Berrien artxiboa

Bost sari kotxe elektrikoen lasterketan, Laudion

Apirilaren 3an Greenpower – KID’S KIT-CAR proiektuko bigarren lasterketan hartu genuen parte, GOBLIN kategoriako lasterketan. Bertan izan ziren eskolaz kanpoko ekintzetan diseinatu eta montatutako kotxe elektrikoak bi talderen eskutik: Formulauro eta Geldiezinak. Hotzak eta elurrak ez zituen kikildu eta, eguraldiagatik lasterketetan doiketak egin izan behar baziren ere, bost sari ekarri zituzten etxera: 2. saria Drag ...
Read more

STEAM Ikerketa lana: Sener-en batu dute ikasleek BT 24 sarietako bat

Iragarri genizuenez, martxoan aurkeztu ziren Batxiler 1. mailako “Ikerketa Lana” jakintzagaiko ikasleak Telekomunikazio Ingeniarien Elkargoan antolatutako “Telekos B24” erronkara, 24 orduz sormena landuz, enpresek proposaturiko erronkei erantzunez. Ospitale futuristak nola antolatu erronkari erantzunez “CyberHealth – La ciencia de curar” proposamena egin zuen Lauroko ikas-talde batek: Ibon Alonso, Unax Fernandez, Ibai Macareno eta Irune Pipaonek saria ...
Read more

KORRIKA 22 – Lauroko Kilometroa, Bilbon: 1.630

Pandemiak nahi izan du 22. KORRIKA 2022. urtean gertatzea. Nork esango zuen zoro batzuen ideia  42 urte beranduago euskaldun guztion ondare kulturala bihurtuko zena? dagoeneko KORRIKA euskararen aldeko lasterketa baino gehiago delako; KORRIKAK bi urterik behin geratzeko eta hausnartzeko ere balio duelako. Zein da euskaltasunaren norabidea? Nola gaude? Zer da euskaldun izatea gaur egun? Nola ...
Read more

Txorierriko jardunaldi teknikoetan izan dira Lauroko ikasleak

Martxoaren 30ean EA2030 proiektuaren barne, Derioko Nekazaritza Eskolan ospatzen den Txorierriko jardunaldi teknikoan parte hartu du Lauro Ikastolako LH 6. mailako eta DBH 1. mailako ikasle talde batek, beste ikastetxe batzuetako ikasleekin batera. Bertan, 1. Garapen Jasangarrirako Helburua ardatz izanik, Pobrezia desagerraraztea, alegia, ikasleek Caritas elkarteko kide baten hitzaldia jaso dute. Jarraian gure ikasleek Lehen ...
Read more

Kontseilu Errektoreko kargu izendapena

Batzar Nagusiak Kontseilu Errektorearen zatikako berriztapena burutu ondoren, lehen batzarra egin da eta kargoak izendatu dira, hauexek izanik: Presidentea: Itziar Laskurain. Presidenteordea: Xabier Manterola. Diruzaina: Jon Ansoleaga. Idazkaria: Enara Venturini. Bokalak: Izaskun Aguirre, Anton Arriola, Naroa Atxurra, Alaitz Landaluze, Libe Makua, Isusko Oribe, Natalia Ruiz.
Read more

Batxilerreko bi ikasle Euskadiko Filosofia Olinpiadako finalean

Aurreko egunetan iragarri genuenez, Batxilerreko hamar ikasle aurkeztu dira Euskadiko Filosofia Olinpiadara eta bi izan dira aukeratuak Finalean parte hartzeko: 2. mailako Joane Rodriguez eta 1. mailako Aiala Garabieta. zorionak! Datorren ostiralean, apirilak 1, Donostian izango den Finalera bertaratuko dira, Filosofiako Jone Ojea eta Iñigo Martinez irakasleak lagundurik, aurten jorratzen den gaiarekin: “Transhumanismoa: gizartearen hobekuntza ...
Read more

Mª Angeles Garai, Bizkaiko lehen andereñoa zendu da

Martxoaren 24ean Mª Angeles Garai zendu da (1930-2022), Bizkaiko lehen andereñoa, Lauro Ikastola izango zenaren ikastetxekoa: 1957an Bilboko San Nikolas elizaren lokaletan ikastola martxan jarri zenean, lehen irakaslea eta bakarra. Lehen urte haiek horrela kontatzen zizkigun Lauron egindako elkarrizketa batean: Mª Angelesek Lauron dagoen Gernikako Arbolaren urtadarra landatzen lagundu zigun. Beti izango da gurekin. G.B.
Read more

We use cookies from third party services to offer you a better experience. Read about how we use cookies and how you can control them by clicking Privacy Preferences