Berrien artxiboa

Ikasturte amaiera eta udako informazioa

Lauro Admin erabiltzeak argitaratua. 12 uztaila, 2017
Dagoeneko posta elektronikoz bidali ditugu 17/18 ikasturterako testu-liburu, IKT baliabide eta materialei buruzko zirkularrak (Chromebook eta iPad kontratuak barne): familia bakoitzari dagokion ikas-maila. Hala ere, informazio hau webgunean ere baduzue, bertatik behar duzuenean eskuratu ahal izateko: FAMILIAK – IKASTURTEKO ZEHAZTASUNAK – LIBURUAK ETA IKT BALIABIDEAK. Chromebook eta Ipad kontratuak: zirkularretan azaltzen denez, aurten gailu hauek ...
Sakondu

Uda gozatu, irakurketa sustatu! Liburutegiko gomendioak

Lauro Admin erabiltzeak argitaratua. 27 ekaina, 2017
Ikastolako Liburutegian irakurketa gomendioak batzen dituen txosten bat prestatu dugu, 3 urtetik gorakoentzat. Eta webgunean, ingeleseko mintegiko irakurgaiak ere gehitu ditugu. Animatu zaitezte eta irakurri udan! KLIKATU HEMEN Liburutegiko webgunean sartzeko.
Sakondu

Arte, Sukaldaritza, Sorosle, programazioa-Digipen,… ekaineko jarduera eta tailer bereziak amaitu dira

Lauro Admin erabiltzeak argitaratua. 21 ekaina, 2017
Ekainaren 21ean amaitu dira DBH eta Batxilerren burutu diren jarduera eta tailer bereziak jakintzagai guztiak gainditu dituzten ikasleentzat. “Argazki galeriak” atalean egindako guztia ikus dezakezue. Ekaineko egun berezietako proiektua: egun hauetarako, Ikastolak esfortzu berezia egiten du bosgarren ikasturtez, bai antolakuntza aldetik zein ekonomikoki, bai ez-ohiko azterketak egin behar dituzten ikasleak zein ikasturtea gainditu dituztenak era ...
Sakondu

Euskal Egun Kulturala Lehen Hezkuntzan, azken klase egunean

Lauro Admin erabiltzeak argitaratua. 20 ekaina, 2017
Ekainaren 20an, Lehen Hezkuntzako azken eskola-egunean, ikasturteko hirugarren Euskal Egun Kulturala ospatu zen. Hainbat jarduera burutu ziren eta horren lekuko, “Argazki galeriak” atalean jarritako argakiak: Play-back eta koreografiak, bertso finalak, ipuin kontaketa, “Marrubi jaia”, erromeria, lehen zikloko ikasleek euskal jolasak burutu ikaskide nagusiagoentzat, euskal abestien karaokea, ETA GEHIAGO!    
Sakondu

Paul eta Gorka Aurrek Lehen Hezkuntzako ikasleei azaldu diete euren proiektua

Lauro Admin erabiltzeak argitaratua. 20 ekaina, 2017
Lehen Hezkuntzan “Euskara eta euskal-komunitatea” proiektua garatzen dugu, zeinetan Ikastolako gurasoek parte hartzen duten euren lanbide zein afizioak ikasleei azaltzen. Oraingo honetan, bi ikasle-ohi bertarau zaizkigu, Paul eta Gorka Aurre, euren proiektua 5. eta 6. mailetan azaltzera. Paul eta Gorkak Gurutz Gorriko txalupentzako motor berri bat asmatu eta patentatu dute eta Ikastolako irakasleen esanetan, hitzaldi ...
Sakondu

Sarituak “7 Baietz” lehiaketan parte hartu duten ikasleak

Lauro Admin erabiltzeak argitaratua. 19 ekaina, 2017
“7 Baietz” lehiaketa urtero antolatzen da DBHko Liburutegian eta aurtengo irabazleek badute dagoeneko euren saria: Olatz Aldonza Alazne Martinez de Bedoya Paula Asensio Ainhoa Solbiati Nerea Larrazabal Ane Aurre Iker Martinez Alvarez Eskerrik asko parte hartu duzuon guztioi! Hartu indarrak udan eta anima zaitezte parte hartzera datorren urtean: lehiaketaren edukia ikusteko KLIKATU HEMEN.
Sakondu

Hautaproba: ikastolaren ibilbideko notarik altuenak

Lauro Admin erabiltzeak argitaratua. 15 ekaina, 2017
Ohiko deialdira aurkeztu diren bigarren Batxilerreko ikasle guztiek gainditu dute Hautaprobako azterketa. ZORIONAK! Bai ikasleen espediente nota zein Hautafrogakoa, Ikastolako historiako altuenak izan dira: 8,01 eta 7,96 hurrenez hurren. Beraz, Unibertsitatera sartzeko nota ere, ibilbideko altuena izan da: 7,99. Azterketako txartela eta espedientea batzeko ordutegia, Batxilerreko eraikinean: Ekainak 15: 14:00etatik 16:00etara. Ekainaren 16tik uztailaren 14ra: ...
Sakondu

Lauroko Jaiko txapelketetako emaitzak

Lauro Admin erabiltzeak argitaratua. 5 ekaina, 2017
Marmitako Txapelketa: 1º Alberto Juaristi 2º Javi Elorriaga 3º Kamiruaga. Lauro Ikastolako II. Irrintzi Txapelketa: Umeetan: Garbiñe Echevarria Nagusietan: Itxaso Etxebarria. Saskibaloiko jaurtiketa txapelketa: 1º Naroa Vidal eta Iñigo Vidal 2º Leire Ramirez eta Oskar Ramirez. Saskibaloiko gurasoen txapelketa 3×3: SASKI NASKI taldea. Gurasoen Futbol Txapelketan: ONTZAK taldea. Kross: Haur Hezkuntza: Neskak: Malen Bollegi Mutilak: ...
Sakondu

Lauroko bi proiektuek, aipamen berezia “Si eres original eres de libro” estatu mailako lehiaketan

Lauro Admin erabiltzeak argitaratua. 2 ekaina, 2017
   Lauro Ikastolako bi proiektuek aipamen berezia lortu dute Madrileko “Si eres original eres de libro” estatu mailako lehiaketan, zeinetan bi mila baino ikasle gehiagok eta 641 taldek parte hartu duten. Epaimahiak proiektuei buruz bidalitako erabakiak dio: “Por medio de la presente comunicación nos complace exponerle que el jurado de la 11ª edición del concurso ...
Sakondu

Bigarren saria GAP – Aktibatu Bizkaia programan

Lauro Admin erabiltzeak argitaratua. 1 ekaina, 2017
Aurten ere Ikastolak “GAP – Aktibatu Bizkaia” programan parte hartu du, oraingoan ikastolan sortzen ditugun hondakinak murrizteko helburuarekin. Horrela, DBHko ekoordezkariak DBHko eraikineko paperontzietako hondakin kopurua eta hondakin hauen sailkapena aztertzen ibili dira. Beranduago, ikaskideekin komunikazio kanpaina bat burutu dute emaitzak hobetu ahal izateko. Azkenik, ikastolako erosketen arduradunekin ere elkarrizketa burutu zen, ikastolan erosketa berdea ...
Sakondu

www.lauroikastola.eus webguneak cookiak erabiltzen ditu Erabiltzailea Atariko web gune eta orrietan dabilenean. Informazio gehiago nahi izanez gero, bisitatu DBLO atala.