Berrien artxiboa

Zorionak Betabot taldeari! Lehen saria lortu dute Galiciencian

Lauro Ikastolako Betabot taldeak lehen saria jaso du azaroaren 17tik 20ra ospatu den Galicienciaren 10. edizioan, Ourenseko Tecnopole Parke Teknologikoan. “Hezkuntzan komunikazio-kanalak irekiz” lana aurkeztu zuten, Amaia Perez irakasleark gidatuta, Elhuyarrek antolatzen duen zizentziaren azokan saritua izan zena, hain zuzen. Hirurogehita hamalau proiektu bildu ditu Galiziako Azokak eta gure ikasleek hezkuntza hobetzeko helburua duen aplikazio ...
Read more

Ikastolako Betabot taldeak parte hartu zuen “Zientzia Astea”ren inaugurazioan, Euskalduna Jauregian

Azaroaren 2an izan da Euskalduna Jauregian “Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Astea”ren inaugurazio ekitaldia, Innobasque-k antolaturik. Iñaki Lopezek aurkeztu zuen honetan, irekiera Iñigo Urkullu Lehendakariak egin zuen. Hasierako hitzaldia Félix Goñi, EHUko Biokimika eta Biologia Molekularreko katedradunaren eskutik heldu zen eta ostean gai ezberdinak jorratu ziren zientziarekin lotuz: Josean Alija, Neruako sukaldaria. Izaskun Astondoa, Astondoa pirotekniako ...
Read more

Ekimen berria DBHko Bibliotekan: irakurketa lehiaketa

Martxan dago irakurketa lehiaketa berria DBH 1. eta 2. mailetan, Euskara eta Lengua mintegiek eta liburutegiak antolatuta. Helburua irakurketa zaletasuna bultzatzea da. Horretarako, ikasturte osoan zehar, ikasgai bakoitzean, 7 liburu irakurtzea proposatu zaie ikasleei. Irakurri ostean, liburutegiko web orrian liburuari buruzko iritzia jarri behar dute. Lortzen dutenek, puntu 1 gehiago jasoko dute dagokion ikasgaian. Hasiak ...
Read more

DBH 4ko bi ikaslek Ugaoko Burdin Hesiaren indusketan parte hartu dute

DBH 4ko Historiako klaserako, nota igotzeko ekintza bezala, urtean zehar hainbat jardueretan parte hartzeko proposamena egingo zaie ikaslee, eta kasu honetan,  Ugaoko Burdin Hesiaren elkartearekin kolaboratzeko gonbitea hartu zuten ikasleek. DBH 4Ako Iñaki Garcia eta DBH 4Bko Alex Ibarrondo bertaratu ziren urriaren 4ean indusketa lanean aritzeko: Gerra Zibila garaiko gotorleku bat lurpetik ateratzeko lanak egin zituzten. ...
Read more

Lehen Saria Plastika Tailerreko proiektuari: Arenatzarte 2015

Lehen Hezkuntzako 3. eta 4. mailan, Plastika Tailerrean, bi proiektu burutu ziren 14/15 ikasturtean: “Hiria”, 3.ean; eta “Meninak”, 4.ean. Biak, Gueñes-eko ARENATZarte parkeko “Arte&reciclaje” lehiaketara aurkeztu, eta “Meninak” lanak lehen saria lortu du. Proiektu honek bi oinarri ditu: jasangarritasuna eta giza-konpromisoa landu, burututako lan guztia berziklatutako materialak erabiliz egin baita. Ikasleek egindako lana lehenik Ikastolan ...
Read more

Taper solidarioa: Lauro Ikastolak AUNARekin kolaboratuko du

Aunar Elkarteak, lukrorik gabeko ONGak, “Taper solidarioa” proiektua aurrera darama jatetxe eta ikastetxeekin elkar lanean arituz. Baztertze arriskuan eta janaria lortzeko laguntza behar duten pertsonekin lan egiten du eta Lauro Ikastolak kolaborazioa sinatu du eurekin, Bizkaiko lehen Ikastola izanik. Urritik aurrera, Lauron prestatzen diren menuen litezkeen soberakinak egunero eramango dituzte eta eurek arduratuko dira batu, ...
Read more

Donostiako Zinemaldian aurkeztutako “Amama” filmaren protagonista, Iraia Elias, Lauroko ikasle-ohia da

Asier Altunaren “Amama” pelikula Donostian aurkeztua izan zen irailaren 21ean eta Urrezko Mazkorra lortzeko lehian dago. Filme honen protagonista Iraia Elias dugu, Lauro Ikastolako ikaslea izandakoa. “Amama” zinemaldiko atal ofizialean aurkezten den euskarazko bigarren filma da, aurreko urteko “Loreak”en ostean. eitb-n aurkezpenaren berria ikusi Iraia Elias “Fotogramas” aldizkarian: “Iraia Elias, la revelación de amama”.
Read more

Betabot taldeak MOONBOTS finalean parte hartuko du

Lauro Ikastolako BETABOT taldeak Google-ek proposatu zuen MOONBOTS lehiaketan parte hartu du udan zehar. Taldea osotzen dute Ander Aguiriano, Jon Andoni Bretón, Sue González eta Asier Rementeriak, Amaia Pérez eta Borja del Río irakasleen laguntzaz. Lehiaketa honen helburua da robot bat sortzea, LEGOren bidez, Ilargian burutu behar diren misio ezberdinak garatzeko. Deialdia ekainean izan zen eta ...
Read more

We use cookies from third party services to offer you a better experience. Read about how we use cookies and how you can control them by clicking Privacy Preferences