Lehen Hezkuntzako Abesbatzako kideek Fair Saturday ekimeneko hasiera ekitaldian parte hartu zuten. Inoiz ahaztuko ez duten esperientzia! Beste 2.000 bat artistekin batera, abeslari zein musikariekin, eta ia 8.000 ikusleen aurrean, kontzertu ederra burutu zuten azaroaren 25ean, Miribillako Bilbao Arenan. Ziur gaude datorren urtean errepikatu nahi izango dutela! Kontuan izan EiTB-k kontartua grabatu eta Gabon egunean ...
Azaroaren 23an Juan Ignacio Perez Iglesias dibulgatzailea eta idazlea izan dugu KUKULUMENDI – Personen talentua garatuz hitzaldi saioei hasiera emanez. Bigarren Batxilerreko ikasleei “Ezagutzaren mugak (edo ezagutzaren behinbehinekotasunez)” hitz egin die, ostean neska-mutilek eta Garbiñe Echevarria eta Beñat Zubia aurkezleek egin dizkioten galderei erantzunez: letra eta zientziak banatzearen inguruan, ondorengo ikasketetarako gomendioak, euskara, hizkuntza era ...
Hasi da Euskaraldia! Gogoan izan, Ikastolak antolatutakoen artean, berba-kafe bat dugula azaroaren 23an, asteazkenarekin. Gurasoekin solasaldia antolatu dugu euskarari buruzko hausnarketa saioa egiteko. Izena emateko garaiz zaude, azaroak 21era arte: EMAN IZENA. Animo gu ta gutarrak!
Filosofia Mintegiak antolaturik, Joseba Sarrionandia idazlea izan dugu Ikastolan azaroaren 11n, Batxilerreko lehen mailako ikasleekin solasaldian. Hitzen ondoeza bere liburua hizpide, bestelako gaiak ere jorratu ditu ikasleen galderei erantzunez: egungo gazteria, Kubako egoera, etxera itzultzea, esaterako. Eskerrik asko Sarri gurera hurbiltzeagatik, plazera izan da!
Azaroaren 18tik abenduaren 2ra EUSKARALDIAko hirugarren edizioa burutuko da. Ohiturak astindu eta gure ohiko harremanetan euskara gehiago erabiltzeko ariketa honetan parte hartzera animatu nahi zaitugu, berriz. ere. Izena emateko laguntza behar duzu? Asteburu honetan, azaroak 11-13, Laurora bazatoz kirol jarduetara, lagunduko zaitugu: Behekosoloa Kiroldegiko sarreran izena emateko postu bat eta laguntzaileak izango dituzu. Badakizula zer ...
Gau Beltza edo Arimen Gaua dela eta, azken astean zehar liburutegia apaindu eta erakusketa bat burutu dugu. Baina ekintza nagusia hilabete osoan zehar beldurrezko ipuin lehiaketa izan da eta azaroaren 2an izan da amaiera. Eskerrik asko parte hartu duten guztioi eta zorionak saridunei, Haizea Ruiz Lobato eta Uxue Corta-ri, Maldito reto eta Urriak 31 ipuinengatik! ...
Euskal Laborarien Taldea, DBHko hautazko jakintagai hau burutzen dutek ikasleak, alegia, Haur Hezkuntzako 5 urteko ikasleekin izan dira Gau Beltzaren inguruan jarduteko. Ekintza ezberdinak prestatu dituzte Haur Hezkuntzako ikasleekin egiteko: istorioa, hilerrira bisita, dantza,… Helburua? Umeen beldurrak landu. Dantza egin eta abestu nahi baduzue, hona hemen karaoke dotorea!!!
We use cookies from third party services to offer you a better experience. Read about how we use cookies and how you can control them by clicking Privacy Preferences