Berrien artxiboa

Esnatuz! Batxilerreko aldizkari filosofiko digitala

Lauro Admin erabiltzeak argitaratua. 19 abendua, 2017
Ikastolako Batxilerreko filosofiako ikasleek aldizkari filosofiko digitala sortu dute. Kolore anitzetako iritzi-artikulu interesgarriak irakurtzeko aukera paregabea! Klasetik kanpo ere bizirik dauden galderak espazio berrietara zabaltzen dira… Zuen esku esnatuz! aldizkaria: KLIKATU
Sakondu

“El Concierto Económico Vasco: una visión personal”, Pedro Luis Uriarteren hitzaldia Batxilerrean

Lauro Admin erabiltzeak argitaratua. 12 abendua, 2017
Gaur asteartea, abenduak 12, Pedro Luis Uriarte Santamarina Ikastolan izan dugu Batxilerreko 2. mailako ikasleei Euskal Kontzertu Ekonomikoari buruzko hitzaldia ematen. Topaketa honen helburua Kontzertuaren nondik-norakoak gazteei azaltzea da, hizlari hau izatearen pribilegioa apartekoa izanik: bera izan zen kontzertuaren berreskurapenaren eta negoziaketaren lekuko zuzena. Oso hitzaldi entretenigarri eta hurbilean, Kontzertu Ekonomikoaren testuinguru historikoa azaldu du, ...
Sakondu

Sukaldaritza tailerreko produktuak, gurasoen jardueretan

Lauro Admin erabiltzeak argitaratua. 10 abendua, 2017
Haur Hezkuntzan ospatu den azken Orientazioa Hitzaldian, “Egiteko gozamenetik, pentsatzeko gozamenera”, Sukaldaritza Tailerrean egindako produktuak eskaini zaizkie gurasoei, cupcakes, hain zuzen. Ikasleek ilusio handiz prestatu dituzte pastelak gurasoek dastatuko zituztela jakinda. Ikastolan izango diren beste gurasoen jarduera batzuetan ere Sukaldaritzako produktuak eskaintzeko asmoa dago ikasturte honetan zehar. Eskerik asko sukaldariei!
Sakondu

Frantses aukerako ikasleek “Euroeskualdea eta euskara” izeneko elkartruke kulturalean parte hartu dute

Lauro Admin erabiltzeak argitaratua. 4 abendua, 2017
Bordeleko Euskal Etxeak antolatuta, Lauro Ikastolak “Euroeskualdea eta euskara” izeneko elkartruke kulturalean parte hartuko du. Akitania berria, Euskadi eta Nafarroa osatzen dituzten hiru eskualdeen arteko identitate kulturaletan sakontzeko eta harremanak estutzeko helburuz sortutako elkartrukea da.   Batxilerreko 2. mailako frantses ikasgaiko ikasleek ikasturte honetan garatuko diren hiru elkartruketako lehenengoan parte hartu dute abenduko lehen asteburuan. ...
Sakondu

Hasi dugu kirol talde federatuen kontzentrazio programa

Lauro Admin erabiltzeak argitaratua. 3 abendua, 2017
Ikastolako Eskola Kirola Planaren barruan, talde federatuetan jokalari eta entrenatzaileen arteko harremanak sendotu nahi ditugu, Ikastola eta talde pertenentzia identifikazioa indartuz. Horretarako kontzentrazio programa bat antolatu dugu, ikasleek eurek protagonistak izanik, entrenatzaileekin batera, eta kirolarekin harremandutako pertsona baten presentziaz elkartasun hori errekonozituz. Lehen esperientzia, abenduaren 2an izan da, eta Futbol eta Saskibaloiko Gazteen B taldeak ...
Sakondu

Euskararen Nazioarteko Eguna eta Ikastolako zaindaria, abenduak 3

Lauro Admin erabiltzeak argitaratua. 1 abendua, 2017
Abenduaren 3a Euskararen Nazioarteko Eguna dugu eta Xabierreko Frantsizko Deunaren jaia, Ikastolako zaindaria. Urtero bezala, hainbat jarduera izango ditugu Ikastola, abenduaren 4 eta 5ean, etaparen arabera. Euskadiko erakunde nagusiek egin duten mezu bateratua gehitzen dizuegu: Euskara auzolan Halaber, Ikastolako euskara sustatzeko “Kalakari” taldeak grabatutako bideoa erakutsi nahi dizuegu, duela zazpi urte grabatutakoarekin bat eginez: “Garaia ...
Sakondu

Lauro Ikastolako hiru ikaslek hartu zuten parte “Gazteak eta Memoria” ekitaldian, Memoriaren Egunean

Lauro Admin erabiltzeak argitaratua. 13 azaroa, 2017
Azaroaren 10ean Eusko Jaurlaritzak Memoriaren Eguna ospatu zuen Gogora Institutuak Bilbon duen egoitzan, Iñigo Urkullu Lehendakaria buru izan zelarik. Eusko Jaurlaritzako, hainbat erakundetako, alderdi politikoetako eta eremu akademikoko, kulturaleko, ekonomikoko eta sozialeko ordezkariak izan ziren bertan, baina benetako protagonistak gonbidatutako hogei bat gazte izan ziren: gazteok euren eskoletan Adi-Adian programan parte hartu izan dute, heziketa-programa ...
Sakondu

Mugikortasun Astea: ibilgailu jasangarrien erakusketa Batxilerren

Lauro Admin erabiltzeak argitaratua. 3 urria, 2017
Mugikortasun jasangarriaren astea dela eta, Batxilergoko ikasleek “Ikerketa lana” ikasgaian burututako proiektuen erakusketa burutu da. Erakusketa honetan ibilgailu jasangarrien proiektuak erakutsi dira, eta DBH 1. mailako ikasleak bertara hurbildu dira azalpenak entzutera, jasangarritasun gaiak beraiekin landuz.  Ekintza hau gainera, European mobility week web orrialdean erregistratua izan da. IKUS ESTEKA. ” order_by=”sortorder” order_direction=”ASC” returns=”included” maximum_entity_count=”500″ display_type=”photocrati-nextgen_basic_thumbnails”]
Sakondu

www.lauroikastola.eus webguneak cookiak erabiltzen ditu Erabiltzailea Atariko web gune eta orrietan dabilenean. Informazio gehiago nahi izanez gero, bisitatu DBLO atala.