Berrien artxiboa

Angoulême-ko ikastetxearekin burututako trukearen lehen atala amaitu da

Nazioarteko trukaketen planaren barne, eta gure ikasleek ikasten duten frantsesa praktikan jarri eta beste herrialde eta kultura batzuetan ibiltzen ikas dezaten, Angoulême hiriko Elisabeth et Robert Badinter eskolarekin duela urteak burutzen dugun trukea berreskuratu dugu. Martxoaren 11-17 bitartean 25 ikasle izan dira Angoulême-n, Gorka Lozano eta Lilia Di Brindisi irakasleak lagundurik, bertako familiekin elkar-bizitzen. Jarduera ...
Read more

Batxilerreko ikasle berrientzako matrikula: martxoaren 27tik apirilaren 21era

Hemen duzue Batxilerrerako matrikula egiteko Hezkuntza Sailak argitaratu duen araudia: HEZKUNTZA ORRIALDEAN. Matrikula bi eratara egin ahal izango da: ON-LINE, martxoaren 27tik apirilaren 21era. Aurrez-aurrekoa, Ikastolako Batxilerreko idazkaritzan, ondoko egun eta ordutegian: EGUTEGIA ORDUTEGIA Martxoak 27-31 9:00 – 14:0015:00 – 16:30 Apirilak 17-20 9:00 – 14:0015:00 – 16:30 Apirilak 21 9:00 – 14:00 Kontuan izan ...
Read more

Industri erronka: Batxiler 1eko ikasleak errealitate industrialera hurbilduz

Martxoaren 15ean Industri Erronkaren azken ekitaldian izan da, Batxilerrerko 1. mailako ikasleek burutu dutena, alegia, Oihane Uriarte irakasleak lagundurik. Industri Erronka FVEM eskutik datorren jarduera da, Metaleko Enpresen Bizkaiko Federazioak sustaturik, errealitate industriala gazteei hurbiltzeko eta talentua sektorera erakartzeko. Aurreko batean informatu genuenez, lehenik informazio saio batzuk burutu ziren Ikastolan bertan eta gero ikasleek Arteche ...
Read more

Bi auto elektrikoekin lehiatu ziren DBH 4ko ikasleak

DBH 4. mailako Teknologia ikasleak Bilbon izan ziren martxoaren 5ean auto elektrikoen Greenpower-Bridgestone lasterketan, Josu Basterretxea, irakasleak lagundurik. Guztira 15 autok parte hartu zuten lehiaketan eta Lauroko ikasleek bi auto aurkeztu zituzten, bi taldetan banaturik, Laurokart1 (beltza) eta Laurokart2 (berdea). Ordu bat eta erdiko iraupen-lasterketa izan zen eta gure taldeek lasai eta seguru ekin zioten ...
Read more

Kontzertu ekonomikoa hizpide KUKULUMENDI hitzaldi saioetan, Pedro Luis Uriarterekin

Martxoaren 7an Pedro Luis Uriarte Santamarina izan dugu Ikastolan, 2. Batxilerreko ikasleekin, KUKULUMENDI – Pertsonen talentua garatuz hitzaldi-saioetan. Pedro Luis Uriarte, Lauroko guraso izandakoa eta gaur egun aititea, demokraziako lehen Eusko Jaurlaritzan Ekonomia Sailburu zelarik (1980-1984) Euskadiko Kontzertu ekonomikoa eta kupoa negoziatu eta sinatu zituen, eta horren historia eta gorabeherak azaldu dizkie Batxilerreko ikasleei. Datu ...
Read more

M8 egunero da!

Aste osoan zehar hainbat jarduera daude programatuta, etapa guztietan, Emakumeen Nazioarteko Eguna aldarrikatzeko. Gizarteak berdintasunerantz aurrera egin du eta egiten ari da, baina ohartarazi behar da atzera egitearen arriskua ere badagoela eta lan handia dugula oraindik egiteko, eta Ikastolan hezkidetzaren aldeko apostua egiten dugu. Egun hauek eduki ezberdinez jantziko dira inguruan ditugun gaiak jorratu eta ...
Read more

Filosofia Olinpiada: lau ikasle finalerako sailkaturik

Batxilerreko 10 ikasle eta DBH 4ko lau aurkeztu ziren Euskadiko V Filosofia Olinpiadara, Iñigo Martinez Peña eta Jone Ojea Totorikaguena Filosofiako irakasleek koordinaturik, eta lau sailkatu dira finalerako: Batxilerreko Aiala Garabieta Oribe, Inge Izar Bidaurrazaga Garcia eta Naroa Loroño Fano; eta DBH 4ko Beñat Oskila Arrieta. Batxilerreko hiru ikasleak “Iruzkin” modalitatean (ikus beherago, gaia) izan ...
Read more

Jon Uriarte eta Eneko Knörr izan ditugu hizlari KUKULUMENDI saioan

Otsailaren 23an “Kukulumendi – Pertsonen talentua garatuz” hitzaldi programaren saioa berri batean Batxilerreko lehen mailako ikasleekin, Jon Uriarte eta Eneko Knörr izan ditugu “Ekintzailetza”ri buruz, Laura Castellanos, Paule Fano, Ibai Irusta eta Ekaitz Presa ikasleen gidaritzapean. Jonek eta Enekok, euren bizipen eta esperientzia pertsonalak kontatu dituzte, ekintzailetzari lotutako ibilbideak azalduz. Gogor lan egitearen garrantzia azpimarratu ...
Read more

Batzar Nagusiak Urteko Kontuak onetsi zituen

Bazkideen 101eko quorum-arekin, bertaratutako 57 bazkide eta ordezkatutako 44, Batzar Nagusiak Urteko Kontuak eta bazkide berrien hasierako diru-ekarpena onetsi zituen. Halaber, Jagolaritza Batzordeko kideak izendatu ziren: Mikel Agirre Aizpuru, Aritz Alkorta Goxencia, Iñaki Arteaga Artabe eta Amagoia Tejedor Ortuondo. Jagolaritzan agintaldia amaitu zuen kideari eskerrak luzatu zitzaizkion, Ana Uriarte Urangari, alegia. Kontseilu Errektorearen informazioetan Hezkuntza ...
Read more

Lezaman izan ziren gure Umetxo kategoriako jokalariak, Athletic-eko insalazioak bisitatzen

Beste esperientzia bat gure motxilan gordetzeko! Athletic Clubek aste honetan Lezama Danontzat proiektuaren beste edizio bat antolatu du, klubarekin hitzartutako taldeek instalazioak bisitatu ahal izateko, lehen taldeak non entrenatzen duen ikusteko eta Lezamako belarrean zenbait partidaz gozatzeko. Lauro Ikastolako 14 neska-mutil bertaratu ziren otsailaren 7an, Ikastolako talde benjaminak ordezkatuz. Bisita zirraragarria izateaz gain, Athleticeko behe-mailetako ...
Read more

We use cookies from third party services to offer you a better experience. Read about how we use cookies and how you can control them by clicking Privacy Preferences