Berrien artxiboa

Fernando Arana eta Ander Fernandez de Larrea ikasleek euren proiektua aurkeztu dute Toulousen

Batxilerreko Fernando Arana eta Ander Fernandez de Larrea ikasleak, Amaia Perez irakasleaz lagunduta, Toulousen burutzen ari den “MILSET – l’Expo-Sciences Européenne 2016” zientziaren azokan daude uztailaren 9tik 15era euren “Piezoelektrizitatearen azterketa eta bere aplikazioa tren-bideetan” proiektua aurkezten. Oso esperientzia ona izaten ari dira eta jende askok agertu du interesa euren proiektuagatik. PROIEKTUAREN TRIPTIKOA: TRIPTYCH Ikus ...
Read more

16/17 ikasturterako IKT baliabideak, liburuak eta materialak

Posta elektronikoz hartuko dituzue testu-liburu, IKT baliabide eta materialei buruzko zirkularrak:  familia bakoitzari dagokion ikas-maila. Bidalketa horietan, Chromebook eta Ipad kontratuak ere gehituko ditugu, dagozkien mailetan, eta kontratuok irailean ekarri beharko dituzte ikasleek, gurasoek eta ikasleen eurek sinatuta. Hala ere, zirkular eta kontratu hauek eskuragarri dituzue baita ere webguneko atal pribatuan, IKASTURTEKO ZEHAZTAPENAK atalean.
Read more

Bigarren Hezkuntzako ikasleen jarduera bereziak ekaineko egunetan

Hirugarren urtez DBHn ikasgai guztiak gainditu dituzten ikasleak euren formakuntza osatzeko hainbat tailer, ikastaro eta ekintzetan parte hartzen ari dira. Sei egunez DBHko 1. mailatik  4. mailara ikasleek ikasturtean zehar landutakoa sakontzeko, ikasitakoa aplikatzeko, datorren ikasturtean ikasi beharrekoa aurreratzeko baita gaitasun eta trebezi berriak ere garatzeko aukera dute. Hauek dira maila bakoitzean lantzen ari diren tailerrak: ...
Read more

Laurok Heldutasun Teknologikoko Ziurtagiria lortu du

Teknologia berriekin lan egiteko konpromisoarekin dihardugu, eta bereziki ikas-irakaskuntza prozesuetan. Honen adierazgarri da, hain zuzen, Hezkuntza Berrikuntza Zuzendaritzak Ikastolari eman dion Heldutasun Teknologikoko ziurtagiria – Maila Aurreratua. Ziurtagiri honek Ikastolako arlo guztietan dagoen teknologia berrien ezarpenaren aitortzen du, eta bereziki ikas-irakaskintzan. Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Ikerketa Sailak maiatzean argitaratu du ziurtagiria lortu duten ikastetxeen zerrenda, apirilean ...
Read more

Inazio Garaizar eta Urko Valverdek Madrileko lehiaketa bat irabazi dute “Ironmano” proiektuarekin

Inazio Garaizar eta Urko Valverdek, 2. Batxilerreko ikasleek, “Si eres original, eres de libro” estatu mailako lehiaketa irabazi dute “Ironmano” proiektu digitalarekin. Hona hemen epaimahaiak bidalitako testua: “Por medio de la presente comunicación nos complace exponerle que el jurado de la 10ª edición del concurso “Si eres original, eres de libro”, compuesto por la bioquímica ...
Read more

Iñigo Urkullu Renteria Lehendakariak Ikastola bisitatu du

Goizeko 10:00etan heldu eta ordu eta erdiko bisitaldia egin du Ikastolan, Sailburu, Sailburu orde eta Loiuko Alkateaz lagundurik. Kontseilu Errektore eta Zuzendaritza Taldeak harrera egin dio Batxilerreko eraikinean eta ondoren Lehen Hezkuntzakora bideratu da. Bertan proiektu eta jarduera ezberdinak azaldu dizkiote ikasleek eurek. Jarraian, DBHko eraikinera abiatu, eta ikasleek harrera egin diote ongi-etorri bertsoaz eta ...
Read more

We use cookies from third party services to offer you a better experience. Read about how we use cookies and how you can control them by clicking Privacy Preferences