Berrien artxiboa

Martxan dira INSPIRA saioak neskengan teknologia eta zientziarako bokazioak sustatzeko

Dagoeneko laugarren urtez, martxan ditugu INSPIRA proiektuko saioak Lehen Hezkuntzako 6. mailan. Neska zein mutilek hartzen dute parte, talde berezituetan, eta edukiak modu ezberdinez lantzen dituzte neskengan teknologia eta zientziarako bokazioa bultzatzeko asmoz, taldeko mentoring teknikari jarraituz. Inspira STEAM Deustuko Unibertsitateak sustatzen du, eta Innobasqueren lankidetza du Euskadin. Aurten euren eskutik datozen mentore-aholkulariak dira Amaia ...
Read more

Sari banaketak Lehen Hezkuntzan: “Gela berdea” eta Gabonetako marrazki lehiaketa

Abenduan, Olentzero egunean, Marrazki lehiaketa ospatu zen Lehen Hezkuntzako 1. eta 2. mailetan. Tutoreek gelaka eginiko lehen hautaketa baten ostean, Marrubi Taldeak, Euskara Planaren sustatzaileek, maila bakoitzeko 3 marrazkirik onenak aukeratu zituzten. Marrazki lehiaketa honetako sari banaketa Gabonetako Behekosoloko ekitaldian egiten ohi dugu, baina aurtengo egoera dela eta, ekitaldi xumeago bat burutu behar izan dugu: ...
Read more

Filosofia Olinpiada: Lauroko bost ikaslek hartu dute parte

Urtarrilean Filosofiako III Olinpiadak ospatu dira Euskadiko ikastetxeen artean. Aurtengo egoera dela-eta, online egin behar izan dituzte ikasleek haien iruzkinak, unibertsitatean elkartu beharrean. Olinpiadaren gaia “Askatasuna edo segurtasuna?” galderaren inguruko hausnarketa izan da eta Lauroko ondoko ikasleek ere parte hartu dute euren lanak aurkeztuz: Naroa Loroño, Helen Zarragoitia, Itziar Rodriguez, Leire Mancisidor eta Telmo Tudiri. ...
Read more

Lehen Hezkuntzako zorionak

Aurtengo egoeragatik ezin izan ditugu ohiko ekitaldi eta agerraldi publikoak burutu, baina Lehen Hezkuntzako ikasle eta irakasleak jo ta ke aritu izan dira Gabonetako zorionak familiei eta inguruko kolaboratzaileei ere helarazteko. Ziklo guztietan, apaingarri ugari, original eta koloretsuak prestatu dituzte, eta batzuek bideoak ere osotzera ausartu dira, denokin partekatu nahi dituztenak. ikusi eta disfrutatu! Lehen ...
Read more

Nora Burgoa Abos ikasleak, 1. saria Bizkaidatz Txikia Lehiaketan

Ikastolako NORA BURGOA ABOS ikasleak BIZKAIDATZ Txikia 2019-2020 haur eta gazteen VI. Literatura-Sariari  dagokionez, Haurren Mailako Euskara modalitateko 1. saria irabazi du. Norak aurreko ikasturtean aurkeztu zuen bere ipuina, Lehen Hezkuntzako 6. mailan zegoela, Izena badu, bada (Haitzaren erraietan) titulupena. Tamalez  oraingoan ezin izan da sariak banatzeko ekitaldi ofizialik antolatu, COVID-19ak sortutako osasun-egoera larriaren ondorioz. ...
Read more

Lauro Ikastolako ikasle eta irakasleak EITB MARATOIAREKIN bat eginez

Lehen Hezkuntzako 3. eta 4. mailetako ikasle eta irakasleek bideoa grabatu dute aurtengo EiTB Maratoiaren ekimenean parte hartzeko. Eñaut Intxaurraga irakasleak sortuako bertsoaz, gogotsu eta emozioz parte hartu izan dute pandemiaren aurka borrokatzeko sortu den bertso katean. Ikusi bideoa eta disfrutatu! Izan baikorrak, eta arduratsuak! Parte hartu eta ekarpen-ekonomikoa egin nahi izanez gero: IKUSI HEMEN
Read more

We use cookies from third party services to offer you a better experience. Read about how we use cookies and how you can control them by clicking Privacy Preferences