Berrien artxiboa

Kirolean ere euskeraz!

Ikastolan eskola kiroleko euskara planarekin martxan jarraitzen dugu. Euskara planak eskola kirolean dituen bost ardatzetan ekin eta ekin ari gara. Begiraleekin bertatik bertara lanean gabiltza eta helburu lorgarriak izate aldera, eusle metodologia ere eskola kirolera egokitu dugu gure ikasleen erabilera informala sustatze aldera: formakuntza, esku hartzea eta jarraipena. Oraingoan familien eta ikusleen sentsibilizazioan eragiteko, karteleria ...
Read more

DBH 3ko ikasle boluntarioak, kontsumo arduratsu eta etikoari buruzko hitzaldian

Apirilaren 14an, larunbata, goizeko 11:00etan, Bidebarrietako Liburutegian batu da DBH3ko gela guztietako ikasle boluntario eta guraso talde txikia, Nerea Zarraonandia eta Idoia Ugalde Gizarteko irakasleak lagundurik. Geografia ikasgaian martxan den GLOBALIZAZIOARI buruzko proiektuaren barruan, bertaratu direnek KALPONA AKTER Bangladeshko ehungintza fabriketako langile ohi eta sindikalista ezagunaren hitzaldia entzun eta parte hartzeko aukera izan dute. Hitzaldia ...
Read more

Heldu dira Indiara ere ikasleek emandako kamiseta, sudadera eta motxilak

Giza-konpromiso planaren barruan, urrian, Batxilerreko ikasleek ICLI. Ingeniería para la Cooperación-Lankidetzarako Ingeniaritza erakudeari, ikasketa bidaietarako egindako eta soberan geratutako kamiseta, sudadera eta motxilak entregatu zizkioetan. Arropa horren lehen txanda, Kongora heldu zen urtarrilean, eta orain, Indiara heldu dira, Predham-era, erakundeak bertan duen beste proiektu batera: Indiakoa, oso osasun-etxe txiroa da, arazo fisiko eta psikiko latzak dituzten ...
Read more

Lauroko 5 ikasle sailkaturik Eskolarteko Bizkaiko Xake finalerako

Eskolaz kanpoko Xake jardueran parte hartzen duten Lehen Hezkuntzako bost ikasle sailkatu dira eskolarteko Bizkaiko Finalerako apirilaren 15ean eta 22an Sestaon izango dena, alegia: Beñat Subinas, Eneko Diaux, Pablo Etxebarria, Aimar Intxausti eta Beñat Goikoetxea. Sailkapen fasean, 2 txapelketa izan ziren, Getxon eta Leioan, bakoitzean 150 partehartzaile inguru egon zirelarik. Puntuazioari dagokionez, sailkapen faseko lehen ...
Read more

Maider Ruiz Azkue, ikastolako saskibaloi jokalaria, txapeldun Euskadiko Selekzioarekin

Aste Santuko oporretan, Maider Ruiz Azkue, Lehen Hezkuntzako 6. mailako ikaslea eta ikastolako saskibaloi jokalaria, Euskadiko Selekzioarekin egon da San Fernandon, Cadizen, Espainako mini txapelketa jokatzen. Bertan, maila berezian Espainiako txapeldun lotu dira finalean, Balear Irlak taldeari 59 – 89 irabazi ondoren. Zorionak Maider! Federazioko berria
Read more

“7 kantu, 7 lur, 7 konexio” ikuskizuna KALAKARI taldearen eskutik, Loraldia Eskolan

Iragarri izan dugunez, DBH 4ko KALAKARI taldeak, Loraldia Eskolan parte hartu du, martxoaren 23an “7 kantu, 7 lur, 7 konexio” ikuskizuna antzeztuz. Euskal kantuen barneko kontu unibertsalen eta imajinario kolektiboen konexioak harilkatu zituzten 15-16 urteko ikasleek, ikusle zituzten senitarteko eta lagunak kantatzen jarri arte. Tradiziozko kantuak eta gaur eguneko testuingurua lotu zituzten, bai eta antzeztu ...
Read more

Desfibriladoreak Ikastolako eraikin guztietan eta segurtasun beste neurri batzuk

Orain arte eta duela hamar bat urtetik, desfibriladore bat egon da Kiroldegiko sarreran, baina orain eraikin guztietako sarreretan instalatzea erabaki da. Eraikin bakoitzaren atean, desfibriladore bat dagoelako adierazgarria jarri eta eraikin barruan tresna instalatu da. Eraikin guztietako pertsonek tresnaren erabileraren inguruko prestakuntza izan dute eta ikasleen artean ere zabaltzen ari gara: DBH eta Batxilerreko lehen ...
Read more

Uraren eguna Ikastolan: Nigerrerako ur-tantak proiektua etapa guztietan

Martxoaren 22an Nazioarteko uraren Eguna ospatzen da eta Ikastolan jarduerak burutu dira etapa guztietan, “Nigerrerako ur-tantak” proiektuan parte hartuz, azken bostu urteetan egin izan dugun moduan. Honen helburua da Nigerreko haur behartsuenek ura izatea euren eskola eta etxeetan: ura hurbil izanez gero, ez dute berorren bila urrun joan behar eta horrek eskolara joaten ahalbidetzen ditu. ...
Read more

DBH 3ko ikasleak Bartzelonako Exporecerca Zientzia Azokan

3.DBH-ko lau ikasle, Unax Unzueta, Ariana Molinos, Leire Pereda eta Lucia Chirapozu, Amaia Perez eta Oihane Uriarte irakasleak lagunduta, Bartzelonan ospatzen ari den Exporecerca Zientzia Azokan parte hartzen ari dira. Azoka honetan estatuko zein nazioarteko beste herrialdeekin batera beraien proiektu zientifikoa aurkeztuko dute hiru egunetan zehar. Proiektu hau “Ikerketa-Faktoria” ikasgaian garatu dute beste bi ikasleeekin ...
Read more

We use cookies from third party services to offer you a better experience. Read about how we use cookies and how you can control them by clicking Privacy Preferences