Batxilerreko hiru ikasle BIRA Kultur Guneko Kafe-filosofikoan

Urtarrilaren 18an “Kafe filosofikoa” ospatu zen BIRA Kultur Gunean, Agora Filosofia elkartearen eskutik. Ikastolako Filosofiako Iñigo Martínez Peña eta Jone Ojea irakasleak gonbidaturik, bertan izan ziren Batxilerreko hiru ikasle, Aiala Garabieta, Carmen Lawrence eta Imke Lazaro, Jon Gerediagarekin batera poema batzuk irakurtzen.

Saio honetan zenbait egileren “Mare: ilargiari poemak” (1545 argitaletxea) aurkeztu zuten, ume eta gazteek poesiaz gozatu eta euskal poetak ezagutu ditzaten helburua duena. Halaber, Joseba Sarrionandiak “Zer ote da kanpotarra izatea”? gaia jorratu zuen.

Zorionak gure ikasle eta irakasleei saio zoragarriagatik!


We use cookies from third party services to offer you a better experience. Read about how we use cookies and how you can control them by clicking Privacy Preferences