Berrien artxiboa

Emakumezkoen futbola indarberrituta Lauron

Urte askotan gure neskak Ikastolako futbolean ahalik eta ondoen integratzearen aldeko apustua egin dugu. Iraia Iturregi, Arrate Orueta eta Jone Guarrotxena bezalako ikasleek arrakasta profesionala lortu dute Lauroko patioetan baloiari lehen ostikoak eman ondoren. Denbora luze baten ondoren, aurreko ikasturtean neskek soilik osotutako talde bat ateratzea lortu genuen. Eta aurten zer? Ba, aurrerapauso itzela emango ...
Read more

Ikerketa Lana: espaziontzi bat diseinatzeko erronka DBHko 3. mailan

Urriaren 6an DBH 3ko Ikerketa-Lana jakintzagaiko ikasleek hitzaldia jaso zuten SENER AEROESPACIAL-en eskutik. Senerreko bi ingeniari bertaratu ziren, Laura San Martin eta Janire Zabaleta, euren ikasketa, lan eta une honetan garatzen ari diren proiektuez hitz egiteko. Egun pil-pilean dauden proiektuetan parte-hartze zuzena duten bi ingeniari dira, esate baterako Artemis eta Exomars; eta aurtengo gaia Ikerketa-Lanean ...
Read more

Geografia politikoa mintzagai DBH 3ko hitzaldian

Urriaren 4ean, DBH3ko talde guztiek hitzaldia jaso zuten Auditorium-ean, Gizarte Zientzien Mintegiak antolatuta, Gizarte ikasgaian lantzen ari diren GEOGRAFIA POLITIKOA gaian lagungarri izateko asmoarekin gauzatu zen. Hizlaria Eusko Jaurlaritzako goi kargua da eta ikastolako gurasoa: Yurdana Burgoa Valtierra, Ekonomia eta Ogasun Saileko Kabinete eta Komunikazio Zuzendaria.  Talde bakoitzarekin ordubetez egon, eta hitzaldian “EUSKADIKO ERAKUNDE POLITIKOEN ...
Read more

KIVA eguna ospatu dugu Lehen Hezkuntzan

Urriaren 4ean “KiVa eguna” ospatu dugu Lehen Hezkuntzan elkarbizitzarekin dugun konpromisoarekin jarraitzeko. Mailaka batu dira ikasleak etapako Areto Nagusietako batean ikasturte honetako aldarria irakurri eta elkarbizitza positiboaren aldeko konpromisoa berriztatuz. Lauro KiVa ikastetxe bat da 2017 urtetik, 2012-2013tik Ikastolak diseinatuta zuen Elkarbizitza Plan Orokorrari eduki berria gehituz. KiVa eskola-jazarpenaren (bullying) aurkako programa da, Finlandiako Hezkuntza ...
Read more

Jarraitzen dugu Ukrainar errefuxiatuekin kolaboratzen

Ukrainako laguntza bideratu dugunean kontaktu izan dugun Ikastolako amak adierazi digu Sarrikon Ukraniar zentro bat zabaldu berri dutela, Bilboko Udaletxeak eskaini dizkien instalazioetan. Urritik aurrera gaztelera eskolak emango dizkiete ukrainar errefuxiatuei, bai eta ukranirrakoak ere haren seme-alabei. Altzari eta materiala behar zutela eta, erabili ez eta gordeta genukan materiala eman diegu martxan has daitezen: mahaiak, ...
Read more

Lehen LauroL@n programa amaitu da: lanpostuak lehen eskutik ezagutzeko aukera Batxilerren

Iazko ikasturtean martxan jarri genuen Laurol@nprogramak bere azken pausoak eman ditu irailean, ikastalde honi dagokionez. Azken bi praktikak burutu dira hile honetan, arlo biosanitarioan eta gizartearloan, hain zuzen. Batxiler lehen mailako ikasleak euren etorkizuna baldintzatuko duen erabaki baten aurrean daudenez etapa honetara heltzean, programa honek lanpostuak lehen eskutik ezagutzeko aukera ematen die ikasleei. Ikastolak gurasoen ...
Read more

22/23 ikasturteko informazioa

Hemen aurreratzen dizkizuegu “Urteko Programaketa 22/23” dokumentuak, webgunean ere eskuragarri: FAMILIA ETA IKASLEEN GUNEA – ARGITALPENAK- PROGRAMAKETA OROKORRA. Argitalpen honen paperezko alea irailean helaraziko dizuegu etxeetara, seme-alaben bidez. Ordainagiriari buruzko informazioa webguneko atal pribatuan duzue: Kooperatiba-Ordainagiria. UZTAILEKO ORDUTEGIAK: Idazkaritza Nagusia eta oinarrizko zerbitzuak: uztailaren 15era arte, 8:00-13:30 eta 14:30-16:30. Idazkaritza Nagusia eta oinarrizko zerbitzuak: uztailaren ...
Read more

Urpolo gaztetxoen mailako neskak, lehen aldiz Espainiako Txapelketan

Ah zein txapeldun taldea! Historian lehen aldiz Lauro Ikastolako talde batek bere diziplinako Espainiako Txapelketa batean hartu du parte: Urpolo gaztetxoen mailako neskek asteburu oso berezia igaro dute Malagan, estatuko talderik onenekin lehian. Jokalariak izan dira: Garazi Amutio Gascón, Arrate Aramburu Tato, Olatz Barrena Alzaga, Juen Bengoa Urretxaga, Ane Bikandi Alava, Amaia Gil Argatxa, Aiala ...
Read more

We use cookies from third party services to offer you a better experience. Read about how we use cookies and how you can control them by clicking Privacy Preferences