Berrien artxiboa

Batxilerreko hiru ikasle BIRA Kultur Guneko Kafe-filosofikoan

Urtarrilaren 18an “Kafe filosofikoa” ospatu zen BIRA Kultur Gunean, Agora Filosofia elkartearen eskutik. Ikastolako Filosofiako Iñigo Martínez Peña eta Jone Ojea irakasleak gonbidaturik, bertan izan ziren Batxilerreko hiru ikasle, Aiala Garabieta, Carmen Lawrence eta Imke Lazaro, Jon Gerediagarekin batera poema batzuk irakurtzen. Saio honetan zenbait egileren “Mare: ilargiari poemak” (1545 argitaletxea) aurkeztu zuten, ume eta ...
Read more

Nerea Ibarzabal Bizkaiko Bertso Txapelduna eta Euskal Herriko finalista izan dugu Ikastolan

Urtarrilaren 17an Nerea Ibarzabal Salegi izan dugu Lauron Batxiler lehen mailako ikasleekin, KUKULUMENDI hitzaldi-saioen proiektuan parte hartuz, aurreko ikasturtean bezalaxe. Nerea, 2021eko Bizkaiko Bertsolari Txapelduna eta Finalista 2022ko Euskal Herrikoan, ia bi orduz jardun izan da ikasleekin Matxalen Aspuru Iñarritu, Amaia Goiriena Zugazaga, Kemen Nebreda Gonzalez eta Urko Astorkitza Fernandez aurkezleen eskutik. Eurek plazaratzen zizkioten ...
Read more

Formakuntza “pildorak” entrenatzaileentzat Athleticen eskutik

Athletic-ek formakuntza saio berezia eskaini die Lauro Ikastolako futbol entrenatzaileei hitzartutako kluba garen aldetik, Borja Gomez futbol koordinatzailearen bitartez, eta hamabi bertaratu dira Lezamara abenduaren 27an. Lezamara heldu, instalazioetatik bisitaldia, eta gero pare bat orduko saioa izan zuten, “pildorak” deitzen dituztenak, bereziki entrenoak nola egituratu daitezkeen azaltzeko. Eskerrik asko Athletic-eri eta oporretan formatzen jarraitzeko interesa ...
Read more

Bi sari eta hiru accesit ICLI Marrazki leihaketan

ICLI Marrazki leihaketan parte hartu eta aurten ere irabazleak izan ditugu! Bi izan dira marrazkilari saituak: Nikole Garcia Cano, 3.B gelakoa, eta bere marrazkia ICLIren Gabonetako postala izango da; eta Lorea Serrano Astralagarena, 3.Bkoa ere, bere marrazkia COIIB Ingeniarien Eskolaren irudia izango delarik. Halaber, aurten 8 Accesit eman dituzte, beste lan batzuk ere aitortu nahian, eta hiru ...
Read more

Bizkaiko Batzar Etxean, ume errefuxiatuen duintasunerako eskubideak aldarrikatuz

Azaroaren 20an ospatzen den Haurren Eskubideen Nazioarteko Eguna aitzakia, Bizkaiko Osoko Txikiak ume errefuxiatuen eskubideen aldeko elkartasun mezua zabaldu zuen, Gernikako Batzar Etxean Bizkaiko 250 ikasle batu zirelarik. Lauroko DBHko 2. mailako Gizarte Zientziak arloan, “Zuen balioak, lau haizeetara” ekimena martxan jarri genuen UNICEF elkartearekin. Proiektu honek haur eta nerabeei ahotsa eman nahi die beraien ...
Read more

Gabonetako ekitaldirako sarreren zozketa eginda!

Zozketa, Lehen Hezkuntzako hiru ikasleen laguntzaz egin dugu eta atera den zenbakia 136 izan da. Beraz, ondoko zenbakiek lortu dute sarrera: 136tik 317ra (esleitutako azken zenbakia). 1etik 21era. Sarrerak prestatzen ari gara eta astearte eta asteazken bitartean entregatuko dizkiegu ikasleei klasean. Kontuan izan, mesedez, aforo mugatua segurtasun neurri bat dela denon onerako, ikasle eta ikusleentzako, ...
Read more

We use cookies from third party services to offer you a better experience. Read about how we use cookies and how you can control them by clicking Privacy Preferences