Berrien artxiboa

Hiru sari Elhuyar Zientzia Azokan!

Bigarren Hezkuntzako zazpi taldek aurkeztu zituzten euren proiektuak ekainaren 2tik 4ra Bilbon ospatu den Elhuyar Zientzia Azokan, Amaia Perez, Oihane Uriarte eta Esther Atela irakasleen gidaritzapean. Esperientzia bikaina partekatu dute ikasleek beste ikastetxeetako kideekin eta hiru sari ekarri dituzte: Zorionak talde guztiei egindako lanagatik!
Read more

Ikastolako Abesbatzak “Kantu Sarea” ekimenean parte hartu zuen

Lauro Ikastolako Lehen Hezkuntzako Abesbatzak “Bilboko Korala Gertutik” zikloan parte hartu du aurten, bertako talentua nabarmentzeko eta Bizkaian kultura sustatzeko helburua duen zikloan, hain zuzen. Bilboko Udalak eta Bilboko Koral Elkarteak zazpigarren aldiz jarraian berritu dute Bilboko Korala Gertutik zikloa eta maiatzean eta ekaina bitartean sei kontzertu burutu dira hiriko zenbait barrutitan. Ikastolako Abesbatzak ekainaren ...
Read more

Telekomunikazioko Ingeniaritza Eskolan aurkeztu du Batxiler 1eko ikasle talde batek bere proiektua

Batxilerreko 1. mailako ikasle talde batek aukera bikaina izan du euren proiektua Telekomunikazioko Ingeniaritza Eskolan aurkezteko. Taldearen partaideak dira Gaizka Bermejo Puertas, Zelai Toledo Urrutikoetxea eta Naroa Unzilla Higuero, euren ikerketa lana Amaia Perez irakaslearen gidaritzapean burutu dutenak. “Mikroplastikoen eragina indaba landarearen hazkuntzan” titulupean aritu izan ziren epaimahai baten aurrean, tartean doktoregai bat eta enpresa ...
Read more

Aparteko aipamena lortu du DBH 3ko proiektu batek estatu mailako “Es de libro” lehiaketan

Hegoa Hernando Akesolo, Markel Irizar Rodrigo, Eunate Krutxaga Gomez eta Ibai Ronchas Roldan DBH 3ko “Ikerketa Faktoria” jakintzagaiko lan-tadeak estatu mailako “Si eres original, eres de Libro” txapelketan aparteko-aipamena lortu du, Oihane Uriarte Arrazua irakaslearen gidaritzapean. Proiektuaren izenburua: “Marterako bidaiariak”. “P2” izena duen taldeak aipamen hau lortu du bere SITEaren publikazioari esker, esteka honetan ikusgai: ...
Read more

DBH 2ko lan-talde batek bideoa aurkeztu du ON ZIENTZIA lehiaketara

DBH 2ko Maider Lasa Davila, Amalia Victoria Velasco Artaza, Aimar Intxausti Aragonéz, Jon Vazquez Solana eta Jon Eizaguirre Pérezek osotutako lan-taldeak zientzia-bideoa aurkeztu dute ON ZIENTZIA lehiaketara. Elhuyarrek eta Donostia International Physics Centerrek (DIPC) ON ZIENTZIA bideo-lehiaketaren 13. edizioa antolatu dute, zientzia eta teknologia dibulgatzeko eta Teknopolis zientzia eta teknologiaren dibulgaziorako telebista-programaren barruan. Lehiaketaren helburua ...
Read more

Sailkatua fase estatalerako DBH 2ko proiektu bat EHUko Ingeniaritza Eraikuntza III. Olinpiada

EHUko Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolak antolatzen duen INGENIARITZA ERAIKUNTZAN: Ingeniorekin Eraikitzen III. Olinpiadan DBH 2ko bi talde sailkatu ziren finalaurrekotara, Teknologia arloan landutako proiektuekin, Amaia Pérez Etxebarria irakaslearen gidaritzapean.  ​DBHko kategorian, ematen diren hiru sarietatik, talde bi hauek 1. eta 3. postua lortu zuten: Euretatik, Butroetxe jasangarria proiektuak fase estatalerako sailkapena lortu du, telematikoki ospatu dena, ...
Read more

Ohorezko Matrikulak eta Bikaintasun agiriak banatu ditugu

Batxiler 2. mailako ohiko ebaluazioa amaituta, Ohorezko Matrikula eta Bikaintasun agiriak banatu dituztet Zuzendari Pedagogikoak, Batxilerrekoak eta mailako tutoreek. Ohorezko Matrikulak izan dira: Aurtenetxe Martin, Maura; Garabieta Oribe, Aiala; Lawrence Míguez, Carmen; Lázaro van Spijk, Imke; Bidaurrazaga Garcia, Inge Izar eta Maruri Sanuy, Asier. Bikaintasun Agiria lortu dutenak, hau da, 8,75tik gorako batez-bestekoa, izan dira: ...
Read more

Agurra egin diogu Ikastolako 45. promozioari. Ez adiorik!

Maiatzaren 19an ospatu dugu Ikastolako 45. belaunaldiaren agurra (2008-2023), euren guraso eta irakasleekin batera. Ikuskizunak agerraldi bikainak izan zituen, ikasleak benetako protagonistak izanik: musikariak eta abeslaria, abesbatza, poesia, hitzaldiak, dantzak,… Ekitaldian proiektatutako promozio honen ibilbidearen bideoa eta egun honetako argazkiak ikusgai daude familien atal pribatuan. Eskerrik asko parte hartu zuten ikasle guztiei, Batxiler eta Lehen ...
Read more

We use cookies from third party services to offer you a better experience. Read about how we use cookies and how you can control them by clicking Privacy Preferences