Berrien artxiboa

Heldu zaizkigu Ugandako eskolako eskutitzak!

Lauroko ikasle ohia den Leire Agirreazkuenaga eta proiektukide duen Iker Mijangos Ikastolan izan dira Ugandatik eskutitzak ekarriz! Duela bi urte hasi ginen SALUGANDA Elkartearekin elkarlanean ikasleen arteko gutun trukaketa bidez, bi helburuekin: kultura ezberdinen ezagutza bultzatu eta ingelesa landu. Gure ikasleak Lehen Hekzuntzako 4. mailan zeudenean, Andrew Currie, ingeleseko irakaslearen ardurapean idatzi zituzten lehen eskutitzak; ...
Read more

Batzar Nagusia otsailaren 24ean izango da, ostegunez

Datorren otsailaren 24ean, osteguna, Kooperatibaren urteroko Ohiko Batzar Nagusia egingo dugu, aurrez-aurrekoa, DBHko Auditorium-ean. Batzarra balioduna izan dadin eta deialdia errepikatzeko beharrik egon ez dadin, parte hartu eta boto eskuordetuaren bidez ordezkatutako bazkideen kopurua %10eko gutxienekora heldu behar da. Beraz, parte har dezazuela eskatzen dizuegu, horixe baita gure Estatuek bazkideentzat ezartzen duten lehen betebeharra. Pertsonalki ...
Read more

Emaitza ikusgarria DigiPen University eta Lauro artean burututako azken STEAM proiektuan

DigiPen Institute of Technology Europe-Bilbao-k elkarlan proiektua proposatu zion Lauro Ikastolari, Lehen Hezkuntzako eta unibertsitateko ikasleen artekoa, hain zuzen, Hezkuntza artistikoa eta digitalizazioa batuz Ikastolako Lehen Hezkuntzako 2. mailako ikasleak (7-8 urte) mamu-pertsonaiak asmatzera gonbidatu zituzten, gerora DigiPeneko ikasleek digitalizatzeko, gehien bat graduko 2. mailakoek, Animal Anatomy jakintzagaian. Proiektu hau Heziketa Artistikoa jakintzagaian landu dugu, ...
Read more

Agate Deuna ospatu dugu, Lurra kantuz esnatuz

Etapa guztietan, modu batean edo bestean, Agate Deunaren ohiturari jarraitu diogu, aurten posible dela ospatuz! Haur Hezkuntzako ikasle guztiak DBH eta Lehen Hezkuntzako jolastokietan batu dira, ikaskide nagusiagoei abestuz. Lehen Hezkuntzan 3. mailakoek hartu dituzte, eurek ere, oles eginez, Agate Deuna eta Lurrari abestu diotelarik. Etxean dauden ikasleek ere parte hartu dute! Ikastola kanpotik ere ...
Read more

Ikasle-ohien informazioa hurbilagoa da gure ikasleentzat: Batxilerreko orientazio programa

Aurten, lehen aldiz, Gradu ezberdinak burutzen ari diren ikasle-ohiek Batxilerreko Orientazio programan parte hartu dute. Dagoeneko bi saio burutu ditugu, Biosanitarioa, Kirola, Enpresa, Zuzenbide eta Finantzak ikasketak egiten ari diren ikasleekin. Beste bi saio izango dira hurrengo asteetan Ingeniaritza arloekin. Modu telematikoan konektatu dira, Tutoretza orduak baliatuz eta Batxilerreko ikasleek oso baikorki baloratu dituzte saio ...
Read more

Hasi dira Bizkaiko Saskibaloi Federazioaren teknifikazioak Behekosoloan

Bizkaiko Saskibaloi Federazioak Lauro Ikastola aukeratu du berriz ere bere etxea izateko, eta jarduera ugari burutuko dituzte Behekosoloa Kiroldegian aurten. Esate baterako, urtarrileko azken asteburuan Teknifikazio saio klasikoak hasi dira, asteroko entrenamendu trinkoak, probintzia osoko haurrak bilduko dituztenak. Aurtengo udan, berritutako Behekosoloko kiroldegiak saio hauek guztiak hartuko ditu, federazioak antolatzen dituen entrenatzaile ikastaroei eta Bizkaiko ...
Read more

Lehen Hezkuntzako Plastika erakusketa Behekosoloko kafetegian

21/22 ikasturteko 1.hiruhilekoan, Lehen Hezkuntzako 5. mailan Plastika arloan, koloreak landu zituzten ikasleek, hainbat astetan zehar bideoak, argazkiak eta zirkulu kromatikoak erabiliz. Koloreen gaian erabat murgilduta, artelanak egiteko prozesuari ekin zioten eta 3-4 kidetako taldetan lanean hasi. Arte-lanak sortzeko teknika: erretilu batean ur pixka bat prestatu, koloretako esmalteak bertan isuri eta kartulina bat segundu batzuetan ...
Read more

Escape Liburutegi Room: on-line ikerketa Liburutegian

Urtarrilaren 24tik 28ra bitartean jarduera berri eta berezi bat burutzen ari gara DBHko Liburutegian: Escape Liburutegi Room. Helburua, Liburutegia hobeto ezagutu, bertan dauden liburuak eta, tarte dibertigarria pasa! Jarduera hau on-line-eko Escape Room bat da, taldeka argitu behar dena kode bat topatzeko. Liburutegia eta liburuzainaren laguntza behar da horretarako. Jolastorduetan hartzen dute parte ikasleek eta ...
Read more

Futbol teknifikazioko jokalariek Lezaman jolastu zuten

Lauro Ikastolako Futbol Gaztetxoak taldeko jokalari batzuek ostiraletako teknifikazio saioetan parte hartzen dute, Behekosoloak duen kirol-hobekuntza eskaintzaren barruan, eta Urtarrilaren 21ean saio berezi bat izan zuten: Athletic-ek Lezaman dituen instalazioetara joan eta Clubeko nesken Gaztetxoak taldearen aurka indarrak neurtzeko aukera. Ikastolako Futbol Koordinatzailea den Borja Gomezek zuzentzen du teknifikazio talde hau eta bere eskutik jokalariek ...
Read more

We use cookies from third party services to offer you a better experience. Read about how we use cookies and how you can control them by clicking Privacy Preferences