuna bezperako kantaldiak

Egun handia izan zen Agate Deuna bezperakoa Haur eta Lehen Hezkuntzako ikasleentzat. Txikienak, 3, 4 eta 5 urtekoak, goizetik abiatu ziren DBH, Batxiler eta Lehen Hezkuntzako jolastokira ikaskide nagusiagoei abestera. Esperientzia ederra! Lehen Hezkuntzako 1., 5. eta 6. mailetakoak, Ikastolako inguruko baserrietan ibili ziren kantari, auzokideen harrera bikanagaz. Bilbora abiatu ziren Lehen Hezkuntzako 2. eta ...
Read more

“LIBURU IBILTARIA”, abentura magiko eta berezia Haur Hezkuntzan

Irakurketa sustatu eta haurrek liburuekin gozatzeko aukera ugari dugu Haur Hezkuntzan, gelako-liburutegian, Liburutegi proiektua, ipuin-kontalaritza, etab., baina aurrera-pausoa eman nahian, proiektu berria estreinatzen dugu otsailean: “Liburu Ibiltaria”. Ikastola eta familia elkarlanean baturik, haurren irakurzaletasuna bultzatu eta irakurtzeko ohitura sustatu nahi dugu, era ludikoan, ikasleak ipuinen mundu zoragarrira beste era batera hurbilduz. Prozedura, orohar, honetan datza: ...
Read more

European Youth Parliament – EYP saioak prestatzen hasiak dira Batxilerreko ikasleak

Batxiler 1. mailako zortzi ikaslek parte hartuko dute European Youth Parliament-eko tokian-tokiko saioetan, Bilbon, hurrengo otsailaren 7tik 9ra bitartean, Gorka Lozano irakasleak koordinatu eta gidaturik: European Youth Parliament hezkuntza proiektu independientea da, pentsaera kritikoa eta iniziatiba sozio-politikoa sustatzeko. Sortu zenetik, milaka ikaslek hartu dute parte, tokian-tokiko edota saio nazional eta nazioartekoetan, beste gazte batzuk ezagutuz ...
Read more

Kontzertu ekonomikoa hizpide KUKULUMENDI saioan

Urtarrilaren 28an Guillermo Dorronsoro izan dugu Ikastolan, 2. Batxilerreko ikasleekin, KUKULUMENDI – Pertsonen talentua garatuz hitzaldi-saioetan, Euskal Kontzertu ekonomikoa eta kupoa azalduz. Paktu-ekonomiko honen historia eta ibilbidea, berori izateko eskubide eta abantilak, eta zergatik defendatu eta babestu behar dugun adierazi die aurretik gaia landu izan duten ikasleei. Kontzertuari buruz zeintzuk gezur zabaltzen diren eta defendatzeko ...
Read more

Euskadiko VII Filosofia Olinpiada: Batxilerreko hamar ikaslek aurkeztu dituzte euren iruzkinak

Otsailaren 24ean Batxilerreko hamar ikaslek euren lanak aurkeztuko dituzte Euskadiko VII Filosofia Olinpiadan, iruzkin atalean, aurtengo gaia “Zaintzak” izanik. Ikasleak dira: Paula Alonso Epelde, Ekiñe Garcia-Echave Sadaba, Olivia Ibarra Gomez, Garazi Ibaseta Azkorra, Oier Lopez Lopez, Beñat Oskila Arrieta, Nerea Pintos Prieto, Ibone Solano Uribe, Beñat Subinas Villanueva eta Amaia Zubizarreta Aguiló. Sari banaketa Gasteizen ...
Read more

We use cookies from third party services to offer you a better experience. Read about how we use cookies and how you can control them by clicking Privacy Preferences