Berrien artxiboa

Irailaren 8an hasiko da 21/22 ikasturtea

Lauro Admin erabiltzeak argitaratua. 26 maiatza, 2021
Maiatzaren 25eko Eskola Kontseiluaren batzarrean 21/22 ikasturteko eskola-egutegia onartu da, Eusko Jaurlaritzaren bestelako jarraibiderik jaso ezean. Ikasturteta irailaren 8an hasiko da etapa guztietan; eta azken egunak, ekainaren 20an Haur eta Lehen Hezkuntzan, eta Bigarren Hezkuntzan ekainaren 21ean izango dira. Ikasturteko jai-egunak ondokoak izango dira: Urriak 11-12: zubia eta El Pilar jai-eguna. Azaroak 1: Domu Santu ...
Sakondu

Nahia Urteaga ikasleak Urruzuno literatur saria

Lauro Admin erabiltzeak argitaratua. 25 maiatza, 2021
Hezkuntza sailburuordetzak jakinarazi digu Batxiler 1eko Nahia Urteaga Lópezek saria lortu duela Urruzuno literatur lehiaketan, eskola artekoa dena eta ikasleen artean literatur zaletasuna, literatur sorkuntza eta euskararen idatzizko kalitatea bultzatzea helburu duena. Poesiako A kategorian izan da, Batxiler mailako ikasleei dagokiena. Saria bost eguneko egonaldia izango da, eta idaztearekin zerikusia duten lanketak egiteaz gain, hainbat ...
Sakondu

Batxiler Ohorezko Matrikulak eta Bikaintasun Agiriak

Lauro Admin erabiltzeak argitaratua. 25 maiatza, 2021
Ohiko deialdia amaituta, 20-21 ikasturte amaieran Batxilerreko espedientean 8,75etik gorako nota duten ikasleak 29 izan dira: Leire Abedillo Alonso, Garazi Arenaza Urkiri, Izaro Arenaza Urkiri, Katalin Artigas Goikoetxea, Ane Aurre Montes, Alex Basterrechea Alfonso, Ainhoa Bergara Bilbao, Lucia Chirapozu Martinez, Naroa Etxebarria Abrisketa, Haizene Garcia-Echave Sadaba, Iñigo Goiriena Zugazaga, Kalare Jauregi De las Fuentes, Nerea ...
Sakondu

Serapias lingua eta orchis mascula: zelako flora topatu dugun DBH ingurutik!

Lauro Admin erabiltzeak argitaratua. 19 maiatza, 2021
Biologia eta Geologia ikasten ari diren DBH laugarren mailako ikasleek geletatik irten eta euren eraikin inguruko berdegunea arakatu dute ikerketa-lan txikia burutzeko. Proiektuaren helburua izan da bertan dauden loreen dibersitatea identifikatu eta horien kopurua eta banaketa ezagutzeko landa-metodologia erabili. Arreta berezia merezi dute topatu dituzten bi lore-mota: serapias cordigera edota serapias lingua eta orchis mascula.
Sakondu

Batxiler 1eko bi ikasle sarituak gazteentzako Azkue Literatura Sarietan

Lauro Admin erabiltzeak argitaratua. 18 maiatza, 2021
Batxiler lehen mailako ikasleek, Euskara Mintegiak sustaturik, Azkue Literatura Sarietan aurkeztu dituzte euren lanak eta bi ikasle izan dira sarituak: Narrazioan, 3. saria: Irene García Busto. Poesian, 3. saria: Ander Segarra Lazkano. Sari banaketa datorren ekainaren 1ean izango da, Bilbon, Euskaltzaindiaren egoitzan, segurtasun neurriei jarraiki. Zorionak Irene eta Ander!
Sakondu

Batxilerreko lau Ikerketa Lan hautaturik Galiciencian parte hartzeko

Lauro Admin erabiltzeak argitaratua. 18 maiatza, 2021
Batxiler 1eko lau ikertaldeen proiketuak aukeratuak izan dira maiatzaren 26, 27 eta 28an XVI. Galiciencia Zientzia Azokan parte hartzeko, aurten “La innovación Post-Covid a través de la revolución del talento” titulupean online ospatuko dena: Urteroko lekaleen hazien ernetzea ikertzen mikrograbitate baldintzetan, espaziora eramateko helburuarekin Landare ezberdinen salinitatearekiko tolerantzia aztertuz eta haien portaera behatuz, sistema desalinizatzaile ...
Sakondu

Batxilerreko ikerlari-talde bat saritua Elhuyar-eko Zientzia Azokan

Lauro Admin erabiltzeak argitaratua. 17 maiatza, 2021
“Lauroko Astronautak” taldeak, Batxiler 1eko Leire, Izadi, Aiala eta Nahiak osotua, Elhuyar Zientzia Azokako Sari nagusi bat irabazi du “Urteroko lekaleen hazien ernetzea ikertzen mikrograbitate baldintzetan, espaziora eramateko helburuarekin” proiektuarekin. Sari banaketa ekainaren 5ean izango da eta orduan jakingo dute sariaren nondik-norakoa. Goizetik, Bilboko Areatzan izango dira ikasleak 12:00etatik aurrera euren proiektua stand batean erakutsiz ...
Sakondu

Musika ekitaldia DBHn, udaberrian!

Lauro Admin erabiltzeak argitaratua. 17 maiatza, 2021
Santa Zezilia egunaren inguruan, musika ekitaldi bat ospatzen ohi da DBHn, eta aurten ez genuen aukerarik izan ikastalde ezberdinak ezin baikenituen elkartu. Baina udaberria heldurik, eta musika irakasleak animaturik, ikasleek euren bideoak grabatu dituzte etxean, pieza laburrekin, zuei eskaini nahian. Bideo batean batu ditugu. Disfrutatu ezazue, eta GORA MUSIKA!
Sakondu

DBH4ko ekoordezkariek Eskolako CONFINT 2021eko mintzaldian hartu zuten parte

Lauro Admin erabiltzeak argitaratua. 12 maiatza, 2021
DBH 4ko eko-ordezkariak, Imke Lázaro Van Spijk, Unax Fernández Gutiérrez, Jon Lancho Noval, Eider Basoa Gonzalo eta Aitor Iriondo Diaz, izan ziren topaketa honetako parte-hartzaileak. CONFINTak gazteen protagonismoa bilatzen duen ingurumen hezkuntzako prozesua da, Planetak jasaten duen ingurumen-krisiaren aurrean gazteen protagonismoa, konpromisoa eta erantzukizuna, hain zuzen. Gure ikasleak “Mundua berriztatzera goaz!” lelopean aurkeztu ziren, euren ...
Sakondu

www.lauroikastola.eus webguneak cookiak erabiltzen ditu Erabiltzailea Atariko web gune eta orrietan dabilenean. Informazio gehiago nahi izanez gero, bisitatu DBLO atala.