Berrien artxiboa

Aiala Garabietak, 2. saria Elkarreko Ipuin eta Ilustrazio txapelketan

Lauro Admin erabiltzeak argitaratua. 10 ekaina, 2021
Aiala Garabieta Oribe, 4.DBHko ikaslea, Elkarrek urtero antolatzen duen ipuin eta ilustrazio txapelketako irabazleetako bat izan da. Aurtengoa 13.edizioa izan da eta komikia sortu atalean, Aialak bigarren saria irabazi du. “Bizitza itsasontzian” izan da aurtengo gaia. Hemen duzue berak aurkeztutako lan zoragarria. Disfrutatu! Zorionak Aiala!
Sakondu

15 ikaslek hartu dute aitorpena Jakin-Min programa parte hartu izanagatik

Lauro Admin erabiltzeak argitaratua. 9 ekaina, 2021
Ikasturte honetan markak hautsi ditugu: hamabost ikaslek burutu dute Jakin-Mina hitzaldietako programa, Zientzietako Mintegiaren proposamenari erantzunez. Aitorpenezko agiriok ekitaldi ofizialean hartzen ohi dituzte ikasleek, Hezkuntzako Sailburuaren eskutik, baina osasun egoera dela eta Ikastolara bidali eta Esther Atela irakasle arduradunak banatu die. Jakiundek, Zientzia, Arte eta Letren Akademiak, JAKIN-MINA programa eskaintzen die DBH 4ko ikasleei euren ...
Sakondu

33 ikasle “Academica”ko Ohorezko koadroan

Lauro Admin erabiltzeak argitaratua. 8 ekaina, 2021
Diploma Dual-ean parte hartzen duten 43 ikasleetatik, 33k hartu dute Honor Roll aitormena Academica-k ematen duena, %70ak, alegia. Aitorpen hau 8tik gorako batez-bestekoa lortzen duten ikasleei egiten zaie. Zorionak denoi egindako lanagatik! Diploma DUAL Batxilerreko titulazio bikoitzari buruz gehiago jakiteko, KLIKATU HEMEN.
Sakondu

Agur Kalakari!

Lauro Admin erabiltzeak argitaratua. 8 ekaina, 2021
Kalakari hil da. Hamar urteko ibilbidea eta gero, DBHko ikasleek hileta egin dute, merezitako agurra emanez. Kalakari euskararen erabilera sustatzeko Ikastolaren proiektua izan da eta DBHko bigarren zikloko ikasleek, euskara gehiago egiteko grinak gidatuta, hainbat egitasmo garatu dituzte Kalakariren bizitzan. Egindako proiektu guztien helburua, sormena eta irudimena iparra, euskararekin emozio positiboak elikatzea izan da, arnasgune ...
Sakondu

Batxilergoko lanik onenari Saria, Elhuyar Zientzia Azokan

Lauro Admin erabiltzeak argitaratua. 7 ekaina, 2021
ZORIONAK “Lauroko Astronautak” 1. Batxilerreko ikerklari taldeari! Ekainaren 5ean Bilboko Areatzan ospatu den Elhuyar Zientzia Azokan “Batxilergoko lanik onenaren saria” lortu dute ” Urteroko lekaleen hazien ernetzea ikertzen mikrograbitate baldintzetan, espaziora eramateko helburuarekin” proiektuarekin. Elkarrizketa RADIO EUSKARI, Almudena CachorekinDEIAEL CORREO – EuskarazEL CORREO
Sakondu

Aparteko aipamena “Si eres original eres de libro” lehiaketan

Lauro Admin erabiltzeak argitaratua. 4 ekaina, 2021
Batxiler 1eko “Lauroko Astronautak” taldeak Leire, Izadi, Aiala eta Nahiak osotua, aipamen berezia lortu du Madrileko “Si eres original eres de libro” estatu mailako lehiaketan. Epaimahiak proiektuei buruz bidalitako erabakiak dio: Por medio de la presente comunicación nos complace exponerles que el jurado de la XV edición del concurso Si eres original, eres de libro, ...
Sakondu

Saria “Galiciencia”n: neskek lideratutako proiekturik onena

Lauro Admin erabiltzeak argitaratua. 4 ekaina, 2021
Iragarri genizuenez, Batxilerreko lau ZTEAM proiektu izan ziren hautatuak “Galiciencia” Azoka zientifikoan parte hartzeko, Ikerketa Lana jakintzagaian burututakoak. Euretariko batek saria lortu du, kategoria berezietan, neskek lideratutako proiekturik onenari, hain zuzen: “Hazien ernetzea ikertzen mikrograbitate baldintzetan”. Azpimarratu behar dugu lau proiektuetan parte hartu duten ikasle guztiak, bat izan ezik, neskak izan direla. Zorionak ikerketa lanean ...
Sakondu

Sorosle titulazioa, Lehen sorospenak, DigiPen Unibertsitatea: ekaineko jarduerak Batxiler 1ean

Lauro Admin erabiltzeak argitaratua. 4 ekaina, 2021
Batxiler lehen mailako azken ebaluazioa amaituta dagoela, dena gainditu duten ikasleentzat ikastaro bereziak burutzen ditugu Ikastolan ekaineko egun lektiboetan. Aurten, osasun-egoera dela eta, ohikoa den eskaintza murriztu behar izan dugu, esate baterako, “Gurena” nagusien etxean egiten diren bisitaldi-jarduerak edota Haur eta Lehen Hezkuntzako etapetako praktikak albo batera utziz. Ikasleek hiru aukera izan dituzte eta martxan ...
Sakondu

Tximeleta eta intsektuen oasia, txorientzako janlekuak,… Garapen Iraunkorreko Helburuak bultzatzeko jarduerak LHn

Lauro Admin erabiltzeak argitaratua. 2 ekaina, 2021
Agenda 2030 Planari dagokionez, NBE-Nazio Batuen Erakundeak (ONUk) proposatutako iraunkortasunerako 17 helburuak oinarritzat hartuta, jasangarritasuna lantzen jarraitzen dugu eta Lehen Hezkuntzako jarduera berri batzuk aurkeztu nahi dizkizuegu: Tximeleta eta intsektuen oasia Gure ingurune naturala aprobetxatuz, eta gure biodibertsitatea dibertsifikatu eta aberasteko, Lehen Hezkuntzako 3. eta 4. mailetako ikasleek “Tximeleten eta intsektuen oasia” izeneko espazio berria ...
Sakondu

Covid Off kanpainian parte hartu dute 6. mailako ikasleek

Lauro Admin erabiltzeak argitaratua. 31 maiatza, 2021
Aurreko batzuetan egin izan dugun moduan kanpainia ezberdinetan EiTBrekin kolaboratuz, abestiak bertsionatuz dela, bertsoekin, etab., Ikastolako Giza-konpromiso Planaren barruan, proposatu diguten beste kanpainia honetan ere parte hartu nahi zain dugu: COVID-OFF. Covid Off kanpainia Eusko Jaurlaritzako Ikaskuntzaren eta Hezkuntza Berrikuntzaren ekimena da, EiTBrekin elkarlanean, koronabirusari aurre egiteko hezkuntza-komunitate guztia egiten ari den lana azpimarratzeko. Ekimenaren ...
Sakondu

www.lauroikastola.eus webguneak cookiak erabiltzen ditu Erabiltzailea Atariko web gune eta orrietan dabilenean. Informazio gehiago nahi izanez gero, bisitatu DBLO atala.